Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2022ko uztailaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3030

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Txanton Martínez-Astorquiza Ortiz de Zárate jaunak gainditu egin duela 2022ko martxoaren 2ko ebazpenak (2022ko martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Obstetrizia eta Ginekologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko (lotutako lanpostua).

Errektore honek ebatzi du Txanton Martínez-Astorquiza Ortiz de Zárate jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila (lotutako lanpostua). NAN: ***3131**. Kodea: AGVP6L1 – D00094-1. Jakintza arloa: Obstetrizia eta Ginekologia. Medikuntza Espezialitatea: Obstetrizia eta Ginekologia. Saila: Medikuntza eta Kirurgia Espezialitateak. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: partziala. Burutu beharreko zereginak: «Obstetrizia eta Ginekologia» eta «Gidaritzapeko Praktika Txandakatuak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022 ekainaren 21a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala