Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2022ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HONDARRIBIKO UDALA
3209

IRAGARKIA, 2019ko enplegu publikoaren eskaintzaren aldaketari buruzkoa.

Hondarribiko Udalaren 2019ko Enplegu Eskaintza Publikoa 2019ko abenduaren 19an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 242 zenbakian.

Baita ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2020ko urtarrilaren 9an, 5 zenbakian.

2022ko maiatzaren 20an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aldaketa argitaratu da, 95 zenbakian.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdunek, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, edota egoki deritzoten beste edozein errekurtso, dagokion Administrazio Auzietarako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtso aren aurretik, berraztertzeko errekurtso a aurkez diezaiokete ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Hondarribia, 2022ko maiatzaren 26a.

Alkatea,

TXOMIN SAGARZAZU ANCISAR.


Azterketa dokumentala