Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2022ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3231

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez Balorazio Batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzen baitira EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak egitea eskatzeko 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetarako laguntzak emateko.

Ikusirik 2022ko ekainaren 7ko Agindua, zeinaren bidez dei egiten zaie EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak egitea eskatzeko 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetarako.

Agindu horrek, 10. artikuluan ezartzen du Balorazio Batzordeak onetsi beharreko proiektuak hautatuko dituela eta bakoitzari eman beharreko zuzkidura ekonomikoa zehaztuko duela.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Batzordeburua: José Manuel Palacios Navarro (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren arduraduna).

Idazkaria: Ainhoa Uranga Larralde (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren teknikaria).

Bokalak: Isabel Rejado Vigalondo (Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Hezkuntza Berrikuntzako arduraduna). Miren Lore Arechaga Bedialauneta (Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Hezkuntza Berrikuntzako arduraduna). Juan José Agirrezabala Mantxola (Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Hezkuntza Berrikuntzako arduraduna). Beatriz Ugarte Maiztegi (Berritzegune Nagusiko aholkularia; hezkidetza alorrekoa).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 6a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala