Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2022ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3228

AGINDUA, 2022ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita Lourdes Orueta Mendia andrearen kargu-uztea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentral gisa.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 6ko Aginduaren bidez ebatzi zen Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa (2021eko apirilaren 21eko EHAA), eta, ondorioz, Lourdes Orueta Mendia andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentral izendatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak ezarri zuen Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostua, eta lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluak xedatzen duenez, ikuskatzaile zentralak zuzenean egongo dira ikuskatzaile nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskatzaile nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal funtzio publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 legearen 47., 48. eta 50.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Lourdes Orueta Mendia andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu 2022ko apirilaren 18tik aurrera, egun horretan zerbitzu-eginkizun bat adostu baitzen Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioarekin.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala