Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2990

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 23a, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, kontsumitzaileen erakundeei dirulaguntzak ematen dizkiena 2022ko ekitaldian kontsumitzaileentzako arreta eta laguntza juridikoa emateko gastuak ordaintzeko.

Kontsumobideko zuzendariaren 2021eko abenduaren 7ko Ebazpenaren bidez argitara ematen da kontsumitzaileen erakundeei 2022ko ekitaldian kontsumitzaileentzako arreta eta laguntza juridikoa emateko gastuak ordaintzera bideratutako dirulaguntzen deialdia.

Lau erakundek aurkeztu zuten eskaera 2021eko abenduaren 7ko Ebazpenak 6. artikuluan ezartzen duen epearen barruan, ebazpenean jasotako laguntzak eskatzeko asmoz.

Kontuan hartu da Kalifikazio Epaimahaiak, eskaerak aztertzeko eta balioztatzeko eratu zenak, 2022ko apirilaren 6an emandako proposamena.

Ikusi dira aipatutako manuak eta aplikazio bereziko eta orokorreko gainerako xedapenak. Beraz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Kontsumitzaileen erakundeek kontsumitzaileei arreta eta laguntza juridikoa emateko gastuetarako 391.814,35 euroko dirulaguntzak ematea. Diru-kopuru hori erakunde hauen artean banatuko da, ondoren adierazten diren zenbateko eta kontzeptuetan:

UCE - Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa.

IFK: G48247076

(Ikus .PDF)

EKA - Euskal Kontsumitzaileen Alkartea

IFK: G48305833

ASUFIN, Asociación de Usuarios Financieros

IFK: G04937959

Asociación de Consumidores y Usuarios en Acción –FACUA Euskadi G95889390

2.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 23a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.


Azterketa dokumentala