126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2994
IRAGARKIA, 2022ko ekainaren 10ekoa, Etxebizitzaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko emandako laguntzei buruzko ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Etxebizitzaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) ager daiteke (aldez aurretik hitzordua eskatuta 945 01 77 09 telefonoan) bost eguneko epean, ebazpenek zer dioten jakiteko, eta, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 10a.
Etxebizitzaren Arabako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.