137. zk., 2022ko uztailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3232
EBAZPENA, 2022ko uztailaren 4koa, HABEko zuzendariarena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka bat esleitzeko dena.
2022ko maiatzaren 4an argitara eman zen EHAAn HABEko zuzendariaren 2022ko apirilaren 20ko Ebazpena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka baterako deialdia egiten duena.
Deialdi horren baitan izendatutako hautapen-batzordeak ebazpenaren VIII. 4 oinarria betez, 2022ko ekainaren 23an egindako bileran, deialdian izandako eskabideak zehatz-mehatz aztertu ondoren, beka hori esleitzeko eta ordezkoak izendatzeko proposamena egin zion zuzendaritza honi.
Hautapen-batzordearen proposamenak aztertuta eta deialdiaren IX. oinarrian aurreikusitakoa kontuan hartuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hautagai honi ematea helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka:
– Pérez González, Mikel.
Bigarrena.– Ordezkoak izendatzea, izendatutako hautagaiak esleipenari uko egingo balio, edo, deialdi-ebazpenean aurreikusitako beste gertakariren bat tarteko, beka onartuko ez balu, hurrenkera honen arabera:
– Maioz Basterretxea, Laura.
– Alustiza Bachella, Ignacio.
– Rodrigo Gallo, Aitziber.
– Otaegi Etxezarreta, Iñigo.
– Vazquez Villa, Itsaso.
Hirugarrena.– Interesdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka egiteko gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.
Donostia, 2022ko uztailaren 4a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.