129. zk., 2022ko uztailaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3050
512/2022 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Argiñe Mingo Idoyaga andrea aldi baterako izendatzen den lau urterako, luzatzeko aukerarekin Gernikako eta Bermeoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroetako Osasun Mentaleko Unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Urriaren 20ko 766/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen osasun mentaleko unitateburu lanpostu bat betetzeko, lehiaketa bidez, Gernikako eta Bermeoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroetan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (2022ko urtarrilaren 19ko EHAA, 12. zk., eta 2022ko urtarrilaren 26ko BOE, 22. zk.).
Aurkeztu diren eskabideak baloratu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behar den izendapen-proposamena egin du. Kontuan hartuta Argiñe Mingo Idoyaga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du hura izendatzea, osasun mentaleko unitateburu lanpostua betetzeko Gernikako eta Bermeoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroetan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argiñe Mingo Idoyaga andrea izendatzea, aldi baterako, Gernikako eta Bermeoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroetako Osasun Mentaleko Unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapena lau urterako izango da; hala ere, luza daiteke, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin; eta ondorioak izango ditu 2022ko ekainaren 1etik aurrera.
Hirugarrena.– Epea bukatutakoan izendatuak lanpostua utziko du, baldin eta luzapena onartu ez bada, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluarekin.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango da kargutik, baldin eta aldez aurretik kontrako espedientea zabaldu bada, eta aintzat hartu badira ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. atalean aurreikusi diren lekualdatzeko arrazoiak.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, Ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2022ko maiatzaren 26a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.