Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2022ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3041

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako 2021erako laguntzak ebazten baitira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduan aurreikusitako bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzak jasotzeko arauz ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabideak ikusita.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du eta proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu 2021eko irailaren 29ko Aginduaren 10. oinarrian ezarri dituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak,

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei laguntzak ematea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduan aurreikusitako bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako.

Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza, 1.586.333,65 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Laguntzen ordainketa 2021eko irailaren 29ko Aginduaren 18. oinarrian aurreikusitakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduan aurreikusitako bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren eskatzaileei.

Laugarrena.– 2021eko abenduaren 31n ezartzea urteko eta urte anitzeko proiektuak 2022ko abenduaren 31n gauzatzeko epea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 121 eta 122 artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 24a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala