Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2022ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3061

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, 2022. urtean kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independienteentzako dirulaguntzak (Sorgune) emateko Balorazio Batzordekideak izendatzen dituena eta Batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Ikusi da 2022ko maiatzaren 24ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022ko ekitaldian kultura-sorkuntza sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena (Sorgune).

Kontuan izan da aipaturiko Agindu horrek 13. artikuluan xedatzen duela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzordea eratuko dela, eta 5. puntuan xedatzen duela batzorde horren osaera eta kideak izendatzea eta argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta berorren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Enara Garcia Garcia andrea, Xabier Fidel Paya Ruiz jauna, Ane Rodriguez Armendariz andrea, Oskia Ugarte Abarzuza andrea eta Enrique Uriarte Gonzalo-Bilbao jauna (aditu-profesionalak).

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 22a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala