Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2991

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 20koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen eta aldatzen baita honako ebazpen hau: Ebazpena, 2022ko ekainaren 13koa, 2022rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egiteaz arduratuko diren Hautaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak (martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 53. zenbakia), uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatu duenak (uztailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 143. zenbakia), arautzen ditu Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren konturako proiektuetarako laguntzak.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko apirilaren 12ko Aginduaren bidez, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2022rako laguntzak deitzen dira (maiatzaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 88. zenbakia).

Agindu horrek, 8. artikuluan, honako hau ezartzen du: «Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zuzendaritzari dagokio dirulaguntza-lerro honen kudeaketa-lanak egitea».

Bestalde, Agindu horrek, 9. artikuluan, ezartzen du: «Hautaketa-batzordea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak osatuko du. Zerbitzu horrek laguntza-eskaeren azterketa teknikoa eta balorazioa egingo ditu, eta Kontseilu Errektoreari helaraziko dio, dagozkion laguntzak ematea proposa deza». Halaber, artikulu berean hauxe jasotzen da: «Hautaketa-batzordea osatuko duten kideen zehaztapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da».

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2022ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez, 2022rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egiteaz arduratuko diren Hautaketa Batzordeko kideak izendatu dira.

Hautaketa Batzordeko kide baten abizena gaizki idatzi da ebazpenean eta, ondorioz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, akats hori zuzendu behar da.

Era berean, kide berria sartzen da 2022rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egiteaz arduratuko den Hautaketa Batzordean.

Azaldutakoa dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2022ko ekainaren 13ko Ebazpenean (zeinaren bidez izendatzen baitira 2022rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egiteaz arduratuko diren Hautaketa Batzordeko kideak), ebazpenetako lehen apartatuan honela dio:

• Bokala: Magdalena Eizagirre Marañón andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lankidetzako teknikaria.

Baina honela esan behar du:

• Bokala: Magdalena Eizaguirre Marañón andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lankidetzako teknikaria.

Bigarrena.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2022ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez izendatu diren Hautaketa Batzordeko kideekin batera, Santiago Ramírez Cameno jauna (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lankidetzako teknikaria), 2022rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egiteaz arduratuko den Hautaketa Batzordeko bokal izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek jakin dezaten.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako presidenteari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik eman ez bada, ezetsitzat jo ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 20a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala