Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2022ko uztailaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3049

540/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ignacio Francisco Santa Cruz Roteta jauna Oftalmologiako Atal Sanitarioko Buruaren kargutik kendu den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Urtarrilaren 1eko 23/2000 Ebazpenaren bidez, Ignacio Francisco Santa Cruz Roteta Oftalmologiako Atal Sanitarioko Buru izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ignacio Francisco Santa Cruz Roteta jauna Oftalmologiako Atal Sanitarioko Buruaren kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko maiatzaren 11ko lanaldia bukatutakoan izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAA argitaratzea eta interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpenaren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Hondarribia, 2022ko maiatzaren 19a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
Ordezko gisa, Zuzendari Medikoa. Maiatzaren 17ko 1152/2022 Ebazpena, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko lanpostu hutsen, absentzien edo gaixotasunen ordezko araubidea ezartzen duena. 2022ko maiatzaren 31ko EHAA.

Bidasoko ESIko zuzendari medikoa,

MARIA EUGENIA ALKIZA EIZAGIRRE.


Azterketa dokumentala