Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2022ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3066

EDIKTUA, 513/2019 errekurtsoaren ondoriozkoa.

Jakinarazten da «Promociones Kaiaberri, S.L.»k sustatutako 513/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan honako honen kontra egin dela:

68/2019 Dekretua, apirilaren 16koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarena, zeinaren bidez Donostiako (Gipuzkoa) Parte Zaharra kultura-ondasun kalifikatu izendatzen baita, monumentu-multzo kategoriarekin, eta hura babesteko araubidea ezartzen baita.

2021-01-31n epaia eman da. Epaia irmo bilakatu da, eta bere epaitza honako hau da hitzez hitz:

Zati batean baiesten dugu «Promociones Kiaberri S.L.»k Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 16ko 68/2019 Dekretuaren aurka jarritako 513/2019 errekurtsoa. Dekretu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) Parte Zaharra kultura-ondasun kalifikatu izendatzen da, monumentu-multzoaren kategoriarekin, eta hura babesteko araubidea ezartzen da. Errekurtso hori 2019ko maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (81. zk.) eta 2019ko maiatzaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (90. zk.) argitaratu zen:

Errekurritutako dekretua zuzenbidearekin partzialki bat ez datorrela deklaratzea, soil-soilik 7. eta 8. kaiko bizitegi-eraikinak babes morfologikoko zerrendan sartzeari dagokionez, eremu horretan baliogabetu egiten baitugu.

Guztiek jakin dezaten, aditzera ematen da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeak (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2022ko ekainaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala