132. zk., 2022ko uztailaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
3111
IRAGARKIA, Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuburu lanpostua berariazko lehiaketa sistemaren bidez hornitzeko deialdiari buruzkoa.
Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 67. zenbakian, 2022ko ekainaren 8an, argitaratu zen Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuburu lanpostua berariazko lehiaketa sistemaren bidez hornitzeko deialdia.
Interesa dutenek bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoan aurkeztu (https://egoitza.araba.eus), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatzen dituen bulegoetako edozeinetan. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 14a.
Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,
LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.