Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2022ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3156

AGINDUA, 2022ko ekainaren 23koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Balorazio-batzordearen osaera, honako agindu honetan ezarria: «Agindua, 2022ko apirilaren 5ekoa, zeinaren bidez onartzen baita osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdia».

«Osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdia onartzen duen Osasuneko sailburuaren 2022ko apirilaren 5eko Aginduaren» bitartez (2022-04-25eko EHAA), osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia egin zen.

Aipatutako aginduaren 12.1 artikuluan xedatu da honako hauek osatzen duten Balorazio-batzordeak ebaluatu eta hautatuko dituela behar bezala aurkeztutako edo epean zuzendutako eskabideak:

a) Batzordeburua: Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

b) Bokalak:

– Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

– Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria.

– BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioko koordinazio zientifikoaren arduraduna.

c) Idazkaria: Osasun Sailaren I+G laguntzen ardura duen teknikaria.

Honako hau adierazi da aginduaren 12.2 artikuluan: «Balorazio-batzordearen osaera izenduna argitaratu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, 10.3 artikuluan adierazitako helbideetan; izan ere, interesdunei bermatu behar zaie batzordeko kideak errekusatzeko eskubidea, eta eskubide hori eraginkortasunez baliatzeko aukera, betiere Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluekin bat etorriz».

Aurreko guztia dela eta, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan aurreikusitakoa ere,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza elektronikoan jendaurrean jartzea behar bezala aurkeztutako edo epean zuzendutako eskabideak ebaluatzeko eta hautatzeko Balorazio-batzordearen osaera izenduna.

a) Batzordeburua: María Ángeles Ibarrondo Unamunzaga andrea, Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

b) Bokalak:

– Miguel Sánchez Fernández jauna, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

– Itziar Larizgoitia Jauregui andrea, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

– Víctor Bustamante Madariaga jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria.

– Lorea Mendoza Arteche andrea, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioko koordinazio zientifikoaren arduraduna.

c) Idazkaria: Ainhoa Jausoro Zubiaga andrea, Osasun Sailaren I+G laguntzen ardura duen teknikaria.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 23a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala