129. zk., 2022ko uztailaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3048
492/2022 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Begoña Gómez Santos andrea Gainbegirale kargutik kendu den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Abenduaren 9ko 201/2010 Ebazpenaren bidez, M.ª Begoña Gómez Santos gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Ospitalean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Begoña Gómez Santos andrea Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek data honetako lanaldia bukatutakoan izango ditu ondorioak: 2022ko maiatzaren 8a.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2022ko maiatzaren 8a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
Ordezko gisa, zuzendari medikoa. Maiatzaren 17ko 1152/2022 Ebazpena, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko lanpostu hutsen, absentzien edo gaixotasunen ordezko araubidea ezartzen duena. 2022ko maiatzaren 31ko EHAA.
Bidasoko ESIko zuzendari medikoa,
MARIA EUGENIA ALKIZA EIZAGIRRE.