126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKAL HERRIKO MEDIKUNTZAKO ERRET AKADEMIA
3002
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 26koa, Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Akademiako kide osoen zenbait plazatarako.
Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiak deialdi bat iragarri du Psikiatria Klinikako kide oso baten plaza eta Neuropsikologiako kide oso baten plaza betetzeko. Korporazio hori arautzen duten indarreko estatutuekin bat etorriz (13. art.), plaza horiek betetzeko, ezinbestekoa da Medikuntzako edo antzeko beste zientzia batzuetako doktore-titulua izatea, bai eta ospe zientifiko edo profesional aitortua eta, gutxienez ,10 urteko lan-ibilbidea ere. Hautagaiek, halaber, kultura-sentsibilitate nabarmena frogatu beharko dute, eta, horretarako, kultura- eta zientzia-jardueretan maiz egon eta parte hartu izana erakutsi. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi behar dute, edo harekin lotura kultural edo zientifiko berezia izan.
30 egun naturaleko epea irekiko da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautagaitzak Errege Akademiaren Idazkaritzan aurkeztu ahal izateko: Fisiologia Saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, 699 posta-kutxa, Bilbao.
Estatutuen 14. artikuluarekin bat etorriz, hiru akademiko osok abalatuko dituzte plaza hutsak betetzeko aurkezten diren proposamenak, eta hautagaiaren curriculum vitaearekin eta horrek izenpetutako eskabidearekin batera aurkeztu behar dira; eskabidean, kargua eta hari dagozkion betebeharrak onartu behar dira. Hautagai batek ere ezin izango du zuzenean aurkeztu kide izateko bere hautagaitza. Akademiko oso bakoitzak hautagai bakarra abalatu ahal izango.
Bilbao, 2022ko urtarrilaren 26a.
Idazkari nagusi akademikoa,
LUIS CASIS SAENZ.