138. zk., 2022ko uztailaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3248
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Naiara Vicent Otaño andreak gainditu egin duela 2021eko urriaren 25eko ebazpenak (2021eko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Gizarte Zientzien Didaktika» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Naiara Vicent Otaño andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***5998**. Kodea: AGC8L1 – D00320-13. Jakintza arloa: Gizarte Zientzien Didaktika. Saila: Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Gizarte Zientziak eta beren Didaktika I».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko ekainaren 30a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021/02/12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.