Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2022ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3238

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 1ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez iragartzen baita Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko laguntzen programari (PREE programa) dagokion aurrekontua agortu egin dela.

2020ko azaroaren 6an, EEEko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 28ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean (EHAA, 220. zenbakia), eta, horren bitartez, Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.

2020ko abenduaren 4an, EEEko zuzendari nagusiaren 2020ko azaroaren 13ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean (EHAA, 243. zenbakia), eta, horren bitartez, 2020ko urriaren 28ko Ebazpena aldatu zen, Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituena.

2021eko ekainaren 1ean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko maiatzaren 14ko Ebazpena argitaratu zen (EHAA, 106. zenbakia), eta, horren bitartez, Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitu ziren.

2021eko uztailaren 30ean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 26ko Ebazpena argitaratu zen (EHAA, 152. zenbakia), eta, horren bitartez, Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak bigarren aldiz igo ziren.

2022ko maiatzaren 3an Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 20ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean (EHAA, 84. zenbakia), eta, horren bitartez, Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituen 2020ko urriaren 28ko Ebazpena bigarren aldiz aldatu zen.

Laguntza-programaren 8. eta 9. oinarri arautzaileetan ezartzen da aurkezpen-ordenaren arabera erantzungo zaiela laguntza-eskaerei, baina ongi formalizatzen eta betetzen diren neurrian eta hurrenkeran ebatziko direla. Oinarri horietan ezartzen da, halaber, eskaera akastuna bada eta zuzendu behar bada, zuzenketa egiten den data hartuko dela aurkezpen-datatzat. Gainera, aurrekontua agortutzat hartuko da, programa honen aurrekontuari esleitutako zenbatekora iristen den azken laguntza-eskaeraren erregistroa egiten denean.

2022ko uztailaren 1ean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak Ebazpen bat eman du, eta, horren bitartez, eskatzaile bati itzuli beharrik gabeko laguntza ematea ebazten da; hain zuzen ere, 2021eko azaroaren 16an, 15:23:56etan, ongi eta guztiz osatutako espedientearen eskatzaileari. Laguntza hori ematearekin batera, Programa honi esleitutako aurrekontua agortu da, aurrekontu-zuzkiduren igoerak barne.

Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) oinarri arautzaileen 3. oinarria ezarritakoa betez, «Aurrekontu erabilgarria agortu dela iragarriko da, EHAAn zein EEEren Interneteko helbidean».

Aurretik azaldutako guztiaren arabera, eta ibilgailu efiziente eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzen laguntzeko 2020. urteko programara bideratutako aurrekontua osorik agortu denez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iragartzea 2022ko uztailaren 1ean agortuta geratu dela Euskadin dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jarduketak egiteko laguntzak emateko erabilgarri zegoen aurrekontua (PREE programa), 2021-11-16ko 15:23:56etan ongi osatuta geratu zen espedienterako laguntza ebatziz eta emanez.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko uztailaren 1a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala