Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2022ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3234

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako ebazpen hau: Ebazpena, 2021eko irailaren 22koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

1.– 2022ko maiatzaren 18ko 118. BOEn argitaratuta, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duen ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duen abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuaren onuradunen tipologia zabaltzen duen maiatzaren 17ko 377/2022 Errege Dekretuak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duen ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuaren atarikoaren, 3., 10., 11., 12. eta 20. artikuluen eta I., II. eta III. eranskinen edukia aldatu du.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenak (2021eko urriaren 1ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 197. zenbakian) ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretu horretan aurreikusitako baldintzak bete behar dituenez, pizgarri-programa arautzen duten oinarriak berriz ere aldatzeari ekin behar zaio.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpena bigarren aldiz aldatzea; modu honetan aldatzen da:

1.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/6) orrialdean, «Laguntzen azken hartzaileak» 2. oinarriaren 2.1.1.a) atalean,

Hau dio:

«2.1.1.– 4. oinarrian aurreikusitako 1., 2. eta 3. pizgarri-programen barruan, honako hauek hartuko dira laguntzen azken hartzailetzat:

a) Pertsona juridikoak eta enpresen edo pertsona fisikoen taldeak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomiko bat egiten dutenak, honako hauek barne:

1. Industrialde publiko edo pribatuetako kudeatzaileak.

2. Energia-eremuko jarduketen enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak.

3. Energia-zerbitzuetako enpresak, edo energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duen otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako energia-zerbitzuen hornitzaileak. Zuzentarau horren arabera aldatzen dira 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak, eta indargabetzen dira 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak, energia-auditoriei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen akreditazioari eta energia-hornikuntzaren efizientziaren sustapenari dagokienez. Onuradun izateko, jabetzarekin horretarako ezarrita duten kontratuaren arabera jardun beharko dute enpresa horiek eta oinarri hauetan bildutako jarduketen tipologiaren batean barne hartutako inbertsioak burutu, energia-zerbitzuetako enpresa gisa izandako jarduketa eta egindako inbertsioa akreditatuta beharko dutelarik».

Baina hau esan behar du:

«2.1.1.– 4. oinarrian aurreikusitako 1., 2. eta 3. pizgarri-programen barruan, honako hauek hartuko dira laguntzen azken hartzailetzat:

a) Pertsona juridikoak, pertsona fisikoak eta aurreko figuren elkarteak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomiko bat egiten dutenak, honako hauek barne:

1. Industrialde publiko edo pribatuetako kudeatzaileak.

2. Energia-eremuko jarduketen enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak.

3. Energia-zerbitzuetako enpresak, edo energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duen otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako energia-zerbitzuen hornitzaileak. Zuzentarau horren arabera aldatzen dira 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak, eta indargabetzen dira 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak, energia-auditoriei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen akreditazioari eta energia-hornikuntzaren efizientziaren sustapenari dagokienez».

2.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/7) orrialdean, «Laguntzen azken hartzaileak» 2. oinarriaren 2.1.1 atalean,

Hau dio:

«Horrez gain:

• 1. pizgarri-programaren azken hartzaileek honako talde hauetako baten barruan jardun beharko dute Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazional baten arabera (hemendik aurrera, EJSN): G, H, I, J, K, L M, N, O, P, Q, R edo S. Betiere, administrazio publikoak ez badira».

Baina hau esan behar du:

«Horrez gain:

• 1. pizgarri-programaren azken hartzaileek honako talde hauetako baten barruan jardun beharko dute Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazional baten arabera (hemendik aurrera, EJSN): G, H, I, J, K, L M, N, O, P, Q, R edo S, betiere administrazio publikoak edo irabazi-asmorik gabeko entitate edo erakunde pribatuak ez badira».

3.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/9) orrialdean, «Laguntzen azken hartzaileak» 2. oinarriaren 2.1.4 atalean,

Hau dio:

«2.1.4.– 4. oinarrian aurreikusitako pizgarri-programa guztietan udalek, diputazio probintzialek edo erakunde baliokideek, udalerrien mankomunitate edo elkarteek, eta dagokion tokiko edo autonomia-erkidegoko administrazioari lotutako edo haren mendeko zuzenbide publikoko erakundeek eta erakunde publikoek, laguntzan azken hartzaile izateko aukera izango dute, pertsona fisiko edo juridikoen, publiko edo pribatuen, zerbitzu-sektoreko edo, nortasun juridikorik izan gabe ere, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-jarduketak gauza ditzaketen beste produkzio-sektore batzuetako instalazioetako jabeen ordezkari gisa, betiere, Dirulaguntzei buruzko Legeko 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako bete beharko delarik».

Baina hau esan behar du:

«2.1.4.– 4. oinarrian aurreikusitako pizgarri-programa guztietan udalek, diputazio probintzialek edo erakunde baliokideek, Espainiako udalerrien mankomunitate edo elkarteek, uharteko kabildo eta kontseiluek, eta dagokion tokiko edo autonomia-erkidegoko administrazioari lotutako edo haren mendeko zuzenbide publikoko erakundeek eta erakunde publikoek, laguntzan azken hartzaile izateko aukera izango dute, pertsona fisiko edo juridikoen, publiko edo pribatuen, zerbitzu-sektoreko edo, nortasun juridikorik izan gabe ere, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-jarduketak gauza ditzaketen beste produkzio-sektore batzuetako instalazioetako jabeen ordezkari gisa; betiere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitakoa bete beharko da.

Kasu horietan, elkarte horiek ordezkatuz diharduen azken hartzaileak aurkeztu beharko d(it)u ordezkatu bakoitzari legozkiokeen programetarako laguntza-eskaera(k)».

4.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/9-10) orrialdean, «Laguntzen azken hartzaileak» 2. oinarriaren 2.2.a) atalean,

Hau dio:

«2.2.– Honako hauek ezingo dira laguntzen azken hartzaile izan:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 21. artikuluan aurreikusitako zirkunstantzietakoren bat betetzen ez dutenak (hemendik aurrera, "DEO").

Testuinguru horretan, azken hartzaileak sinatuko du, laguntza-eskaerarekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat, dirulaguntzak edo laguntzak itzultzeko betebeharrik ez daukala, edo, bidezko bada, betebehar horiek bete izana, egiaztatzen duena, 21. artikulu horretan ezarritakoari jarraikiz.

Azken hartzaileak egunean egon beharko du, halaber, Dirulaguntzei buruzko Legeko 13. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak betetzeari dagokionez, besteak beste, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari dagokionez, eta xede horretarako aintzat hartuko da azken hartzaileak laguntza-eskaera aurkeztearekin batera, administrazio-organo emaileari eta instruktoreari baimena ematen diela informazio hori zuzenean kontsultatzeko zerga-administrazioarekin edo dagokion Gizarte Segurantzaren Administrazioarekin, prozedura izapidetu bitartean beharrezkoa den guztietan».

Baina hau esan behar du:

«2.2.– Honako hauek ezingo dira laguntzen azken hartzaile izan:

a) Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bitartez onartutako azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduko 21. artikuluan aurreikusitako zirkunstantzietako bat betetzen ez dutenak.

Testuinguru horretan, azken hartzaileak sinatuko du, laguntza-eskaerarekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat, dirulaguntzak edo laguntzak itzultzeko betebeharrik ez daukala, edo, hala badagokio, betebehar horiek bete izana egiaztatzen duena, 21. artikulu horretan ezarritakoari jarraikiz.

Azken hartzaileak egunean egon beharko du, halaber, azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak betetzeari dagokionez, besteak beste, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari dagokionez, eta xede horretarako aintzat hartuko da azken hartzaileak laguntza-eskaera aurkeztearekin batera, organo emaileari baimen espresua ematen diola informazio hori zuzenean kontsultatzeko aukera izan dezan, zerga-administrazioarekin edo dagokion Gizarte Segurantzaren Administrazioarekin, prozedura izapidetu bitartean beharrezkoa den guztietan. Baimen hori ematen ez bada, azken hartzaileek dagozkien ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte».

5.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/20) orrialdean, «Laguntzen azken hartzaileak» 11. oinarriaren j) epigrafean,

Hau dio:

«j. Subentzionatutako ondasunaren titularra izan beharko du onuradunak, eta dirulaguntza eman zitzaionean kontuan hartu zen xede jakin horretarako erabili beharko du, gutxienez bost (5) urtez laguntza eman zitzaion egunaz geroztik. Laguntzaren azken erabiltzaileak laguntzaren xede den ondasuna besterentzen badu, aldez aurretik ezarritako denbora-tartea igaro baino lehen:

• Egiaztatu beharko du eta EEEren aurrean deklaratu erosle berriak betetzen dituela Oinarri hauetan laguntzaren azken hartzaile izateko aurreikusitako betekizun guztiak.

• Salerosketaren kontratu-dokumentuan honako hauek adierazi beharko ditu espresuki:

– Ondasun horrek energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo eta biltegiratzearekin eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin lotutako pizgarrien Programaren laguntza jaso duela.

– Erosle berriak laguntzaren azken hartzailearen posizio juridikoa bereganatzen duela, gutxienez, aipatutako epea bete arte.

• EEEri egindako salerosketaren berri eman beharko dio, gehienez hiru (3) hilabeteko epean formalizazioaz geroztik. Laguntzaren azken hartzaileak betetzen ez baditu besterentze horri dagozkion eskakizunak, jasotako laguntza itzuli beharko du, osoa edo haren zati bat, dagokionaren arabera».

Baina hau esan behar du:

«j. Onuradunak ondasun subentzionatuaren titularra izan beharko du, eta dirulaguntza ematean kontuan hartu zen xede zehatzerako erabili beharko du gutxienez bost (5) urteko epean laguntzaren ordainketa-dataz geroztik, horrela betetzeko 2021eko ekainaren 24ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2021/1060 Erregelamenduak ezarritako mugak eta betekizunak, Erregelamendu horrek Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Plus Europako Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsiziorako Funtsari eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Funtsari dagozkien xedapen komunak ezartzen dituelarik, baita Funts horietarako eta Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugen Kudeaketarako eta Bisen Politikarako Laguntza Finantzarioko Tresnarako finantza-arauak ere.

Laguntzaren azken erabiltzaileak laguntzaren xede den ondasuna besterentzen badu, aldez aurretik ezarritako denbora-tartea igaro baino lehen:

• Egiaztatu beharko du eta EEEren aurrean deklaratu erosle berriak betetzen dituela Oinarri hauetan laguntzaren azken hartzaile izateko aurreikusitako betekizun guztiak.

• Salerosketaren kontratu-dokumentuan honako hauek adierazi beharko ditu espresuki:

– Ondasun horrek energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo eta biltegiratzearekin eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin lotutako pizgarrien Programaren laguntza jaso duela.

– Erosle berriak laguntzaren azken hartzailearen posizio juridikoa bereganatzen duela, gutxienez, aipatutako epea bete arte.

• EEEri egindako salerosketaren berri eman beharko dio, gehienez hiru (3) hilabeteko epean formalizazioaz geroztik. Laguntzaren azken hartzaileak betetzen ez baditu besterentze horri dagozkion eskakizunak, jasotako laguntza itzuli beharko du, osoa edo haren zati bat, dagokionaren arabera».

6.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/20-21) orrialdean, «Laguntzen azken hartzaileen betebeharrak» 11. oinarriaren k) epigrafean,

Hau dio:

«k. Publizitate-alorreko betebeharrei dagokienez:

[...]

• Horrez gain, 100 kW-tik gorako potentzia izendatuko sorkuntza-instalazioetarako, plan estrategiko bat aurkeztuko da, instalazioko osagaien jatorria edo fabrikazio-tokia (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) eta haien ingurumen-inpaktua adieraziko duena, biltegiratzea, osagai bakoitza hautatzeko erabilitako kalitate- edo iraunkortasun-irizpideak, instalazioaren interoperatibitatea edo sistemari zerbitzuak eskaintzeko duen ahalmena adierazita, baita aurreikuspenen arabera proiektuak ETEen eta autonomoak bultzatzeko izango duen eragina ere.

Toki-enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta Estatuko industriako balio-katearen gaineko estimazioak ere barne hartzeko aukera izango du. EEEk emango du dokumentu hori, eta atal honetan aldez aurretik adierazitako azken hartzailearen argitalpen edo webguneetan egongo da eskuragarri.

Baina hau esan behar du:

«k. Publizitate-alorreko betebeharrei dagokienez:

[...]

• Horrez gain, 100 kW-tik gorako potentzia izendatuko sorkuntza-instalazioetarako, plan estrategiko bat aurkeztuko da, instalazioko osagaien jatorria edo fabrikazio-tokia (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) eta haien ingurumen-inpaktua adieraziko duena, biltegiratzea, osagai bakoitza hautatzeko erabilitako kalitate- edo iraunkortasun-irizpideak, instalazioaren interoperatibitatea edo sistemari zerbitzuak eskaintzeko duen ahalmena adierazita, baita aurreikuspenen arabera proiektuak ETEen eta autonomoak bultzatzeko izango duen eragina ere. Bereziki, Europar Batasunaren autonomia estrategiko eta digitalaren helburuarekiko ekarpena hartu beharko du barne, baita hornidura-katearen segurtasunaren bermearekiko ekarpena ere, nazioarteko testuingurua eta soluzioaren parte izan daitekeen edozein osagai edo azpisistema teknologiko sentikorren eskuragarritasuna kontuan hartuz, Europar Batasunean kokatutako hornitzaileei lotutako softwarea, ekipoak, osagaiak eta sistema-integrazioak eskuratuz.

Toki-enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta Estatuko industriako balio-katearen gaineko estimazioak ere barne hartzeko aukera izango du. Laguntzen deialdia egiten duen agintaritzak argitaratuko du dokumentu hori, eta artikulu honen 1. atalean adierazitako azken hartzailearen argitalpen edo webguneetan egongo da eskuragarri».

7) Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/23) orrialdean, «Azken xedapenak» 14. oinarriaren 14.4 atalean:

Hau dio:

«4. Oinarri hauek aipatzen dituen dirulaguntzak honako hauetan xedatutakoaren mende daude:

• 477/2021 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan;

• 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa;

• 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, azaroaren 17ko Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.

• 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

• 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa;

• Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamendua, 2014ko ekainaren 26koa, laguntza kategoria jakin batzuk merkatu erkidearekin bateragarriak direla adierazten duena minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduaren eta Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, aplikatzekoak izan litezkeen zuzenbide nazionaleko zein Europar Batasuneko gainerako xedapenei kalterik egin gabe, bereziki 2021eko otsailaren 12ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2021/241 Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa zein Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritu eta kudeatzearen eremuan onartzen diren xedapenei dagokienez.

• 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko premiazko neurriak onartzen dituena, bere azken xedapenetako lehenaren arabera oinarrizkoak diren xedapenetan;

• 29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena; eta

• 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa».

Baina hau esan behar du:

«4. Oinarri hauek aipatzen dituzten dirulaguntzak honako hauetan xedatutakoaren mende daude:

• 477/2021 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan;

• 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa;

• 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.

• 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

• 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

• Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamendua, 2014ko ekainaren 26koa, laguntza kategoria jakin batzuk merkatu erkidearekin bateragarriak direla adierazten duena minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduaren eta Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, aplikatzekoak izan litezkeen zuzenbide nazionaleko zein Europar Batasuneko gainerako xedapenei kalterik egin gabe, bereziki 2021eko otsailaren 12ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2021/241 Erregelamenduak ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa zein Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritu eta kudeatzearen eremuan onartzen diren xedapenei dagokienez.

• 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, arau horren azken xedapenetako lehenaren arabera oinarrizkoak diren xedapenetan. Bereziki aplikatzekoa da haren 37. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoa, batetik, Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismotik eratorritako diru-sarreren lege-eraginari dagokionez, eta, bestetik, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bitartez finantzatutako proiektuen jarraipenerako informazio-betebeharrei dagokienez.

• 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora, baldin eta, dirulaguntzak egikaritzean, Lege horren eraginpean jarri beharreko kontratuak egiten badira, eta, HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema konfiguratzen duena; eta, bestetik, HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaietako neurrien aurrekontu- eta kontabilitate-egikaritzea eta mugarri eta helburuak betetzearen jarraipenerako Estatuko Autonomia, Erkidegoko eta Tokiko Entitateek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezartzen duena, eta, beste zenbait betebeharren artean, laguntzen azken hartzaileen identifikazioari dagokion informazio-eskuragarritasunari lotutako betebeharra betetzea.

• 29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena; eta

• 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa».

8.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/24) orrialdean, «Jarduketa subentzionagarrien betekizunak eta kostu hautagarriak» I. eranskinaren sarreran:

Hau dio:

«Jarduketa subentzionagarriek honako betekizun hauek bete behar dituzte, baita honako eranskin honetan bildutakoak ere:

– 1. pizgarri-programa: zerbitzu-sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, establezimenduetako autokontsumorako edo zerbitzu-sektoreko instalazioetarako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.

– 2. pizgarri-programa: ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, establezimenduetako autokontsumorako edo 1. pizgarri-programan aurreikusi gabeko produkzio-sektoreetako instalazioetarako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.

– 3. pizgarri-programa: zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea. Jarduketa subentzionagarria izango da, zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan txertatzen diren kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemetan inbertitzea.

– 4. pizgarri-programa: bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, bizitegi-sektoreko, hirugarren sektoreko eta administrazio publikoetako autokontsumorako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.

– 5. pizgarri-programa: bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea. Jarduketa subentzionagarria izango da, bizitegi-sektorean, hirugarren sektorean eta administrazio publikoetan lehendik dauden iturri berriztagarrien bidezko energia elektrikoa sortzeko instalazioetan txertatzen diren kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemetan inbertitzea.

– 6. pizgarri-programa: bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia termikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, klimatizaziorako edo etxebizitzetan ur bero sanitarioa sortzeko».

Baina hau esan behar du:

«Programa honetan onartutako pizgarri-programak sei dira, horietako hiru biltegiratzea duten edo ez duten energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetarako (1., 2. eta 4. pizgarri-programak), bi lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzeko (3. eta 5. pizgarri-programak), eta azken bat energia berriztagarri termikoen instalazioetarako (6. pizgarri-programa).

Programa honek finantzatutako instalazioek, (EB) 2019/2088 Erregelamendua aldatzen duen inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzko 2020ko ekainaren 18ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2020/852 Erregelamenduan ezarritako ingurumen-helburuei «kalte esanguratsurik ez eragitearen» printzipioa beteko dute.

Jarduketa subentzionagarriek honako betekizun hauek bete behar dituzte, baita honako eranskin honetan bildutakoak ere:

–1. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, zerbitzu-sektoreko autokontsumorako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere. Xede horietarako, zerbitzu-sektoreko inbertsioak dira, azken hartzaile posibleek 1. pizgarri-programa honetarako gauzatutakoak.

– 2. pizgarri-programa: ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan autokontsumo-instalazioak egitea energia-iturri berriztagarrien bitartez, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, 1. pizgarri-programan aurreikusi gabeko produkzio-sektoreen autokontsumorako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere. Xede horietarako, 1. pizgarri-programan aurreikusi gabeko produkzio-sektoreetako inbertsioak dira, azken hartzaile posibleek 2. pizgarri-programa honetarako gauzatutakoak.

– 3. Pizgarri-programa: zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidez dabiltzan autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea. Jarduketa subentzionagarria izango da, zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan txertatzen diren kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemetan inbertitzea.

– 4. Pizgarri-programa: bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumo-instalazioak egitea energia-iturri berriztagarrien bitartez, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, bizitegi-sektoreko, hirugarren sektoreko eta administrazio publikoetako autokontsumorako, baita jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.

– 5. pizgarri-programa: bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea. Jarduketa subentzionagarria izango da, bizitegi-sektorean, hirugarren sektorean eta administrazio publikoetan lehendik dauden iturri berriztagarrien bidezko energia elektrikoa sortzeko instalazioetan txertatzen diren kontagailuaren atzeko biltegiratze-sistemetan inbertitzea.

– 6. pizgarri-programa: bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea. Jarduketa subentzionagarria izango da iturri berriztagarrien bidez energia termikoa sortzeko instalazioetan inbertitzea, klimatizaziorako edo etxebizitzetan ur bero sanitarioa sortzeko».

9.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/25) orrialdean, «Jarduketa subentzionagarrien betekizunak eta kostu hautagarriak» I. eranskinaren IE.1 atalaren B epigrafean.

Hau dio:

«B. Ildo beretik, Programa honen xedeetarako hautagarria izateko, eta 1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programei aplikatzekoa denari dagokionez, biltegiratze-instalazioak izango dira elektrizitatearen azken erabilera, energia hori sortu zen unearen ondoko beste une baterako geroratzen dutenak, edota, energia elektrikoa biltegiratzeko moduko energia bihurtzen dutenak, energia hori geroago berriz ere energia elektriko bihurtu ahal izateko. Instalazio horiek hautagarriak izan daitezen, biltegiratzea ezin izango zaio sareari zuzenean konektatu, eta autokontsumo-instalazioaren zati izango da.

Sorkuntza-potentziaren aldean biltegiratze-kapazitate instalatuko 2 kWh/kW-ko ratioa gainditzen ez duten biltegiratze-instalazioak bakarrik hartuko dira hautagarritzat. Gainera, gutxienez 5 urteko bermea izan beharko dute.

Biltegiratzeko berun-azido teknologiak ez dira hautagarriak izango.

3. eta 5. pizgarri-programen arabera, berriztagarrien autokontsumorako lehendik dauden instalazioetan biltegiratze-instalazioak txertatzea jarduketa subentzionagarria izango da.

Bestetik, 1., 2. eta 4. pizgarri-programen kasuan, sorkuntza-instalazio berriak izango dira jarduketa subentzionagarriak, eta biltegiratze-instalazioak lotuta eramateko aukera izango dute».

Baina hau esan behar du:

«B. Ildo beretik, Programa honen xedeetarako hautagarria izateko, eta 1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programei aplikatzekoa denari dagokionez, biltegiratze-instalazioak izango dira elektrizitatearen azken erabilera, energia hori sortu zen unearen ondoko beste une baterako geroratzen dutenak, edota, energia elektrikoa biltegiratzeko moduko energia bihurtzen dutenak, energia hori geroago berriz ere energia elektriko bihurtu ahal izateko.

Instalazio horiek hautagarriak izan daitezen, biltegiratzea ezin izango zaio sareari zuzenean konektatu, eta autokontsumo-instalazioaren zati izango da.

Sareko instalazio isolatuetan izan ezik, sorkuntza-potentziaren aldean biltegiratze-kapazitate izendatu instalatuko 5 kWh/kW-ko ratioa gainditzen ez duten biltegiratze-instalazioak bakarrik hartuko dira hautagarritzat. Gainera, gutxienez bost urteko bermea izan beharko dute.

Biltegiratzeko berun-azido teknologiak ez dira hautagarriak izango.

3. eta 5. pizgarri-programen arabera, berriztagarrien autokontsumorako lehendik dauden instalazioetan biltegiratze-instalazioak txertatzea jarduketa subentzionagarria izango da.

Bestetik, 1., 2. eta 4. pizgarri-programen kasuan, sorkuntza-instalazio berriak izango dira jarduketa subentzionagarriak, eta biltegiratze-instalazioak lotuta eramateko aukera izango dute».

10.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/25) orrialdean, «Jarduketa subentzionagarrien betekizunak eta kostu hautagarriak» I. eranskinaren «Jarduketa subentzionagarriak» IE.1 atalaren C epigrafean.

Hau dio:

«C. Programa honek onartutako edozein pizgarri-programari lotutako instalazio guztiek, 6. programako toki-berokuntzako aparatuen Biomasako tipologia izan ezik, dirulaguntzaren xede den instalazioak sortutako energia elektrikoa edo termikoa monitorizatzeko sistema bat eduki beharko dute.

Sistema horren funtzionalitateak honako hauek izango dira:

– Sistema horrek erakutsi beharko du, gutxienez, egunean, hilean eta urtean sortutako energia berriztagarria, eta aldi horietan kontsumitutako energia.

– Aurrekoaz gainera, sistemak datu gehigarriak erakusteko aukera ere izango du, hala nola saihestutako CO2 emisioak eta instalazioaren jabearentzat sortutako aurrezki ekonomikoa.

– Pantaila bat jarri beharko da ondo ikusteko moduko toki batean, datu eguneratuak erakusteko. Hori programa guztietan aplikatzeko aukera izango da, 4., 5. eta 6. pizgarri-programetan bildutako bizitegi-sektoreko jarduketarako izan ezik.

– Horrez gain, edozein jarduketarako, informazio hori gailu mugikorren bidez eskuratzeko aukera bermatuko da».

Baina hau esan behar du:

«C. Programa honen edozein pizgarri-programari lotutako instalazio guztiek, 6. programako toki-berokuntzako aparatuen Biomasako tipologia izan ezik, dirulaguntzaren xede den instalazioak sortutako energia elektrikoa edo termikoa monitorizatzeko sistema bat eduki beharko dute.

Sistema horren funtzionalitateak honako hauek izango dira:

– Sistema horrek, gutxienez, instalazio berriztagarriak egunean, hilean edo urtean produzitutako energia erakutsi beharko du, eta aldi horiei dagokien energia-kontsumoa, 6. pizgarri-programaren jarduketetan izan ezik, non aldi horiei dagokien energia-kontsumoa erakustea ez den beharrezkoa izango.

– Aurrekoaz gainera, sistemak datu gehigarriak erakusteko aukera ere izango du, hala nola saihestutako CO2 emisioak eta instalazioaren jabearentzat sortutako aurrezki ekonomikoa.

– Pantaila bat jarri beharko da ondo ikusteko moduko toki batean, datu eguneratuak erakusteko. Hori programa guztietan aplikatzeko aukera izango da, bizitegi-sektoreko jarduketarako izan ezik.

– Aurrekoaz gainera, edozein jarduketatarako, informazio horrek eskuragarri egon beharko du gailu mugikorraren edo web aplikazioaren bitartez, 6. pizgarri-programaren laguntzaren xede diren jarduketetarako izan ezik, kasu horretan datuetan sartzeko aukera izango delarik instalazioaren ekipoetako baten bitartez, 70 kW-tik beherako potentziako instalazioetarako oro har, eta 14 kW-tik beherako potentziako instalazioetarako eguzki-teknologia termikoaren kasuan. Oro har 70 kW-tik gorako potentzia duten instalazioetarako eta 14 kW-tik gorako instalazioetarako eguzki-teknologia termikoaren kasuan, pantaila bat jartzeko aukera izango da, ongi ikusteko moduko toki batean».

11.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (54/26) orrialdean, «Jarduketa subentzionagarrien betekizunak eta kostu hautagarriak» I. eranskinaren «Jarduketa subentzionagarriak» IE.1 atalaren C epigrafean.

Hau dio:

«F. Klimatizaziorako edo ur bero sanitariorako biomasa-instalazioen kasuan (6. pizgarri-programaren barruan bildu dira):

Tipologia horretako instalazioek berotegi-efektuko gas-emisioak gutxienez % 80 murriztea lortu beharko dute, «Klima-helburuetarako laguntza kalkulatzeko koefizientea» % 100 izan dadin, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen (EB) 2021/241 Erregelamenduko VI. eranskinak ezarritakoa betez.

Gainera, toki-berokuntzako aparatuek edo MW 1etik beherako galdarak biltzen dituzten jarduketek:

– Ekipoaren fabrikatzailearen akreditazio bat aurkeztu beharko dute, non egiaztatzen den urtaroko energia-efizientziari eta erabiliko den erregairako emisioei lotutako eskakizunak beteko direla, eta kontuan izanda betiere eskakizun horiek ezin izango direla izan indarreko Ekodiseinuari buruzko Erregelamenduan (Batzordearen (EB) 2015/1185 erregelamenduaren edo Batzordearen (EB) 2015/1189 Erregelamenduaren artean dagokiona) definitutakoak baino exijentzia-maila txikiagokoak.

– Jarduketa tipologia horretarako oinarri hauetan eta deialdian ezarritako betebeharrekiko eskakizun gehigarri gisa, onuradunak dokumentu-erregistro nahikoa atxikiko du, galdaran erabilitako erregaiak erakunde independente akreditatu batek emandako ziurtagiria duela akreditatzea ahalbidetuko duena, A1 klasea betetzeari buruzkoa UNE-EN-ISO 17225-2 arauan ezarritakoaren arabera, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren 1. klaseari buruzkoa, 164003 arauaren A1 klaseari buruzkoa edo 164004 arauaren A1 klaseari buruzkoa. Bost urteko epean atxikiko da erregistro hori.

Horrez gain, MW 1etik 50 MW-ra bitarteko instalazioetatik eratorritako emisioek bete egin beharko dituzte, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duen errekuntza-instalazio ertainetatik eratorritako agente kutsatzaile jakin batzuen atmosferarako emisioak mugatzeari buruzko abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuan ezarritako emisio-betekizunak, baita Estatuan haiei aplikatzekoa den beste edozein legeria ere.

Biomasak bete egingo ditu 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren energia berriztagarrietatik eratorritako energia-erabilera sustatzeari buruzko 2018/2001 Zuzentarauaren 29.– 31. artikuluetan ezarritako jasangarritasun-irizpideak, baita dagozkion egintza eskuordetuak eta egikaritzekoak ere.

6. pizgarri-programan bildutako toki-berokuntzako aparatuen aurrealdea itxita egongo da».

Baina hau esan behar du:

«F. Klimatizaziorako edo ur bero sanitariorako biomasa-instalazioen kasuan (6. pizgarri-programaren barruan bildu dira):

Tipologia horretako instalazioek berotegi-efektuko gas-emisioak gutxienez % 80 murriztea lortu beharko dute, "Klima-helburuetarako laguntza kalkulatzeko koefizientea" % 100 izan dadin, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen (EB) 2021/241 Erregelamenduko VI. eranskinak ezarritakoa betez.

Gainera, toki-berokuntzako aparatuek edo MW 1etik beherako galdarak biltzen dituzten jarduketek:

– Ekipoaren fabrikatzailearen akreditazio bat aurkeztu beharko dute, non egiaztatzen den urtaroko energia-efizientziari eta erabiliko den erregairako emisioei lotutako eskakizunak beteko direla, eta kontuan izanda betiere eskakizun horiek ezin izango direla izan indarreko Ekodiseinuari buruzko Erregelamenduan (Batzordearen (EB) 2015/1185 erregelamenduaren edo Batzordearen (EB) 2015/1189 Erregelamenduaren artean dagokiona) definitutakoak baino exijentzia-maila txikiagokoak.

– Oinarri hauetan eta jarduketa-tipologia honetarako deialdietan ezarritako betebeharrei betekizun hau gehituko zaie: onuradunak dokumentu-erregistro nahikoa edukiko du egiaztatzeko ekipoan erabilitako erregaiak badaukala entitate bermatu independente batek emandako ziurtagiri bat. Bertan, adieraziko da betetzen duela UNE-EN-ISO 17225-2 arauan ezarritakoaren araberako A1 klasea, UNE-EN-ISO 17225-3 arauko A1 klasea, UNE-EN-ISO 17225-4 arauko A1 klasea, UNE-164003 arauko A1 klasea edo UNE-164004 arauko A1 klasea. Zurezko egurrez elikatutako ekipoak biltzen dituzten jarduketak ere subentzionatu ahalko dira, betiere M20 propietate klasea betetzen badute UNE-EN-ISO 17225-5 arauan ezarritakoaren arabera, eta 50.000 biztanletik gorako udalerrietan edo probintziako hiriburuetan egiten ez badira. Erregai horiekin soilik funtzionatzen duten ekipoak subentzionatu ahalko dira bakarrik. Bost urteko epean gordeko da erregistro hori, bioerregaiaren albaran edo salmenta-fakturak barne.

Horrez gain, MW 1etik 50 MW-ra bitarteko instalazioetatik eratorritako emisioek bete egin beharko dituzte, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duen errekuntza-instalazio ertainetatik eratorritako agente kutsatzaile jakin batzuen atmosferarako emisioak mugatzeari buruzko abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuan ezarritako emisio-betekizunak, baita Estatuan haiei aplikatzekoa den beste edozein legeria ere.

Biomasak bete egingo ditu 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren energia berriztagarrietatik eratorritako energia-erabilera sustatzeari buruzko 2018/2001 Zuzentarauaren 29.– 31. artikuluetan ezarritako jasangarritasun-irizpideak, baita dagozkion egintza eskuordetuak eta egikaritzekoak ere.

6. pizgarri-programan bildutako toki-berokuntzako aparatuen aurrealdea itxita egongo da.»

12.– Pizgarri-programa arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (54/34-35), «Dokumentazioa» II. eranskineko «1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programei aplikatzekoa den dokumentazio teknikoa» IIE.A2 ataleko a)-2 epigrafean,

Hau dio:

«- Biltegiratzea (instalatuz gero):

(Ikus .PDF)

Biltegiratze-sistemarik badago, kontuan hartu beharko da sorkuntza-potentziarekiko biltegiratze-kapazitate instalatuaren ratioa, gehienez ere, 2 kWh/kW izan daitekeela.

– Jarduketa gehigarriak:

(Ikus .PDF)

Baina hau esan behar du:

«- Biltegiratzea (instalatuz gero):

(Ikus .PDF)

Biltegiratze-sistemarik badago, kontuan hartu beharko da sorkuntza-potentziarekiko biltegiratze-kapazitate izendatu instalatuaren ratioa, gehienez ere, 5 kWh/kW izan daitekeela. Sareko instalazio isolatuen kasuan, murrizketa hori ez da aplikatu beharrik izango.

– Jarduketa gehigarriak:

(Ikus .PDF)

13.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (54/36), «Dokumentazioa» II. eranskineko «6. pizgarri-programari aplikatzekoa den «Dokumentazio teknikoa» IIE.A3 ataleko B-1 epigrafean,

Hau dio:

«Biomasa tipologiaren eskaeretarako, honako hauek ere aurkeztu beharko dira:

1.– Berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketari dagokionez, erabiliko diren erregai guztien balio lehenetsia % 80 edo handiagoa dela dioen adierazpena, iturri berriztagarrietatik eratorritako energiaren erabilera sustatzeari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Batzordearen (EB) 2018/2001 Zuzentarauaren VI. eranskinean beroa sortzeko adierazitakoen arabera, produkzio-sistema eta balio lehenetsi hori osatzen duten gainerako baldintzak kontuan hartuz, erregaiaren edo erregaien deskribapena eta balio lehenetsiak adierazita.

Erabiliko diren erregaietako batek aurreko betekizun hori betetzen ez badu, eskumeneko teknikari independente batek sinatutako memoria bat aurkeztuko da, non justifikatuko den, proiekturako aurreikusitako baldintzak aintzat hartuz eta VI. eranskin horretan jasotako metodologiarekin bat etorriz, erregai horretarako berotegi-efektuko gasen murrizketa % 80 edo handiagoa dela».

Baina hau esan behar du:

«Biomasa tipologiaren eskaeretarako, honako hauek ere aurkeztu beharko dira:

1.– Berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketari dagokionez, erabiliko diren erregai guztien balio lehenetsia % 80 edo handiagoa dela dioen adierazpena, iturri berriztagarrietatik eratorritako energiaren erabilera sustatzeari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Batzordearen (EB) 2018/2001 Zuzentarauaren VI. eranskinean beroa sortzeko adierazitakoen arabera, produkzio-sistema eta balio lehenetsi hori osatzen duten gainerako baldintzak kontuan hartuz, erregaiaren edo erregaien deskribapena eta balio lehenetsiak adierazita.

Erabiliko diren erregaietako batek aurreko betekizun hori betetzen ez badu, eskumeneko teknikari independente batek edo enpresa instalatzaileak sinatutako memoria bat aurkeztuko da, non justifikatuko den, proiekturako aurreikusitako baldintzak aintzat hartuz eta VI. eranskin horretan jasotako metodologiarekin bat etorriz, erregai horretarako berotegi-efektuko gasen murrizketa % 80 edo handiagoa dela».

14.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (54/37), «Dokumentazioa» II. eranskineko «6. pizgarri-programari aplikatzekoa den dokumentazio teknikoa» IIE.A3 ataleko B-3 epigrafean,

Hau dio:

«3.– Toki-berokuntzako aparatuak edo MW 1etik beherako galdarak barne hartzen badira, onuradunaren adierazpen bat aurkeztu beharko dute, non honako konpromiso hau hartuko duen: bost urtez, dokumentu-erregistro nahikoa atxikitzea, galdaran erabilitako erregaiak erakunde independente akreditatu batek emandako ziurtagiria duela akreditatzea ahalbidetuko duena, A1 klasea betetzeari buruzkoa UNE–EN–ISO 17225–2 arauan ezarritakoaren arabera, UNE–EN–ISO 17225–4 arauaren 1. klaseari buruzkoa, 164003 arauaren A1 klaseari buruzkoa edo 164004 arauaren A1 klaseari buruzkoa».

Baina hau esan behar du:

«3. Toki-berokuntzako aparatuak edo MW 1etik beherako galdarak barnean hartzen badira, onuradunaren adierazpen bat aurkeztu beharko dute, non honako konpromiso hau hartuko duten: galdaran erabilitako erregaiak erakunde independente akreditatu batek emandako ziurtagiria duela egiaztatzea, A1 klasea betetzeari buruzkoa UNE-EN-ISO 17225-2 arauan ezarritakoaren arabera, UNE-EN-ISO 17225-3 arauaren A1 klaseari buruzkoa, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren A1 klaseari buruzkoa, UNE-164003 arauaren A1 klaseari buruzkoa edo UNE-164004 arauaren A1 klaseari buruzkoa. Egurraren kasuan M20 propietate klasearekin bete beharko du UNE-EN-ISO 17225-5 arauan ezarritakoaren arabera. Konpromisoa hartzen du, halaber, dokumentu-erregistro bat bost urteko epean mantentzeko, aurrekoa akreditatzea ahalbidetuko duten bioerregaien salmenta-albaran edo salmenta-fakturekin».

15.– Pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrietako 2021/5035 orrialdean (54/38), «Dokumentazioa» II. eranskineko «Egindako jarduketa justifikatzeko dokumentazioa» IIE.B2 ataleko b).3 epigrafean,

Hau dio:

«3.– 4. pizgarri-programaren kasuan, eskumeneko teknikari edo enpresa instalatzaile batek sinatutako txostena, non justifikatuko den instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren batura, urtean, laguntzaren xede den instalazioak urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago dela.

Txosten hori ez da beharrezkoa izango 2,63 kW-ko edo hortik beherako potentziako teknologia fotovoltaikoko bizitegi-sektoreko instalazioetan, ezta 3,69 kW-ko edo hortik beherako potentziako teknologia eolikoko bizitegi-sektoreko instalazioetan ere.

Txostena aurkeztea ez da beharrezkoa izango, halaber, baldin eta instalazioa Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren webgunean argitara daitezkeen kasu estandarretako batekin lotzeko aukera badago, eta kasu horretan hori justifikatu beharko da.

1., 2. eta 4 pizgarri-programen kasuan, eskatzaileak amianto-instalazioak eraisteko laguntza gehigarriaren eskaera erantsi badu, aplikatzekoa den araudian ezarritako betebehar guztiak betetzen direla justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da».

Baina hau esan behar du:

«3.– 4. pizgarri-programaren kasuan, eskumeneko teknikari edo enpresa instalatzaile batek sinatutako txostena, non justifikatuko den instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren batura, urtean, laguntzaren xede den instalazioak urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago dela.

Txosten hori ez da beharrezkoa izango 2,63 kW-ko edo hortik beherako potentziako teknologia fotovoltaikoko bizitegi-sektoreko instalazioetan, ezta 3,69 kW-ko edo hortik beherako potentziako teknologia eolikoko bizitegi-sektoreko instalazioetan ere.

Txostena aurkeztea ez da beharrezkoa izango, halaber, baldin eta instalazioa Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren webgunean argitara daitezkeen kasu estandarretako batekin lotzeko aukera badago, eta kasu horretan hori justifikatu beharko da.

1., 2. eta 4 pizgarri-programen kasuan, eskatzaileak amianto-instalazioak eraisteko jarduketa osagarria erantsi badu, aplikatzekoa den araudian ezarritako betebehar guztiak betetzen direla justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da."»

16.– III. eranskina guztiz aldatzen da (pizgarri-programa hori arautzen duten Oinarrien 2021/5035 (43-54) orrialdeak), honela idazteko:

«III. ERANSKINA - GEHIENEKO KOSTU SUBENTZIOAGARRIAK, ERREFERENTZIAZKO KOSTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA
A1 LAGUNTZEN DEFINIZIOA

1.– Deialdi honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, eta, betiere, dagozkion jarduketa subentzionagarriak betetzeko helburua dute.

2.– Dagokion emakida-ebazpenean ezarritako zenbatekoko laguntza, jarduketa subentzionagarria denboran eta forman bete izana justifikatu ondoren emango zaio laguntzen azken hartzaileari, programa honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betez.

3.– Laguntzen zenbatekoa. Horrelako jarduketetarako programaren barruan eman beharreko laguntzak kontraprestaziorik gabeko diru-entregak izango dira, eranskin honetan adierazten den bezala.

Eman beharreko laguntza totalaren zenbatekoa, sorkuntzako laguntza totalaren eta, bidezko bada, biltegiratzeko laguntza totalaren arteko batura izango da. Sorkuntzako eta biltegiratzeko laguntza totalak oinarrizko laguntzaren arabera zehaztuko dira, kasuan kasu bidezkoa izan litekeen erronka demografikoagatiko laguntza gehigarriarekin batera, honako atal hauetan ezarritakoaren arabera.

1.– Oinarrizko laguntza. Pizgarri-programa bakoitzerako, eranskin honetako A3 atalaren arabera, oinarrizko laguntza sorkuntzarako kostu subentzionagarriaren ehuneko baten gisara ezartzen da, eta horren barnean kostu osagarriak hartu behar dira, horrelakorik bada, baita, bidezko bada, biltegiratzeko kostu subentzionagarriaren guztizkoa ere, 1., 2. eta 3. programetarako; edo biltegiratzeko kapazitate-unitatearen edo potentzia-unitatearen araberako balio finko edo modulu batzuen gisara, 4., 5. eta 6. programetarako.

2.– Laguntza gehigarria. Jarduketa subentzionagarriaren motaren eta programaren arabera, erronka demografikoagatiko laguntza gehigarri batekin osatu daiteke oinarrizko laguntza, eranskin honetako A4 atalean ezartzen denaren arabera.

4.– Eman beharreko laguntza totalaren zenbatekoa, edozein kasutan ere, jarduketa tipologiari eta azken hartzaile motari aplikatzekoa den Estatuko laguntzen Europako araudiaren aplikazioaren ondoriozko gehieneko zenbatekoak mugatuko du.

Bestetik, sorkuntzako, eta, bidezko bada, biltegiratzeko laguntza totalek, ezin izango dute egindako eta gauzatutako jarduketaren kostu subentzionagarriaren guztizkoa gainditu, nola sorkuntza-instalaziorako hala biltegiratze-instalaziorako, hurrenez hurren.

5. – Aurreko ataletan aurreikusitakoa aplikatuko zaie EAEko administrazioek gauza ditzaketen zuzeneko inbertsioei.

A2 kostu subentzionagarriak eta laguntzak

1.–, 2.– eta 3.– pizgarri-programetarako, laguntzak kalkulatuko dira kostu subentzionagarrien guztizkoaren gaineko ehuneko baten arabera. 4.–, 5.– eta 6.– pizgarri-programetarako, laguntzak zenbateko finko unitariotan edo «modulutan» emango dira, gehienez kostu hautagarriaren guztizkoa estaliko dutenak.

Jarduketa bakoitzari dagozkion kostu subentzionagarriak kalkulatzeko metodologia eranskin honetan ezartzen da programa bakoitzerako, eta kostu hautagarritzat I. eranskinean deskribatutako kostu hautagarri aplikagarriak hartuko dira, ongi justifikatuta. Kostu hautagarri hori (Skh sorkuntzaren kasuan, kostu osagarriak barne, halakorik badago, eta Bkh biltegiratzearen kasuan) II. eranskinean ezarritakoaren arabera justifikatuko da. Kostu hautagarri totala (Kht) Skh-aren eta Bkh-aren arteko batura izango da.

Sorkuntzako kostu hautagarri unitarioa (Skhu) izango da sorkuntzako kostu hautagarria (Skh), eurotan, benetan instalatutako sorkuntza-potentziaren (Sp) (kW-tan, edo kWp-tan, fotovoltaikorako) artean zatitzearen emaitza.

Biltegiratzeko kostu hautagarri unitarioa (Bkhu) izango da, biltegiratzeko kostu hautagarria (Bkh), eurotan, biltegiratze-instalazioaren kapazitate izendatuaren (Kap) (kW-tan) artean zatitzearen emaitza.

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoen kasuan, sorkuntza-potentzia lortuko da, laguntza kalkulatzeko, instalazio hori konfiguratzen duten modulu fotovoltaikoen gehieneko potentziak batuz (puntako potentzia esaten zaio normalean), kondizio estandarretan neurtuak dagokion une arauaren arabera.

Biltegiratze-instalazioen kasuan, laguntzaren kalkulua egiteko, biltegiratze-kapazitatea, biltegiratze-instalazioaren kapazitate izendatua izango da, haren fitxa teknikoan jasotakoaren arabera.

1.–, 2.– eta 3.– pizgarri-programak: kostu subentzionagarriaren definizioa eta laguntzaren kalkulua.

1.– eta 2.– programetan eman beharreko laguntza totala, sorkuntzako laguntza totalaren, eta, bidezko bada, biltegiratzeko laguntza totalaren arteko batura izango da. 3. programan, biltegiratzeko laguntza totala izango da laguntza totala.

Sorkuntzako laguntza totalaren kalkulua.

Sorkuntzako kostu subentzionagarri unitarioa (Sksu) honela kalkulatuko da:

Sksu = Skhu – Kuf

Formularen azalpena:

Skhu: Sorkuntzako kostu hautagarri unitarioa, euro/kW-tan.

Kuf: Erreferentziazko instalazioaren kostu unitarioa, euro/kW-tan.

Eranskin honen A3 atalean, erreferentziazko instalazioaren kostu unitarioak (Kuf) eta sorkuntzako gehieneko kostu subentzionagarri unitarioa (Sgksu) aurkezten dira. Sorkuntzako gehieneko kostu subentzionagarri unitario totala (Sgksut) kalkulatzeko, sorkuntzako gehieneko kostu subentzionagarri unitarioa (Sgksu) eta, aplikatzekoa bada, sorkuntzako gehieneko kostu subentzionagarri unitario osagarria (Sgksuo) batuko dira.

Sorkuntzako azken kostu subentzionagarri unitarioa (Saksu), kalkulatutako sorkuntzako kostu subentzionagarri unitarioaren (Sksu) eta sorkuntzako gehieneko kostu subentzionagarri unitario totalaren (Sgksut) arteko balio txikiena izango da.

Sorkuntzako kostu subentzionagarri totala (Skst) honako hau izango da:

Sorkuntzako kostu subentzionagarri totala (skst) = Sksuf x Sp

Sp sorkuntza-instalazioaren potentzia erreala izanik, kW-tan (kWp-tan eguzki-energia fotovoltaikorako), 5 MW-ra mugatua.

Sorkuntzako laguntza totala kalkulatzeko, sorkuntzako kostu subentzionagarri totala (Skst) jarduketa mota eta azken hartzaile mota bakoitzerako Oinarrizko Laguntzarako ezarritako laguntza-ehunekoaz biderkatuz lortuko da, eta oinarrizko laguntzaren ehuneko horri, bidezko bada, laguntza gehigarriagatiko ehuneko 5 puntu gehituko zaizkio, A4 atalean ezarritakoaren arabera.

Biltegiratzeko laguntza totalaren kalkulua.

Biltegiratzeko kostu subentzionagarri unitarioa (Bksu), biltegiratzeko kostu hautagarri unitarioari dagokio, euro/kWh-tan.

III. eranskin honen A3 atalean, biltegiratze-jarduketa bakoitzerako biltegiratzeko gehieneko kostu subentzionagarri unitarioa aurkezten da (Bgksu).

Biltegiratzeko azken kostu subentzionagarri unitarioa (Baksu), kalkulatutako biltegiratzeko kostu subentzionagarri unitarioaren (Bksu) eta biltegiratzeko gehieneko kostu subentzionagarri unitarioaren (Bgksu) arteko balio txikiena izango da.

Biltegiratzeko kostu subentzionagarri totala (Bkst) honako hau izango da:

Biltegiratzeko kostu subentzionagarri totala (Bkst) = Bksuf x Kap

Kap biltegiratzeko instalazioaren kapazitate izendatua izanik (kWh-tan).

Biltegiratzeko laguntza totala kalkulatzeko, biltegiratzeko kostu subentzionagarri totala (Bkst) jarduketa mota eta azken hartzaile mota bakoitzerako Oinarrizko Laguntzarako ezarritako laguntza-ehunekoaz biderkatuko da.

4.– pizgarri-programa: kostu subentzionagarrien definizioa eta laguntzaren kalkulua

4.– programan eman beharreko laguntza totala, sorkuntzako laguntza totalaren, eta, bidezko bada, biltegiratzeko laguntza totalaren arteko batura izango da, balio unitario konstanteen arabera (moduluak) ezartzen direnak.

Sorkuntzako laguntza totalaren kalkulua.

«Sorkuntza-modulua» sorkuntza-instalaziorako, eta, bidezko bada, «Modulu osagarria» jarduketa osagarrirako balio unitario finkoa, eranskin honetako IIIE.A3 atalean jarduketa eta sektore mota bakoitzerako adierazitakoak izango dira. Balio horiei, erronka demografikoagatiko «Sorkuntzako modulu gehigarria» gehitzeko aukera izango da, eranskin honetako IIIE.A4 atalean adierazitakoa, aplikatzekoa denean.

Sorkuntzako laguntza totala honela kalkulatuko da:

Sorkuntzako laguntza totala= (Sorkuntza-modulua + Modulu osagarria + Sorkuntza-modulu gehigarria) x Sp

Sp sorkuntza-instalazioaren potentzia erreala izanik, kW-tan (kWp-tan eguzki-energia fotovoltaikorako), 5 MW-ra mugatua.

Nolanahi ere, sorkuntzako laguntza totalak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren sorkuntzako kostu hautagarria (Skh), ongi justifikatuta.

Biltegiratzeko laguntza totalaren kalkulua.

«Biltegiratze-modulua» biltegiratze-instalaziorako balio unitario finkoa, eranskin honen A3 atalean adierazitakoekin bat etorriko da. Balio horri, erronka demografikoagatiko «Biltegiratzeko modulu gehigarria» gehitzeko aukera izango da, eranskin honetako A4 atalean adierazitakoa, aplikatzekoa denean.

Biltegiratzeko laguntza totala honela kalkulatuko da:

Biltegiratzeko laguntza totala = (Biltegiratze-modulua + Biltegiratze-modulu gehigarria) x Kap

Kap biltegiratze-instalazioaren kapazitate izendatua izanik, kWh-tan.

Nolanahi ere, biltegiratzeko laguntza totalak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren biltegiratzeko kostu hautagarria (Bkh), ongi justifikatuta.

5. pizgarri-programa: kostu subentzionagarrien definizioa eta laguntzaren kalkulua

5. programan, eman beharreko laguntza totala biltegiratzeko laguntza totala izango da. Biltegiratzeko laguntza totala, balio unitario konstantetan ezartzen da (moduluak).

«Biltegiratze-modulua» biltegiratze-instalaziorako balio unitario finkoa, eranskin honen A3 atalean adierazitakoekin bat etorriko da. Balio horri, erronka demografikoagatiko «Biltegiratzeko modulu gehigarria» gehitzeko aukera izango da, eranskin honetako A4 atalean adierazitakoa, aplikatzekoa denean.

Biltegiratzeko laguntza totala honela kalkulatuko da:

Biltegiratzeko laguntza totala = (Biltegiratze-modulua + Biltegiratze-modulu gehigarria) X Kap

Kap biltegiratze-instalazioaren kapazitate izendatua izanik, kWh-tan.

Nolanahi ere, biltegiratzeko laguntza totalak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren biltegiratzeko kostu hautagarria (Bkh), ongi justifikatuta.

6.– pizgarri-programa: kostu subentzionagarrien definizioa eta laguntzaren kalkulua

Eman beharreko laguntza totala, balio unitario konstantetan ezartzen da (moduluak).

«Sorkuntza-modulua» sorkuntza-instalaziorako, eta, bidezko bada, «Modulu osagarria» jarduketa osagarrirako balio unitario finkoa, eranskin honetako A3 atalean jarduketa eta sektore mota bakoitzerako adierazitakoak izango dira, kontuan hartuta eman beharreko laguntza totalak ezin izango dituela etxebizitza bakoitzeko ezarritako gehieneko laguntza-balioak gainditu, aplikatzekoa bada, jarduketa osagarriaren gaineko gehieneko laguntza-muga gehituta.

Eman beharreko laguntza totala honela kalkulatuko da:

Laguntza totala = (Sorkuntza-modulua + Modulu osagarria) x Sp

Sp instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia erreala izanik, kW-tan.

Aerotermiako, geotermiako eta hidrotermiako jarduketa estandarretarako, fitxa teknikotik edo fabrikatzailearen zehaztapenetatik ateratako berokuntza-potentzia izango da instalazioaren Sp potentzia, UNE-EN 14511 arauaren entseguei jarraikiz, hau da, bero-ponpa geotermikoetarako B0W35 berokuntza-potentziaren balioa hartuko da, eta bero-ponpa aerotermikoetarako, berriz, A7W35 berokuntza-potentziaren balioa. Sp potentzia arau horretan oinarrituta justifikatzea ezinezkoa denean, eskumeneko teknikari batek edo enpresa instalatzaile batek sinatutako txosten bat aurkeztuko da, potentzia hori justifikatzeko.

Nolanahi ere, eman beharreko laguntza totalak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren sorkuntzako kostu hautagarria (Skh), ongi justifikatuta.

A3 oinarrizko laguntza kalkulatzeko erreferentziazko balioak

1.–, 2.– eta 4.– pizgarri-programetarako, jaso beharreko gehieneko dirulaguntza bat etorriko da instalazioaren potentziako lehen 5 MW-ekin. Muga hori gainditzen duten potentziak instalatzeko aukera badago, baina inoiz ere ezin izango da laguntzarik jaso 5 MW horien gainetik. Aipatzekoa da, halaber, teknologia bakoitzeko (eolikoa edo fotovoltaikoa) jarduketa bat bakarrik hautatzeko aukera izango dela laguntzaren azken erabiltzaile eta kokaleku bakoitzeko edo kontsumo berberari edo berberei loturik.

Hala badagokio, erreferentziazko instalazioaren kostu unitarioen balioak (Kuf), gehieneko kostu subentzionagarri unitarioak eta programa bakoitzean aplikatu beharreko laguntza-intentsitateak edo moduluak honako hauek dira:

1.– eta 2.– pizgarri-programak: zerbitzu-sektorean eta ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan autokontsumo-instalazioak egitea energia-iturri berriztagarrien bitartez, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.

(Ikus .PDF)

Aurreko taulan aurkeztutakoei modu osagarrian aplikatzekoak diren gehieneko kostu subentzionagarri unitarioak honako hauek dira, betiere markesinaren –edo amiantoa kendu zaion gainazalaren– gainean instalatutako potentzia-ehunekoa, gutxienez, benetan instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentziaren (Sp) ehuneko 50 bada. Hala ez bada, honako hauek ez dira gehieneko kostu subentzionagarri unitario osagarritzat joko:

(Ikus .PDF)

Hala badagokio, biltegiratzeko gehieneko kostu subentzionagarri unitarioa eta programa bakoitzean aplikatu beharreko laguntza-intentsitateak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

3.– pizgarri-programa: zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea.

(Ikus .PDF)

4.– Pizgarri-programa: bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean autokontsumo-instalazioak egitea energia-iturri berriztagarrien bitartez, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.

Jarduketa bakoitzari eman beharreko laguntza definitzen duten moduluak honako hauek dira:

Bizitegi-sektorea:

(Ikus .PDF)

Administrazio publikoak eta hirugarren sektorea:

(Ikus .PDF)

Bidezko bada, aurreko taulan aurkeztutakoei modu osagarrian aplikatzekoak diren jarduketa osagarrien gaineko laguntzak honako hauek dira, betiere markesinaren –edo amiantoa kendu zaion gainazalaren– gainean instalatutako potentzia-ehunekoa, gutxienez, benetan instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentziaren (Sp) ehuneko 50 bada. Hala ez bada, honako hauek ez dira modulu osagarritzat joko:

(Ikus .PDF)

Biltegiratze-sistemak (biltegiratze-modulua) txertatuz gero, honako laguntza hauek aplikatuko dira:

(Ikus .PDF)

5.– Pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea.

(Ikus .PDF)

6.– pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.

Bizitegi-sektorea:

(Ikus .PDF)

Jabetza publikoko eta hirugarren sektoreko etxebizitzak:

(Ikus .PDF)

Aurreko taulan aurkeztutakoei osagarri moduan aplikatzekoak diren gehieneko balio unitarioak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

A4 laguntza gehigarria

1.– 1. eta 2. pizgarri-programen sorkuntza-jarduketa guztiek aukera izango dute kostu subentzionagarriaren gaineko laguntza aplikagarria ehuneko 5 puntutan igotzeko, baldin eta 5.000 biztanlerainoko udalerrietan kokatzen badira, edota 20.000 biztanlerainoko udalerri ez-hiritarretan, betiere, horietako herrigune bakoitzean, 5.000 biztanle edo gutxiago badituzte. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren Hiri Eremuetako Atlasari jarraikiz identifikatuko da udalerri baten izaera ez-hiritarra. Udalerrietako biztanle kopurua zehaztearren, udal-erroldan 2020ko urtarrilaren 1ean egindako berrikuspenaren ondoriozko biztanle kopuruen ofizialtasuna aitortzen duen abenduaren 15eko 1147/2020 Errege Dekretua aplikatuko da. Bi iturri ofizialen hurrengo berrikuspenetan atal honetan ezarritako biztanle kopuruak bete ditzaketen udalerriak ere hautagarriak izango dira.

2.– 1., 2. eta 3. pizgarri-programetarako ezin izango dira inoiz 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduko 41. artikuluan ezarritako laguntza-intentsitateko mugak gainditu.

3.– 4. eta 5. pizgarri-programen jarduketetarako, A2 atalean ezarritakoei gehitutako laguntzak ezartzen dira, hurrengo taulan jaso direnak, baldin eta instalazioak 5.000 biztanlerainoko udalerrietan kokatzen badira, edota 20.000 biztanlerainoko udalerri ez-hiritarretan, betiere, horietako herrigune bakoitzean, 5.000 biztanle edo gutxiago badituzte (erronka demografikoagatiko laguntza gehigarria), udalerri horiek aurreko 1. atalean adierazitakoari jarraikiz identifikatu ondoren.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

».

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Laugarrena.– Ebazteke duden laguntza-eskaerak, eskaera aurkeztean programa arautzeko indarrean dauden oinarriei jarraikiz ebatziko dira, Ebazpen honetan jasota egonik, espediente guztiei aplikatzekoak diren alderdi osagarri edo prozedura-alderdi guztiei kalte egin gabe (4., 5., 6., 7., 8., 12., 13., 14. eta 15. aldaketak), laguntza-eskaera aurkeztu zen data edozein izanik ere.

Bosgarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2022ko ekainaren 29a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IŃIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala