Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2022ko uztailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

DONEMILIAGAKO UDALA
3115

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzaren onarpenari buruzkoa.

Udal honen 2022ko maiatzaren 18ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza onartu zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aurreikuspenak betetzen dituena, eta honako lanpostu hauei dagokiena:

Funtzionarioak:

(Ikus .PDF)

Lan-kontratudunak:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikulua eta urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70.2 artikulua betez, Donemiliagako Udalaren aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke alkateari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin bat etorriz. Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte.

Hori guztia, zure eskubiderako egokiagotzat jo dezakezun beste edozein errekurtso aurkeztearen kaltetan izan gabe.

Ordoñana, 2022ko maiatzaren 30a.

Alkatea,

ERIKA LETAMENDI HURTADO.


Azterketa dokumentala