Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2022ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3124

AGINDUA, 2022ko ekainaren 28koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren sektoreko elkarte profesional eta enpresarialei laguntzak emateko deialdia.

Euskadiko garraio-politikaren helburuetako bat garraio arloko elkarteak sustatzea izanik, behar-beharrezkoa da elkarte profesional eta enpresarialen jarduerak eta ekimenak bultzatzea, batez ere, elkarteak osatzen dituzten bazkideen eta enpresen interes profesional eta ekonomikoak erkidegoan, erkidegoz gaindi eta Europa mailan ordezkatu, babestu eta koordinatzeko direnak, eta garraiolarien lana garatu eta baldintza hobeetan egin ahal izateko bideratzen direnak.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Aginduaren bitartez onartu zen 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren bitartez onartutako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako 2021-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago laguntza-programa hau, eta egoitza elektroniko honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus Horregatik, laguntza-programa Euskal Autonomia Erkidegoko helburu, estrategia eta jarduera-lerroen ondorio da; Euskal Autonomia Erkidegoko garraio-sistemaren euskarrietako bat, hain zuzen ere, elkarte profesional eta enpresarialak ditugu, garraioen arloan eskumenak dituzten administrazio publikoen eta garraio arloko ekonomiako eta gizarteko eragileen arteko harreman eraginkorrerako funtsezko direla erakutsi baitute. Elkarte horiek betetzen duten paperaren garrantzia oso nabarmena da, batez ere garraio arloak Euskadin duen egituraketa eskasa kontuan izaten badugu; gogoan izan behar baita gurean enpresa txiki asko dagoela.

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren bidez, errepideko garraioaren arloan elkarteak bultzatzeko neurriak hartzen jarraitu nahi du, eta horretarako, ezinbestean, ezarritako helburuekin bat etorriko diren laguntzak emateko sistema arautu beharra dago.

Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan errepideko garraioaren arloan elkarte profesional eta enpresarialentzat laguntza ekonomikoak emateko era bat ezartzea, elkarte horiek, garraio arloak dituen zenbait gabezia neurri batean konpontzeko beharrezko diren ekimenak abiarazi ditzaketela uste baita.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera, honako dirulaguntza-deialdi honek nahikoa aurrekontu-estaldura dauka.

Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 4.1 artikuluak ematen didan aginpidea erabiliz, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartutakoaren– VI. titulua eta VII. tituluko II. eta III. kapituluak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko laguntza eta dirulaguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenak kontuan harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da 2022ko ekitaldirako laguntza ekonomikoen deialdia egitea, honako hauekin lotuta: prestakuntza-ekimenak eta azterlanak egitea, garraioarekin lotutako albisteak zein ekimenak sustatzeko eta hedatzeko ekintzak, garraioei buruzko azokak eta ekitaldiak antolatzea edo horietan parte hartzea eta 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren sektoreko elkarte profesional eta enpresarialen langile- eta funtzionamendu-gastuak.

2.– Agindu honetan ezarritako laguntzak emateko, ehun eta bost mila (105.000,00) euroko diru-zenbatekoa baliatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetik hartua.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Oro har, agindu honetan arautzen diren laguntzak jaso ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte profesional eta enpresarialek, haien federazioek eta konfederazioek, eta errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien sektoreko kooperatiben federazioek eta konfederazioek honako eskakizun zehatz hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik legez eratuta egotea.

b) Elkartearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

c) Errepideko garraioaren arloko eta jarduera osagarrien interes sozioekonomikoen defentsa eta ordezkaritza bakar-bakarrik izatea elkartearen helburua.

d) Irabazteko xederik ez izatea.

e) Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea.

2.– Aurreko paragrafoan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko batasun, federazio edo bestelako erakundeetan sarturik dauden elkarteek ere sartu daitezke laguntza hauek, Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko ordezkaritzak eragindako gastuak ordaintzeko.

3. artikulua.– Onuradunen betekizun orokorrak.

Onuradunak izan daitezke honako betekizun orokor hauek betetzen dituzten pertsonak:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

b) Epai irmoaren bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigorrik ez izatea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta ordainarazpen ilegalak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatuta ez egotea, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ez egotea, sexu-bereizkeriagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenak xedatutakoaren arabera.

c) Dirulaguntzak edo laguntza publikoak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

d) Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan hitzarmen batek eraginkortasuna hartu badu, eta esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua izatea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

e) Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana, erruduntzat jo diren kausagatik.

f) Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan jardutea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean eta Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean jasotako egoeraren batean ez egotea, eta Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsi-karguren bat ez izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

g) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren ebazpen irmoaren bidez zigortua ez izatea.

h) Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean ez egotea.

i) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluetan jasotako debekuren batean ere ez egotea.

4. artikulua.– Laguntzak izapidetzea.

1.– Laguntzen izapidetze elektronikoa Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan arautzen da.

2.– Nahi dutenek baliabide elektronikoen bidez egin behar izango dituzte eskaera, kontsultak eta prozedurako izapide guztiak.

Laguntza hauek izapidetzeko baliabide elektronikoak erabiltzeko zehaztasunak euskadi.eus-eko atal honetan jarriko dira: http://www.euskadi.eus.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

1.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non izapideak egiteko jarraibideak eta ereduak eskuragarri dauden eta eskabide-inprimakian sartzeko aukera ematen duen, helbide honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/00293067.

Eskabidearen ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta»-ren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Elektronikoki izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

6. artikulua.– Agiriak aurkeztea

1.– Agindu honetan araututako dirulaguntzak jasotzeko aurkeztu beharko da, I. eranskinaren ereduarekin bat datorren eta modu egokian betetako eskabide inprimakia zeinak erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko duen. Horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Erakundeak ekonomia-ekitaldian burutu dituen edo burutu nahi dituen jarduera eta ekimenei buruzko memoria zehatza, bederatzigarren artikuluan aurreikusitako gastuak eta ekintzak azalduko dituena. Memoria horretan, ondoko zertzelada hauek guztiak jasoko dira: jarduerak burutzeko datak eta lekuak, ekimenen parte hartzaileen eta xedea, giza baliabideak (langileak) eta baliabide materialak (lokalak, bulegoak, etab.), helburu bererako lortutako dirulaguntzak, eta laguntzaren premia eta zenbatekoa ebaluatzeko baliagarriak izan daitezkeen gainerako kontu guztiak, II. eta III. eranskinetan datozen ereduen arabera. Eredu horien egitura eta edukia jarraitzen ez bada, Agindu honetako 8. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

Era berean, 9. artikuluko 1. paragrafoko a) eta b) epigrafeei dagozkien gastuen zenbatekoa modu zehatzean justifikatu beharko da honako dokumentu hauek erantsiz:

– Behin betiko faktura edo horren baliokidea: eskabideak aurkezteko datan jadanik egindako ekintzei dagozkien gastuetarako.

– Aurrekontua edo proforma faktura: eskabideak aurkeztutako datan oraindik egin gabe dauden ekintzei dagozkien gastuetarako, eta 2022. azaroaren 30ean baino lehen egin behar direnak.

b) Eraketa-akta eta administrazio-organo eskudunak ikus-onetsitako estatutuak.

c) Erakundea batasun, federazio edo bestelako erakunderen batean sarturik dagoela egiaztatzen duen agiria, hala badago.

d) Zerga-identifikazioko txartela.

e) Agindu honetan aurreikusitako laguntzez baliatzeko erakundeak edo elkarteak hartutako erabakiaren ziurtagiria.

f) Hirugarrenen alta edo horren aldaketaren fitxa, Ekonomia eta Ogasun Sailak ezarritako ereduaren araberakoa, honako helbide honetan eskuragai: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak; betiere, lehenengoz aurkezten diren edo banku-datuak aldaturik dituzten eskatzaileei dagokienez. Fitxa hori laguntza eman ondoren aurkeztu daiteke, beti laguntzak ordaindu baino lehen.

2.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute laguntza-eskabidea eta beharrezko dokumentazioa. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

3.– Laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikulua aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak espresuki ukatu ahal izango du baimena eta, orduan, dirulaguntzei buruzko araudian aurreikusitako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

4.– Laguntza eskatzen duen erakundeak eskabidearekin batera eskabide inprimakian jasotako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, honako alderdi hauen egiazkotasunari buruzkoa:

a) Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo beste baliabideren bat eskatu dela eta, jaso bada, administrazio edo ente publikoek nahiz pribatuek eman, horren berri ematea.

b) Agindu honen 3. artikuluaren b) eta i) letren artean ezarritako alderdiak.

Erantzukizunpeko adierazpen batekin edo barnean hartuta doan edozein daturen, adierazpenen edo dokumenturen zehaztasunik ezak, faltsukeriak edo ez-egiteak, funtsezkoa bada, prozedurarekin ezin jarraitzea ekarriko du gertakari horiek jakiten diren unetik, ekar ditzakeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak alde batera utzi gabe.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak, aurkeztutako eskabidea behar bezala balioesteko beharrezko jotzen duen beste edozein agiri edo argibide eskatu ahal izango du.

7. artikulua.– Kudeaketa-organoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Plangintzaren zuzendariaren ardura izango da Agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

8. artikulua.– Agiriak zuzentzea.

Eskatzaileak aurkezturiko agiriek agindu honetan eskatutako baldintzak ez dituztela betetzen ikusiz gero, hala jakinaraziko dio organo kudeatzaileak eskatzaileari, eta hamar egun balioduneko epea utziko dio, okerrak zuzendu edo behar diren agiriak aurkezteko; gainera, adieraziko dio, hala egiten ez badu, bere eskaria besterik gabe atzera botako duela, ebazpen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritako eran.

9. artikulua.– Laguntzekoak diren gastuak eta gehieneko kopuruak.

1.– 2022. urtean, eta gehienez ere % 70eko mugaraino, honako gastu hauek lagunduko dira:

a) Garraio-sektorearen jardueran aritzeko baldintzak sustatu eta hobetzeko azterlanak eta prestakuntza-jarduerak, aurrez arrekoak zein telematikoak, bai eta elkartearen jarduerak eta garraioarekin lotutako albisteak sustatzeko eta hedatzeko ekintzetarako direnak ere.

b) Garraio-azoka eta -lehiaketetan -autonomikoetan, estatukoetan edo nazioartekoetan- parte hartzera edo antolatzera zuzendutakoak, aurrez arrekoak zein telematikoak, ekitaldi bakoitzeko bi ordezkari gehienez ere. Ez dira kontuan hartuko bidaiaren gastuak (garraioa, ostatua, dietak, etab.).

Diruz lagundutako gastuek azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedaturikoa bete beharko dute. Onuradunek dirulaguntzen ekintza guztiak egitea azpikontratatu ahal izango dute, aipaturiko 38/2003 Legearen 29. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduaren 68. artikuluan, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan seinalatutako mugekin.

2.– 2022. urtean, eta gehienez ere % 50eko mugaraino, honako gastu hauek lagunduko dira:

a) Langileen gastuak, kaleratzeengatiko eta erretiro aurreratuengatiko kalte-ordainak izan ezik.

b) Helburuak lortzearekin lotutako funtzionamendu-gastu hauek:

– Errentamenduak, soil-soilik erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzei dagozkienak.

– Erakunde eskatzailearen organoetako kide ez diren profesional independenteen zerbitzuak.

– Aseguru-primak.

– Hornidurak, soil-soilik erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzetako ur korrontearen, argiaren eta gasaren gastuei dagozkienak.

– Beste erakunde batzuetako kide izateagatik ordaindu beharreko kuotak.

3.– Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoak gastu-kontzeptu bakoitzerako:

a) 9.500 euro, 9. artikuluko 1. apartatuko a) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.

b) 3.500 euro, 9. artikuluko 1. apartatuko b) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.

c) 6.000 euro, 9. artikuluko 2. apartatuko a) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.

d) 6.000 euro, 9. artikuluko 2. apartatuko b) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.

4.– Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek: aurkeztutako gastuei dagozkion ordaindutako BEZa ezta beste edozein zergenak ere eta, oro har, argi eta garbi zehaztuta ez dauden gastu guztiak, baldin eta ezin badira zuzenean identifikatu laguntza-programa honen 9. Artikuluko 1 eta 2 apartatuan aurreikusitakoekin.

5.– Agindu honen 1.2 artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 3. puntuan jasotako gehieneko laguntza ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da dirua. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharreko zenbateko osoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.

10. artikulua.– Bateragarritasuna.

Agindu honen arabera emandako dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek eman ditzaketen beste dirulaguntza batzuekin.

Laguntza bateragarrien zenbatekoak ezin izango du, inola ere, diruz lagundutako jardueren kostua gainditu, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako dirulaguntza edo laguntzekin eta helburu bererako beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin batera.

11. artikulua.– Dirulaguntza eman, jakinarazi eta argitaratzea.

1.– Dirulaguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Plangintzaren zuzendariaren ebazpenaren bidez emango dira. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaituko, eta, beraz, hilabeteko epean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio administrazio bereko Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari.

Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako modua erabiliz, eta sei hilabeteko epean, agindu honek ondorioak izaten dituen egunetik hasita. Ebazpen horrek zehaztuko du dirulaguntza ematen den ala ukatu egin den; aldekoa bada, onuraduna zein den eta zenbat eman zaion azalduko da, eta kontrakoa bada, ukatzeko arrazoiak.

2.– Aurreko paragrafoan ezarritako epearen barruan ez bada jakinarazten laguntzak esleitzeko ebazpena, eskabideak ezetsiak izan direla ulertu ahal izango dute interesdunek, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan aurreikusitako ondorioei dagokienez.

3.– Laguntzak esleitzeko prozedura amaitzeko ebazpena interesdunei jakinarazteaz gain, onuradunak eta emandako zenbatekoak jasotzen dituen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

4.– Agindu honetan berariaz aurreikusi gabekoari dagokionez, honako hauen bitartez eraenduko da dirulaguntzak emateko prozedura: urriaren 1eko 39/2015 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; eta dirulaguntzari buruzko oinarrizko araudia, hau da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hau garatzen duen Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

12. artikulua.– Ordainketa.

1.– Emandako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, diruz lagundutako jarduera guztiz burutu ondoren eta justifikazio-kontu bat aurkeztuz egindako gastu guztiak agiri bidez justifikatu ondoren. Kontu hori egiteko, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluaren bigarren paragrafoan adierazitakoa bete beharko da.

Justifikazio-kontu horrek honako alderdi hauek izango ditu:

a) Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen jarduketa-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.

b) Jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data adierazita. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Horrekin batera, diruz lagun daitekeen gastuaren behin betiko fakturak edo egiaztagiriak aurkeztuko dira.

2.– Nolanahi ere, dokumentazio hori 2022ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da. Beraz, 2022ko ekitaldian garatu edo garatu behar diren onartutako programan aurreikusitako gastuak data hori baino lehen gauzatu beharko dira.

3.– Ez da ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez baditu edo itzulketa bidezkoa dela adierazten duen ebazpen baten bidez zordun bada.

13. artikulua.– Dirulaguntza jasotzen dutenen betebeharrak.

1.– Agindu honetan azaltzen diren dirulaguntzak eskuratzen dituzten elkarteek honako betebeharrok izango dituzte:

a) Dirulaguntza eskuratzeko beharrezko diren eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu beharko diote dirulaguntza eman behar duen Administrazioari.

b) Emandako dirulaguntza onartu beharko dute. Dirulaguntzaren berri ematen dien jakinarazpena jaso, eta hamabost eguneko epean onuradunek uko egiten ez badiote, onartu egiten dutela ulertuko da.

c) Eman zaion horretarako erabili beharko du dirulaguntza.

d) Helburu bererako beste laguntza edo dirulaguntzaren bat lortu badu, lortu duela eta nork eta zenbat eman dion jakinarazi beharko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari.

e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzen inguruan eskatzen dieten informazioa ematea.

f) Elkartearen jarduerak sustatu eta horien berri ematekoan, eta garraioaren inguruko albisteetan, sexismorik gabeko hizkuntza eta irudiak erabiliko direla bermatzea.

g) Dirulaguntzen publizitatearen inguruan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 18. artikuluetan ezarritakoa bete.

h) Dirulaguntza honen finantzaketa osoarekin edo partzialarekin egindako jarduketetan, edozein bitartekoren bidez, inprimatutako materialaren bidez edo Internet bidez zabaltzea dakartenean, argi ikusteko moduan sartu behar da sail honen erakunde-logotipoa, «Honako hauek finantzatuta»:

i) Euskal herri-aginteek emandako laguntzen edo dirulaguntzen enpresa onuradun gisa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3. artikuluan jasotako berdintasun-printzipioen eta emakumeen arteko bereizkeriarik ezaren arabera jarduteko betebeharra betetzea, eta, ondorioz, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. artikuluan zehaztutako berdintasun-planak ezartzea, horiek nahitaezkoak diren kasuetan, artikulu horren arabera.

2.– Artikulu honen 1.e puntuan adierazitako organoen ahalmena gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak dirulaguntza jaso duen jarduerari buruz bidezko jotzen dituen egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.

14. artikulua.– Dirulaguntzak emateko baldintzak aldatzea.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako egoeraren bat aldatuz gero, onuradunak beste administrazio batzuek edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen baditu batera edo-eta helburu bererako bestelako diru-sarrera edo baliabiderik eskuratzen badu, dirulaguntza emateko agindua ere aldatu egin ahal izango da, betiere deialdi honetan onuradun izateko ezarritako eskakizunak betetzen jarraitzen badu.

15. artikulua.– Dirulaguntzak itzultzea.

Onuradunak ez badu betetzen agindu honetan, dirulaguntza emateko aginduan edo aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako baldintzaren bat, organo aginpidedunak, onuradunari entzun ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat deklaratuko du, eta, halakorik izanez gero, dagokion diru kopurua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzera behartuko du, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, eta dirulaguntzetarako betebeharrak betetzen direla zaintzeko gainerako arauek ezarritakoa betetzeko. Kopuru hori diru-sarrera publikotzat joko da legezko ondorioetarako. Horrek guztiak ez du galaraziko, ordea, bestelako zehapenak jartzea, eta kalteengatiko ordainak eta, halakorik izanez gero, erantzukizun penala ere eskatzea.

Halaber, itzultzeko arrazoien inguruan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatukoa aplikagarria izango da; kasu honetan jasotako zenbatekoak, osorik edo partez, eta dagozkien berandutze-interesak itzuli beharko dira.

16. artikulua .– Datuen babesa.

Agindu honen aplikazioan jasotako datu pertsonalak tratatuko dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatzekoa den gainerako araudian xedatutakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honetan aipatzen diren dirulaguntzak honako hauetan xedatutakoaren arabera egin dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina). Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 28a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala