Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2022ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3034

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Ainhoa Lasa López andreak gainditu egin duela 2021eko urriaren 25eko ebazpenak (2021eko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Konstituzio Zuzenbidea» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Ainhoa Lasa López andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***7484**. Kodea: AGC8L1 – D00330-12. Jakintza arloa: Konstituzio Zuzenbidea. Saila: Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-juridikoak eta Pentsamendu Politikoarena. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Konstituzio Zuzenbidea II» eta «Konstituzio Zuzenbidea III».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko ekainaren 21a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala