132. zk., 2022ko uztailaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3127
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatuko dituen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.
Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Aipatutako Aginduaren 10. artikuluaren arabera, aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko da eta Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez batzorde horren kideak izendatu eta osaera argitaratuko da.
Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Balorazio Batzordeak kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
– Maialen Sarasua Oliden andrea.
– Miguel Gomez-Tejedor Santa Cruz jauna.
– Ainhoa González Sanchiz andrea.
– Luis Oza Unanua jauna.
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 27a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.