132. zk., 2022ko uztailaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 3 orri.)
- EPUB (169 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3113
IRAGARKIA, Kabia foru-organismo autonomoan aldi baterako enplegua egonkortzeko lanpostuen inguruko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Kabia foru organismo autonomoko Gobernu Batzordeak, honako erabaki hau hartu du 2022ko maiatzaren 25eko ohiko bileran:
«Lehenengoa.– Aldi baterako enplegua egonkortzeko plazei dagokien Kabia foru organismo autonomoaren enplegu publikoko eskaintza onartzea, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera. Eskaintza horrek erabaki honen I. eranskinean jasotako lanpostuak hartzen ditu barne.
Bigarrena.– Ezartzea giza baliabideen plangintza neurri gisa, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoko eskaintzaren ondoriozko langileak hautatzeko deialdietan, honako hau: karrerako funtzionario izendatutako pertsonek edo laboral finko kontratatutakoek lanpostua gorde gabeko eszedentzia eskatzen badute, izan lanpostua jabetzan hartzeko unean edo izan abenduaren 28ko 20/2021 Legean aldi baterako enplegua egonkortzeko deitutako hautaketa prozesuen barruan beste lanpostu bat lortu ondoren, hutsik geratzen diren plazak esleitu ahal izango dira. Ondorio horietarako, Epaimahai Kalifikatzaileak karrerako funtzionarioak izendatzeko edo laboral finkoak kontratatzeko egindako proposamen osagarria erabiliko da.
Hirugarrena.– Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari ofizialean, eta lehenengo puntuan adierazitako enplegu publikoko eskaintzaren laburpen bat Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.
Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete administrazioarekiko auzien Donostiako Epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, interesdunek aukera dute horren aurretik aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkezteko Gobernu Batzorde honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.»
Eta horrela jasota gera dadin, ziurtagiri hau egiten dut Donostian, sinaduraren datan.
Donostia, 2022ko maiatzaren 25a.
Kabiako Gobernu Batzordeko idazkaria,
MAIDER GURIDI ZUMALDE.