Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2022ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3157

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 29koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko 2022-2023 ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten duena.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna ezinbestekoa da emakumeen aurkako indarkeria –berdintasunik ezaren adierazgarri larriena eta giza eskubideen urraketa argia– erabat ezabatzeko. Arazo sozial konplexua da, eta guztiz ezabatzeko nahitaezkoa da koordinaturik ikertzea indarkeria-egoerak, haien kausak eta indarkeria darabiltenen jarrerak prebenitzeko neurriak, eta profesionalak trebatzea eta arreta- nahiz harrera-zerbitzuak biktimen beharrizanetara egokitzea.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 53.5 artikuluan ezartzen denez, «EAEko administrazioek publikoek erraztu behar dute erakunde pribatuetako langileek ere prestakuntza jaso dezaten, baldin eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen eta ezabatzen, biktimak zaintzen eta haiei laguntzen, eta delitu horien egileek berriro halakorik egitea prebenitzen badihardute».

Emakundek, Deustuko Unibertsitatearekin koordinaturik, 2003. urtean ekin zion Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Aditu eta Masterraren lehen edizioa kofinantzatzeari, urteko jarduketa-planaren barruan.

Deialdiak 2021eko abenduaren 3ko Ebazpenean ezarritakoa betetzen du. Ebazpen hura Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak eman zuen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Dirulaguntza Plan Estrategikoa onartzeko 2022ko aldirako. Agiri hori ikusgai dago Emakunderen webgunean.

Ezarritako lankidetza-ildoarekin jarraituz, Deustuko Unibertsitateak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak premiazko iritzi diote emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko neurriak bilatzen segitzeari eta beste esparru bat ezartzeari, hasitako prestakuntza-esperientziarekin jarraitzeko. Hala, laguntza-deialdi publiko hau egin dute 2022-2023 ikasturterako, hain zuzen ere, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Master Ofizialaren edizio berri hori finantzatzeko, betiere langile espezializatuak prestatzea xede dutela.

Horren guztiaren ondorioz,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eremua eta xedea.

Ebazpen honen xedea da Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko laguntzen deialdia egitea. Masterra Deustuko Unibertsitatean emango da, 2022-2023 ikasturtean. Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofizialak 60 ECTS ditu (Europako kredituak), eta bost modulutan egituratzen da:

I. modulua: Diziplina arteko esku-hartze soziala.

II. modulua: Esku-hartze sozialerako berariazko lanabes profesionalak.

III. modulua: Genero-indarkeriako eta etxeko indarkeriako esku-hartzea.

IV. modulua: Kanpoko praktikaldiak.

V. modulua: Masterreko amaierako lana.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Aurreko artikuluan ezarritako xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontuko kredituetatik etorriko dira, eta, guztira, hogeita bederatzi mila berrehun eta berrogeita lau (29.244) euro dira.

3. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi hau norgehiagokarik gabeko prozeduraz ebatziko da. Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskabideak egiaztatuko dira, eta baliabide ekonomikoak proportzioan eta zati berdinetan esleituko zaizkie ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei.

4. artikulua.– Onuradunak.

1.– Betekizun orokor hauek betetzen dituzten pertsonek eska ditzakete laguntzak:

a) Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

b) Genero-indarkeriaren arloko esku-hartzearen arloan prestakuntza jasotzeko interesa izatea, eta gaikuntza profesionala lortu nahi izatea, berdintasunaren arloan eta genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala ematekoan esku-hartze eraginkorrak egiteko.

c) Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofizialean onartutakoen artean izatea.

2.– Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko prestakuntza jaso duten pertsonek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, baldin eta prestakuntza hori administrazio publiko batek finantzatu badu eta 150 ordukoa edo gehiagokoa izan bada.

3.– Ezingo dira izan ebazpen honetan iragartzen diren laguntzen onuradun dirulaguntza bat itzultzeko edo hargatik zehapena ezartzeko prozedura batean sartuta daudenak, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den halako prozedura batean sartuta daudenak.

4.– Eskatzaileek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte. Batik bat, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki behar dituzte, bai eta dirulaguntzak itzultzekoak ere.

5. artikulua.– Laguntzak elektronikoki izapidetzea.

1.– Prozedura honetako izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskaerak egiteko, interesdunek baliabide elektronikoak erabil ditzakete.

Eskabideak elektronikoki ere aurkeztu ahalko dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

2.– Interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak eduki behar dituzte; helbide honetan daude kontsultagai: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

3.– Aurrez aurreko izapideen nahiz izapide elektronikoen gaineko jarraibideak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak honako egoitza elektroniko honetan daude eskura: https://www.euskadi.eus/servicios/0036409

4.– Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko kanal presentziala edo elektronikoa erabiltzeak ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideetan kanal bera erabiltzera, eta edozein momentutan alda daiteke.

Eskabidearen osteko izapideak bide elektronikoz egiteko, hau erabili behar da: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 4an amaituko da.

2.– Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira herritarrei arreta emateko bulegoetan, Zuzenean Zerbitzuan (Kale Nagusia 85, 48011 BilbAo; Andia 13, 20003 Donostia; Ramiro de Maeztu 10, 01008 Vitoria-Gasteiz), Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Erregistro Nagusian (Manuel Iradier 36, Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren egoitzetako edozeinetan.

Eskabidea Zuzenean zerbitzuan aurkezteko, ezinbestekoa izango da aurretik ordua eskatzea helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean

Eskabide-eredua eta eskatzen den gainerako dokumentazioa eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/servicios/0036409

3.– Interesdunek beraiek aukeratutako hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak eta horiekin batera doazen ziurtagiriak. Eskabidearen ondoriozko jardueretan eta prozeduran zehar, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2. a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du espresuki eta formalki onartzen direla deialdi honetako oinarriak.

5.– Posta-bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak gutun-azal ireki batean sartu beharko dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek data eta zigilua jartzeko. Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan noiz sartzen den, egun horretan aurkeztutzat joko da.

7. artikulua.– Eskabidea eta eskakizunak egiaztatzea.

1.– Laguntza-eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Genero-indarkeriako esku-hartzearen arloan prestakuntza jasotzeko interesaren egiaztapena, eskuz idatzitako azalpen-memoria bat aurkeztuta.

b) Deustuko Unibertsitatean masterra egiteko onartua izanaren egiaztagiria. Halakorik ez badu, aski izango da onartua izateko eskabide-idazkiaren kopia.

c) Nortasun-agiri nazionala, pasaportea, edo pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzen duen antzeko agiria.

d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzearen egiaztagiria.

e) Erroldatze-ziurtagiria.

2.– Administrazioak ofizioz kontsultatu eta egiaztatu ahal izango ditu c) eta d) apartatuetako dokumentuak, bai aurrez aurreko bidea erabiltzen duenean, bai bide elektronikoa erabiltzen duenean, salbu eta egiaztapen elektronikoa egiteko baimena berariaz ukatzen duela jasotzen denean. Kasu horretan, interesdunak konpromisoa hartzen du dokumentazio hori aurkezteko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren arabera, laguntza emateko ebazpena eman aurretik deialdiaren betekizunak egiaztatu beharko dira, bai interesdunak dagokion ziurtagiria aurkeztuta, bai organo kudeatzaileak zuzenean egiaztatzeari uko egin gabe.

Eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke egiaztapen elektronikorako baimena emateari, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3.– Eskakizunak egiaztatzeko modua ebazpen honetan eta helbide elektroniko honetan zehaztuko da: https://www.euskadi.eus/servicios/0036409

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz, honako betebehar hauek betetzen direla egiaztatu beharko da, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:

a) Beste edozein administraziok edo erakundek –publikoa zein pribatua izan– helburu bererako ematen dituen dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu dituela.

b) Eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.

c) Ez duela zehapen administratibo penalik sexuaren ziozko bereizkeriagatik, eta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, ez zaiola horrelako debekurik ezarri.

d) Egiazkoak direla eskabidean eta erantsitako agirietan jasotako datuak.

e) Eskatzaileak betetzen dituela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan laguntza hauen onuradun izateko ezarritako baldintza guztiak.

5.– Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera doan edo aurkezten den edozein datu, adierazpen edo agiritan oinarrizko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa atzemanez gero, galdu egingo da prozeduran jarraitzeko aukera, horren berri dagoen unetik, alde batera utzi gabe gerta litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Halaber, gorabehera horien berri jasotzen duen administrazio publikoaren ebazpenak dirua itzultzera behartu dezake interesduna, hala badagokio, eta epe jakin batean xede bera duen beste prozedura bat eskatzeko debekua ezar diezaioke; hori guztia, aplikatzekoak diren arauetan ezarritakoari jarraikiz.

6.– Beharrezko iritziz gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusiak egokitzat jotzen duen informazio osagarria aurkezteko eska dezake.

8. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsen zuzenketa.

Laguntza-eskabideak behar bezala beteta ez badatoz edo 7. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo atzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio interesdunari, eta, horretarako, hamar eguneko epea eman, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko duela ohartaraziko dio interesdunari; horretarako, aurretiaz, ebazpena emango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

9. artikulua.– Hautaketa-batzordea.

1.– Aurkeztutako eskabideak aztertzeko, hautaketa-batzorde bat eratuko da, kide hauekin:

Batzordeburua: Zuriñe Elordi Romero andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.

Kideak:

– Izaskun Garaigordobil Garmendia andrea, Administrazio eta Zerbitzu Arloaren arduraduna.

– Socorro Álvarez Fernández andrea, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Arloaren arduraduna.

– Begoña Calvo Vicandi andrea, Aholkularitza Juridikoaren Arloaren arduraduna.

– Sorne Etxebarria Arrien andrea, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Arloko teknikaria.

Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren Arloaren arduradunak beteko du eginkizun hori.

10. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

Dirulaguntzaren banakako zenbatekoak masterreko matrikularen kostuaren zati bat ordainduko du 2022-2023 ikasturterako.

Zuzkidura proportzioan eta zati berdinetan banatuko da onuradunen artean, aipatutako aurrekontu-zuzkidura agortu arte, baina jasotako laguntzak ez du inoiz matrikularen kostuaren % 100 gaindituko.

11. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen dituenekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da dirulaguntza.

12. artikulua.– Ebazpena.

1.– Eskabideak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, eta proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Horrek ebazpen adierazia emango du, hasitako prozesua amaitu, eta eman eta ukatu diren dirulaguntzak adierazita. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei.

Orobat, denek berri izan dezaten, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. apartatuetan.

Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

2.– Ebazpen honen babesean egindako eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea hiru hilabete izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, dirulaguntza-eskabidea ezetsi dela ulertu beharko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan.

13. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak beteko dituzte, batik bat hauek:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote dirulaguntzari berariaz uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Alta emanda egotea Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan. Betekizun hori bete behar da, deialdia ebazteko eta ordainketak egin ahal izateko, ebazpena laguntza ematekoa bada. Alta dagokion zerbitzuaren bidez izapidetu daiteke elektronikoki, egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

c) Dirulaguntza zertarako eman den, xede horretarako erabiltzea, eta, halaber, diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek noiznahi egiaztatzea onartzea.

d) Deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzen inguruan eskatutako informazioa ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela.

e) Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

f) Ebazpen honetan jasotzen dena betetzea.

14. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

Dirulaguntza zatika ordainduko da, bi alditan. Lehenik, emandako dirulaguntzaren % 75, 13.a) artikuluan aurreikusitako epea igarota, eta berariaz uko egin ez bada. Ondoren, gainerakoa (dirulaguntzaren % 25) ordainduko da, onuradunak ikasturtearen lehen seihilekoan zer-nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzen duen Deustuko Unibertsitatearen jarraipen-txostena helarazi eta gero.

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

15. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzaren bat aldatzen bada, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari jakinarazi beharko zaio. Balizko aldaketek, betiere dirulaguntzaren xedea betetzat jo bada, eta beste erakunde publiko edo pribatu batek beste dirulaguntza eta laguntza batzuk aldi berean emateak dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea eragin dezakete, betiere aurretiaz interesdunei entzunda.

2.– Ebazpen honetako 14. artikuluan aipatutako txostena edo, hala badagokio, artikulu honetako 1. apartatuan aipatutako dokumentazioa jaso ondoren, eta aurkeztutakoa aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez, emandako dirulaguntza aldatu edo likidatuko du; horrez gainera, hala badagokio, dirulaguntzen zenbatekoak egokituko ditu. Ebazpen horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3, 46.1 eta 46.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

16. artikulua.– Ez-betetzeak.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluaren arabera, eta, bereziki, justifikaziorik gabe masterreko eskoletara joateari utzi zaiola edo masterra bertan behera utzi dela egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horiei dagozkien legezko interesak itzuli egin beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrez gain, dagozkion gainerako neurriak ere hartu ahal izango dira. Zehatzago esanda, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 36. eta 37. artikuluetan jasotzen diren gertakariek eta egoerek eragingo dute dirua itzuli beharra.

Deustuko Unibertsitateak behar bezala jakinaraziko du justifikaziorik gabe eskoletara joateari utzi zaiola edo masterra utzi dela.

17. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez badira, emandako dirulaguntza errebokatzeko prozedura abiaraziko da, eta, hala badagokio, itzultzekoa ere bai, azaroaren 17ko 38/2003 Legean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoari jarraituz. Hau diote:

a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura funtsatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

b) Alegazioak jaso ondoren, edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen baten bidez. Ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. apartatuetan.

Ebazpenean baldintzak bete ez direla adierazten bada, galdutzat joko da dirulaguntza jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Borondatezko alditzat joko da epe hori.

c) Borondatez ordaintzeko epean itzulketarik egiten ez bada, horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko organo eskudunari, hark premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatuari jarraituz.

d) Aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik dirulaguntzak itzultzeari buruz artikulu honetan araututako prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere.

18. artikulua.– Datu pertsonalen tratamendua.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Laguntzak, dirulaguntzak, sariak eta bekak.

Arduraduna: Emakumearen Euskal Erakundea.

Helburua: Bekak, sariak, laguntzak eta dirulaguntzak ematea horiek eskatzen dituzten pertsonei edo erakundeei. Ikerketa-lanen zabalkundea egitea, hainbat euskarritan argitaratuta. Deialdiak ezagutaraztea.

Legitimazioa:

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak erabiliz egindako misio bat betetzeko.

Hartzaileak:

– Ogasun publikoa eta zerga-administrazioa.

– Legezko interesdunak.

– Organo judizialak.

– Kontu-auzitegia edo erkidegoko baliokidea.

– Pertsona onuradun fisikoen datuak EHAAn argitaratzearen ondoriozkoak, kasua bada.

Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak dituzu, bai eta informazio gehigarrian adierazten diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: Gure web-orrialdean duzu datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza:

https://www.euskadi.eus/ac34aRatWebWar/control/fichaRat/622

Araudia:

Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honetan aipatutako laguntzak honako hauetan xedatutakoaren mende egongo dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta lege horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakete, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzeko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. apartatuetan.

AZKEN XEDAPENENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 29a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala