Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2022ko uztailaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENKARTERRIETAKO UDALEN MANKOMUNITATEA
3152

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Lehendakaritzaren 2022ko maiatzaren 18ko 104/2022 Dekretuaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko honako lan-eskaintza publiko hau onartu da, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aurreikuspenak betetzen dituena. Hona hemen lanpostuen zerrenda:

(Ikus .PDF)

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluan, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan agindutakoa betez ematen da horren berri.

Zalla, 2022ko maiatzaren 18a.

Lehendakaria,

MARTIN PEREZ GARMENDIA.


Azterketa dokumentala