Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2022ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3158

AGINDUA, 2022ko ekainaren 28koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022. urtean egingo diren edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan eta emakumezkoen estatu-mailako ligetan, kategoria absolutuan, dirulaguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion balorazio-batzordearen bokalak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 24ko Agindua, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia arautzen baita, 2022. urtean egingo diren edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan eta emakumezkoen estatu-mailako ligetan, kategoria absolutuan.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 10. artikuluak, alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko balorazio-batzorde bat osatuko dela adierazten duela; eta, bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen bokalak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Bokalak:

– Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna).

– Yeray Marín María (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 28a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala