Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2022ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3162

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2021. urtean ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen zituen 2021eko maiatzaren 14ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda.

AURREKARIAK

2021eko maiatzaren 31ko datarekin, EHAAn, 105 zenbakian, 2021eko maiatzaren 14ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021. urtean ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen duena.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekok diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharraz diharduena, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, 2021. urtean ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren kontura.

Bilbao, 2022ko ekainaren 23a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala