129. zk., 2022ko uztailaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 5 orri.)
- EPUB (290 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3059
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 16koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. Linea eraikitzeko proiektua. Sarratu-Aperribai tarteak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
BMTko 5. linea berria Sarratuko (Basauri) eremuan hasiko da eta Galdakaoko Ospitalean amaituko da. Ekialdera Bilbao Metropolitarrean muga egiten duen azken udalerria den Galdakaoko biztanleei eta Basauriko Sarratu auzoari zerbitzua emateko diseinatu da.
Xede horretarako, lineak bost geltoki ditu ibilbidean, bat Basaurin eta beste laurak Galdakaon: Sarratuko geltoki intermodala (Basauri), Aperribai, Bengoetxe, Galdakao hirigunea eta Ospitalea.
2022ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez, «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. Linea eraikitzeko proiektua. Sarratu-Aperribai tartea» onetsi zen.
«BMTko 5. linea, Sarratu-Aperribai tartean, eraikitzeko proiektuaren» xedea Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. linea berria lehen tartean txertatzeko egin beharreko obra zibila eraikuntza arloan definitzea da, Basauriko Sarratu auzoan metroaren eta Euskotrenen lineak konektatzen diren lekuan hasi eta Aperribaiko geltokiaren ondoko tunel faltsua amaitzen den arte.
Basauri eta Galdakao herrien barruan dago eta bi geltoki hartzen ditu, Sarratuko geltoki intermodala (Basauri) eta Aperribaiko geltokia (Galdakao).
Lursailak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzeen eranskinean ageri dira lurzatien zerrenda eta planoak.
Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloko jarduerak betearazteko beharrezkoak diren desjabetze-espedienteak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.
Trenbide sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten trenbide-lineen proiektuak, horien tarteak edo tren azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin ekarriko du onura publikoaren edo gizarte-interesaren deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berarekin dakarren arren proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2, 18 eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, nahi duenak alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan ditzan, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.
Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Jendaurrean jartzea «Bilboko Metropoli Trenbidearen 5. Linea eraikitzeko proiektua. Sarratu-Aperribai tarteak» ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea, 1 – Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Basauriko eta Galdakaoko udaletxeetako iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 16a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.