Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2988

AGINDUA, 2022ko ekainaren 21ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez, eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzea xede duen birgaitzeetarako laguntza-programen oinarriak zehaztu eta deialdi publikoa arautzen baita (laguntza horiek Europar Batasunak finantzatutako Next generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko 3., 4. eta 5. programak arautzen dituen 853/2021 Errege Dekretuan jasota daude).

COVID-19ak eragindako pandemiak krisi ekonomiko, sozial eta sanitarioa ekarri du. Erronka handia denez, erantzun bateratua eman behar izan zaio Europan. Epe ertainera erantzuteko, asmo handiko Suspertze Funts bat jarri da abian COVID-19 osteko munduko ekonomiak berreraikitzeko prozesuan laguntzeko, 2021etik aurrera.

2020ko uztailaren 21ean Europako Kontseiluak Suspertze Planaren inguruko Ondorioak eta 2021-2027rako Urte anitzeko Finantza Esparrua onartu ditu. Neurri horiek 2021-2027 epealdirako Urte anitzeko Finantza Esparrua (UFE) osatuz, Europa-mailako Suspertze Instrumentu baten («NextGenerationEU» delakoaren) abiaraztea bultzatu dute. Aipatuaren funtsezko osagaia da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak onartu duen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa.

Europako Suspertze Funtseko finantza-bitartekoak exekutatzeko instrumentazioa Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (2021eko apirilaren 27ko Ministro Kontseiluaren Akordioa) bitartez eta Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko Exekuzio-erabakian (Council Implementing Decision - CID) xedatutakoarekin bat gauzatuko da.

Espainiako Gobernuak abenduaren 30eko 36/2020 Legegintzako Errege Dekretua onartu du, zeinak Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko presako neurriak onartu baititu. Bai eta ondoko aginduak ere: HFP/1030/2021, irailaren 29koa, Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena; eta HFP/1031/2021, irailaren 29koa, Susperraldirako, Transformaziorako eta Erresilientziarako Planaren mugarriak eta helburuak betetzen direla jarraitzeko eta horren osagarriei dagozkien neurriak aurrekontuaren eta kontabilitatearen arabera betearazteko estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko sektore publikoko erakundeek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezarri dituena.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak eragile ekonomiko eta sozial guztien, gobernu-maila guztien eta administrazio publikoaren baliabide guztien inplikazioa eskatzen du. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana osatzen duten proiektuek datozen urteetan egiturazko erreformak egitea ahalbidetuko dute, arau-aldaketen eta inbertsioen bidez; beraz, ekoizpen-eredua aldatzea ahalbidetuko dute, COVID-19k eragindako pandemiaren ondoren ekonomia berreskuratzeko, eta, halaber, egitura erresilienteago eta inklusiboago bateranzko transformazio bat, garrantzi berezikoa; hori guztia, interes publikorako, sozialerako eta ekonomikorako.

Plan honen lehen ardatzean inbertsio publikoa eta pribatua indartu nahi dira, ekoizpen-eredua birbideratzeko. Horretarako, trantsizio berdea, deskarbonizazioa, energia-efizientzia, energia berriztagarrien hedapena, ekonomiaren elektrifikazioa, energia-biltegiaren garapena, ekonomia zirkularra, naturan oinarritutako soluzioak eta sektore ekonomiko guztien erresilientziaren hobekuntza sustatuko dira. Berariaz jasotzen da 2. osagai bat, hiri- eta landa-eremuetan eraikin-parkea birgaitzeko eta hobetzeko jarduketak bultzatzera bideratua, Espainiako Hiri Agendaren esparru estrategikoarekin, eta energiaren eta jasangarritasunaren eremuan ahalik eta anbizio handiena ziurtatuta; aldi berean, eraikinen kalitatea, kontserbazio-egoera, irisgarritasuna eta digitalizazioa hobetzen lagunduko duten jarduketa integralak bultzatzen dira eta, era berean, alokairu sozialeko etxebizitzak ahalik eta kalitate eta efizientzia estandar altuenekin eraikitzea sustatzen da.

2. osagai horrek eraberritze- eta inbertsio-multzo bat ezartzen du, bizitegi-erabilerako eraikinen birgaitze-arloan bereziki aurrera egiteko aukera emango dutenak. Jarduera hori sustatzeko, erregulazio-eremuko neurriak eta ingurune egokia sortzeko finantzaketa erabiliko dira, eta alokairu sozialeko etxebizitza bultzatuko da, eskubide konstituzionalaren zerbitzura dagoen tresna eraginkor gisa. Laguntza-sistema horren artikulazioa urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan garatzen da. Dekretu horren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak autonomia erkidegoen bitartez Bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko laguntza-programak arautzen dira. Horren eskutik, eta autonomia-erkidegoen bitartez, honako laguntza-programa hauek antolatu eta arautu dira:

1.– Auzo-mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programa.

2.– Birgaitze-bulegoei laguntzeko programa.

3.– Eraikinetan birgaitze-lanak egiteko laguntza-programa.

4.– Etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko jarduketentzako laguntza-programa.

5.– Dagoeneko eraikia dagoen eraikinaren birgaitzerako liburua egiteko eta birgaitze-proiektuak idazteko laguntza-programa.

6.– Energetikoki efizienteak diren eraikinetan alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzen laguntzeko programa.

Errege Dekretu horretan xedatutakoa garatzeko xedearekin egin da Agindu hau, 3., 4. eta 5. programetako oinarriak zehaztu eta dirulaguntza gisa onuradunen alde emango diren zuzeneko laguntzen deialdi publikoa antolatzeko.

Agindu honetan araututako laguntzak emateko prozedura izango da zuzeneko emakida, irailaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorrak 22.2.c) eta 28. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, norgehiagokako deialdi publikoa egiteak dakartzan zailtasunak justifikatzen dituzten interes sozialeko eta ekonomikoko arrazoiak baitaude. Bestalde, laguntzen deialdia ekitaldi bakoitzerako aurreikusi diren funtsak agortu arte egongo da irekita.

3., 4. eta 5. programetako deialdien erregimena zehazterakoan, eta beti ere 853/2021 Errege Dekretuak dioenarekin bat, lerrokatzerik egokiena bilatu nahi izan da bizitegi birgaitzearen arloan sustapenari dagokionez Euskadin dauden instrumentu eta erremintekin, bere zerbitzura dauden instrumentu teknikoak aintzat hartuz ere; eta hori guztia, Autonomia Erkidegoan bizi dugun errealitate instituzionalaren baitan.

Hiritarrei ahalik eta zerbitzurik onena eskaini eta eraikinen eta etxebizitzen bizitegi birgaitzearen arloan dauden laguntzak erraztasunez eskuratzeko aukera bermatu nahian, sare-sistema indartu beharko da, Birgaitze-bulegoen bitartez. Hauek, «leihatila bakar» gisa lan egingo dute, hiritarren mesederako. Bestalde, eta xede horrekin ere, birgaitze-bulego horiek Erakunde laguntzaileen eginkizunak har litzakete laguntzak bideratuko dituzten instrukzio-organoen berezko eginkizunak gauzatu ahal izateko. Xede horretarako, Agindu honek «Birgaitze-bulego» eta Erakunde laguntzaile izendatzen du VISESA sozietate publikoa eta izaera hori eskuratzeko aukera ematen die urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuko baldintzak betetzen dituzten beste entitate batzuei eta, bereziki, Euskadiko Hiria Birgaitzeko Hirigintza Sozietateen (BHS) sareari, abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuak, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoak aldatu zuen Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak 18. artikuluko laugarren paragrafoan dagoeneko dioenarekin bat. Horrenbestez, dagokion aldebiko lankidetza-hitzarmenak sinatu beharko dira.

Bitarteko publikoen erabileran ahalik eta efizientziarik handiena lortzeko eta hiritarrei dagozkien laguntzak eskuratzeko aukera errazteko helburu bikoitz horren eskutik beharrezkoa da ere SEM mekanismoa jatorri duten itzuli beharrik gabeko dirulaguntza hauen eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduak, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoak jasotzen dituen horien eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren abenduaren 7ko Aginduak, alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzkoak zehazten dituen horien arteko bateragarritasun-erregimena arautzea eta, hala badagokio, lehentasun-erregimena egokitzea eta argitzea.

Xede horietarako, finantzaketa bikoitza saihesteko printzipioa aintzat hartu da, energia-efizientzia hobetzea xede duen birgaitzerako gauzatu den jarduketa bakar batek ez ditzan xede berbera duten bi dirulaguntza edo gehiago jaso. Horrenbestez, Agindu honek lehentasuna ematen die SEM mekanismoa jatorri duten energia-efizientzia hobetzeko laguntzei, autonomia-jatorria duten horien aurrean; hori guztia, Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko 2021eko ekainaren 16ko Kontseiluaren Exekuzio-erabakiaren (CID, ingelesez) eranskinean Estatuak konprometitu dituen helburuen lorpena eta laguntzen esleitzea eta exekuzioa Euskaditik ahalbidetzeko, EK 149.1.13 artikuluaren arabera ekonomia eragintza, plangintza orokorraren oinarriak eta koordinazioa Estatuari dagozkion alorrak direla aintzat hartuz.

Horrenbestez, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuak (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) ematen didaten eskumenaz baliatuz, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko laguntza-programak arautzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege-dekretuan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduan, Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren mugarriak eta helburuak betetzen direla jarraitzeko eta horren osagarriei dagozkien neurriak aurrekontuaren eta kontabilitatearen arabera betearazteko estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko sektore publikoko erakundeek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezarri dituen irailaren 29ko Aginduan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzei eta dirulaguntzei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenetan xedatutakoarekin bat, honako hau

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da 3., 4. eta 5. programen eskutik emango diren laguntzen oinarriak garatzea eta beren deialdi publikoa arautzea. Aipatu programak araututa daude urriaren 5eko 853/2021 Errege-dekretuan, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) 2. Osagaiaren baitan eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzeko xedearekin Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko Bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko laguntza-programen artean.

Aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraiki, ondoko programa eta jarduketa motetarako laguntzak eskaintzen dira:

1) 3. Programa: etxebizitza-eraikinetan birgaitze-lanak egiteko laguntza. Birgaitze-lanak edo -jarduketak eraikuntzaren osagai komunetan, bi familiarentzako edo elkarri atxikitako etxebizitzen instalazio edo zerbitzu komunetan, familia bakarreko etxebizitzetan eta etxebizitza-erabilera nagusia eta jabetza-erregimen horizontala duten bizitegi-tipologia kolektiboko eraikinetan, jabetza pribatuko edo jabetza bakarreko higiezin-konplexuan egiten direnerako.

2) 4. Programa: etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzea xede duten birgaitze-jarduketetarako laguntzak. Birgaitze-lanak edo -jarduketak jabetza horizontaleko edo higiezin-konplexu pribatuko erregimeneko eraikinetako osagai pribatiboetan, etxebizitzetan zein etxebizitza-erabilera duten lokaletan egiten direnerako.

3) 5. Programa: dagoeneko eraikita dagoen eraikinaren birgaitzerako dokumentazio teknikoa egin edo egokitzeko laguntzak; eta dagokion jarduketak garatu ahal izateko beharrezkoak diren proiektu teknikoak idazteko laguntzak.

2.– Halaber, Agindu honen xedea da laguntza hauen bateragarritasun- eta lehentasun-erregimena zehaztea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduak, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoak jasotzen dituen finantza-neurrien eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren abenduaren 7ko Aginduak, alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzkoak zehazten dituen laguntzen aurretik.

2. artikulua.– Laguntzen dirulaguntza-izaera.

Europar Batasunak finantzatutako Next generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko laguntza-programak arautzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege-dekretuko 3., 4. eta 5. programen kargura Agindu honetan eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia hobetzeko xedearekin arautu diren laguntzek dirulaguntza-izaera dute.

3. artikulua.– Bateragarritasun- eta lehentasun-erregimena beste laguntzen aurrean.

1.– Orokorrean, Agindu honek arautzen dituen laguntzak bateragarriak izango dira bizitegi-eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia hobetzeko helburu berbera duten beste laguntza publiko guztiekin, beti ere diruz lagundutako jarduketaren kostua gainditzen ez badute eta tokiko, erkidego-mailako, nazio-mailako edo Europako beste laguntzek ere bateragarritasun hori aitortzen badute.

Horrenbestez, laguntza hauek ez dira bateragarriak izango Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzaturiko programen harira aurreikusitako beste guztiekin, beren araudi bereziaren eta programa horietako bakoitzerako Agindu honetan zehaztutako araudiaren baldintzetan.

2.– Nolanahi ere, energia-efizientzia hobetzeko xedea duten Agindu honetako laguntzetako bat jaso duten eraikinen eta etxebizitzen lanek edo jarduketek ezingo dute beste laguntzarik jaso, kontzeptu berberari lotuta, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko 2021eko uztailaren 21eko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Aginduaren eskutik. Salbuespen bakarra izango da Agindu honetako Xedapen Iragankorrean adierazitakoa.

Xede horietarako, Agindu honetan deialdia arautua duten laguntzek lehentasuna izango dute Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko 2021eko uztailaren 21eko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Aginduak jasotzen dituen horien aurrean. Zentzu horretan, Agindu honetan arautu diren etxebizitzen eta eraikinen energia-efizientzia hobetzeko obrak edo jarduketak diruz laguntzeko laguntzak aplikagarriak ez direnean baino ez dira onartu eta esleituko Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko 2021eko uztailaren 21eko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Aginduak jasotzen dituen dirulaguntzak. Xede horietarako, etxebizitzen eta eraikinen energia-efizientzia hobetzeko obrak edo jarduketak diruz babesteko laguntzen eskariak Agindu honetan ezarritakoari jarraiki izapidetuko dira eta eskariak laguntza jaso ahal izateko Agindu honek zehazten dituen baldintzak betetzen ez dituela egiaztatu ostean, eskari hori ebatziko da Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko 2021eko uztailaren 21eko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Aginduan xedatutakoa aintzat hartuz.

3.–. Nolanahi ere, Agindu honetan araututako laguntzak bateragarriak izango dira Finantza-lankidetzarako Hitzarmenetik eta Finantza-instrumentu Berezitik (210/2019 Dekretuak, abenduaren 26koak, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoak edo bere ordez onartutako arauak araututa) eratorritako dirulaguntza-izaerako eta izaera hori ez duten laguntzekin.

Laguntzen azken hartzaile diren onuradunek Kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzako, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzeko abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuak aurreikusten dituen finantza-neurriak eskatu ahalko dituzte. (EHAA, 12. zk., 2020ko urtarrilaren 20koa).

Mailegu kualifikatuak onartzeko edo esleituriko mailegu kualifikatuetako balizko interes-subsidiaziorako erreferentziazko araudia hartuko da aintzat.

Mailegu kualifikatuen kasuan, ez badira obrak egiten, bai eta laguntzen galera ekarriko lukeen beste edozein ez betetzeren kasuan, hasierako baldintzetan onartutako maileguaren baimen administratiboa baliogabetuko da eta, ondorioz, maileguaren negoziazio berria aldeen borondatearen mende geratuko litzateke, Kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzako, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzeko abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuak edo bere ordez onartutako arauak beren eranskinetan eraikinen eta etxebizitzen irisgarritasuna eta energia-efizientzia hobetzeko xedearekin egingo den birgaitzea ahalbidetzeko jasotzen dituzten Finantza-lankidetzako Hitzarmenean eta Finantza-instrumentu Berezian jasotako baldintzetatik at.

4.– Artikulu honetan xedatutakoa egiaztatu ahal izateko, interesdunek xede berberarekin eskatu edo jaso dituzten beste laguntza guztiak Agindu honetan arautzen diren laguntzen eskarian jaso beharko dituzte, bai eta xede berbera duen beste edozein eskari edo laguntzaren existentzia ere. Horretarako, erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko da.

5.– Bateragarritzat jo diren deklaratutako laguntza guztien izapidetzeak horietako bakoitzerako beren arautze-deialdi eta -oinarrietan ezarri den prozedura jarraituko du.

Lehentasun-erregimenaren araberako laguntza-espedienteen barne izapidetzea ondoren gara daiteke, Etxebizitza Sailburuordetzaren dagokion jarraibideen bitartez.

Edonola ere, hiritarrei begira lehentasuna emango zaio bizitegi-eraikinen birgaitzea xede duten laguntza guztien izapidetze bateratuari, leihatila bakarraren eginkizunak beteko dituzten Birgaitze-bulegoen eta Erakunde laguntzaileen bitartez. Barne-izapidetze bateratutako prozedura laguntzak kudeatuko dituzten erakunde laguntzaile ezberdinekin sinaturiko hitzarmenetan garatuko da.

4. artikulua.– Zerga-onurak.

Agindu honetan arautzen diren laguntzak guztiz bateragarriak dira etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzea xede dituzten jarduketei lotuta foru-ogasunek ezarri dituzten kenketa, hobari eta beste edozein zerga-onurarekin; hori guztia, beren araudi berezian ezarritako baldintzetan.

5. artikulua.– Laguntzak esleitzeko sistema.

1.– Urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) 2. Osagaiaren baitan eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzeko xedearekin Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko Bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko laguntza-programak arautzen dituenak dioenari jarraiki Agindu honetan deitu diren laguntza-programei dagozkien laguntzak zuzenean esleituko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 22. artikulua betez.

2.– Dagokion laguntzen eskariak aurkeztu diren ordenaren arabera aukeratuko dira hurrengo artikuluan zehaztuko diren programetako bakoitzerako aurreikusi diren funtsak bai eta epe motzera eta 2026. urtera arte xede berberari lotuta jaso eta gaituko liratekeen funtsak agortu arte. Ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute programen artean edo izaera mugatzailea programetako bakoitzerako, arau honetan jasotako publizitate-mekanismoen bitartez berariaz jasotzen denaren arabera.

6. artikulua.– Balaibide ekonomikoak.

1.– Agindu honen xedea lortzera bideratutako baliabide ekonomikoen jatorria izango dira 853/2021 Errege Dekretuko 5. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 11/2021 Legea betez berariaz eta horretarako zehaztu diren dagokion aurrekontu-kredituak.

Aldebiko jarraipen-batzordearen baitan Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sinatuko duten akordio baten bitartez, hasiera batean egingo den banaketa adostu eta alda daiteke, hala badagokio, C02.I01 Inbertsioaren programa ezberdinen (1-5 programak) artean, laguntza mota bakoitzaren eskarira egokituz, eskuragarri dauden bitartekoak optimizatu ahal izateko.

2.– 2022. eta 2023. ekitaldietarako, hasiera batean, dagoeneko gauzaturiko kreditu-gaitzearen ostean, 39.140.906 euroko zenbatekoa esleituko da. Honek, eta bere 5. artikuluko hirugarren atalak dioenaren arabera, izaera loteslea du urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuak, eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzeko xedearekin Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko Bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko laguntza-programak arautzen dituenak jasotzen dituen 2., 3., 4. eta 5. programen artean. Lotura horren eskutik, Programaren batean soberan geratu den zenbatekoak beste Programa bati esleitu zaion zenbatekoa areagotu dezake, beti ere Programa bakoitzerako urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuak, eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzeko xedearekin Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko Bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko laguntza-programak arautzen dituenak, 5.3 artikuluan zehaztu dituen gehieneko eta gutxieneko esleipenak urratzen ez badira.

Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ezingo du dagokion esleipena gainditu; edo, ezta ere, indarreko legediari jarraiki onartutako aurrekontu-zuzenketen ondorioz ezarritako esleipen horiek.

3.– Urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) 2. Osagaiaren baitan eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzeko xedearekin Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko Bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko laguntza-programak arautzen dituenak 5. artikuluko 2. atalean dioenaren arabera, esleitutako zenbateko globala eta, hala badagokio, Agindu honetan adierazitako Programetako bakoitzari egindako esleipen indibiduala osatuak izan daitezke, laguntzak ebatzi baino lehen, Agindu honetako 3. artikuluan zehaztutako bateragarritasun- eta lehentasun-erregimenaren baitan, etxebizitzen eta bizitegi-eraikinen birgaitzea xede duten Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko berezko beste programa batzuen exekuzioan soberan geratu diren aurrekontu-funtsak erabiliz horretarako. Horren berri emango da Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

4.– Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen baten bitartez iragarriko dira aurrekontuetan eginiko zuzenketen ondorioz onar zitezkeen kredituen eguneratzeak. Halaber, Programa bakoitzera bideratutako laguntzak finantzatzeko urteko kreditua eta, dagokionean, aipatua osatzen duten funtsak agortu direla jakinaraziko da ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarki baten bitartez. Urteko kreditua agortu dela argitaratu ostean, aurrekontu-ekitaldi horretan aurkeztutako laguntza-eskari guztiak zuzenean ukatuko dira.

5.– Agindu honetan jasotako programa ezberdinetako laguntzen deialdia dagokion Dirulaguntzen Datu Basean argitaratuko da.

7. artikulua.– Laguntzen zuzenbide-esparru orokorra.

1.– Zuzenbide-erregimena, aplikatu beharreko araudi berezia, dirulaguntzen onuradunen baldintzak eta betebeharrak eta laguntzak esleitzeko prozedura zehaztuko dute Deialdi-agindu honek eta ondokoek: urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuak, eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzeko xedearekin Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko Bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko laguntza-programak arautzen dituenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak, abenduaren 30eko 36/2020 Legegintzako Errege-dekretuak, Herri Administrazioa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartu dituenak, HFP/1030/2021 Aginduak, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duenak; eta HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planaren mugarriak eta helburuak betetzen direla jarraitzeko eta horren osagarriei dagozkien neurriak aurrekontuaren eta kontabilitatearen arabera betearazteko estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko sektore publikoko erakundeek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezarri dituenak, Gobernu Kontseiluak 2022ko otsailaren 8an adostu zuen akordioak, aurrekontua eta kontabilitatea gauzatzeko, eta berreskuratzeko, eraldatzeko eta erresilientziarako planari lotutako jarduketak kudeatzeko eta horien jarraipena egitekoak, Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 29an hartu zuen Akordioaren bitartez onartu zuen Iruzurraren aurkako Planak, azaroaren 17ko 38/2003 Legeak eta bere Erregelamendua onartu zuen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak, 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak eta 11/2021 Legeak, abenduaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak. Araudi honetan aurreikusi ez den guztirako Administrazio Zuzenbidearen arauak aplikatuko dira.

2.– Agindu honek, azaroaren 17ko 38/2003 Legeko 22.2.c) eta 28.2 eta 28.3 artikuluek eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartu zuen bere Erregelamenduko 67. artikuluak diotena betez, laguntzak emateko dagokion deialdiaren arau bereziak zehaztea du xede.

3.– Aplikatuko dira ere Batzordearen 1407/2013 Erregelamendua (EB), 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa eta Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko ekainaren 17koa, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluarekin bat laguntza kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarri izendatzeari buruzkoa, aplika daitezkeen nazio-mailako zein Europar Batasuneko zuzenbideen beste xedapen guztiei kalterik egin gabe; bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduan zehaztutako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) exekutatu eta kudeatzeko arloan onarturiko horiek, bai eta funtsak aplikatzeko ardura duen nazio-mailako agintaritzak onar zitzakeen beste xedapen guztiak ere.

8. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak. Araubide orokorra.

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak dioenaren arabera, diruz lagundu daitezkeen kostuak mugatuko dira birgaitze-obrari eta -jarduketei loturiko sailen eta kontzeptuen multzora bakarrik: diruz lagundu daitezkeen eraikinetako osagai komunetan eta etxebizitzetako pribatiboetan eginiko jarduketak bai eta horiek proiektatu edo antolatzen dituzten dokumentu teknikoak idazteari loturiko kostuak ere, programetako bakoitzean ezarritakoaren arabera.

Orokorrean, ondokoak diruz lagundu daitezkeen kostuak izango dira: jarduketen garapenari datxekion kudeaketa eta loturiko gastuak, inplikaturiko profesionalen zerbitzu-sariak, obra-zuzendaritza barne, beharrezko proiektuak, txosten teknikoak eta ziurtagiriak idazteko kostuak, izapidetze administratiboaren ondoriozko gastuak eta antzeko beste gastu orokor batzuk, beti ere egokiro justifikatuta badaude. Ezingo dira diruz lagundu lizentzia, tasa, zerga edo tributuei loturiko kostuak. Nolanahi ere, diruz lagundu daitezkeen horien artean BEZ egongo da, beti ere osotasunean edo partzialki berreskuratu edo konpentsatu ezin bada.

Proiektuak dagokion programaren kargurako dirulaguntza jaso badu birgaitzearen exekuzio-proiektuak idazteko, jasotako zenbatekoa eraikinak birgaitzeko programaren kargura jasotako dirulaguntzatik kenduko da. Azken programa horri loturiko gehieneko laguntza-zenbatekoa zehazterakoan proiektuaren kostua diruz lagundu daitekeen inbertsioan sartuko da eta dagokion programaren barruan proiektua idazteko jaso den zenbatekoa gehieneko zenbateko horretatik kenduko da.

2.– Higiezinean egindako jarduketa globalaren barruan Agindu honetako programa ezberdinetan zehaztutakoaren arabera diruz lagundu ez daitezkeen kontzeptuak daudenean, beste laguntzaren bat jasotzeko baldintzak betetzen dituzten ala ez aintzat hartu gabe, diruz lagundu daitezkeen kostuak izango dira programetako bakoitzerako deskribatu diren kostu-sailei loturiko horiek. Kasu horietan diruz lagundu daitezkeen kostuak izango dira, soil-soilik, ordainsari teknikoak eta jarduketa globalaren beste kudeaketa-gastuak, proportzionalki. Proportzionaltasun hori kalkulatzeko diruz lagundu daitezkeen kostuek obraren kostu osoarekiko suposatzen duten zenbatekoa hartuko da aintzat.

3.– Ezingo da diruz lagundu, Agindu honetan arautu diren programen kargura, birgaitze-jarduketak gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren eraikinen zatiak edo lurzorua erosteko kostua.

II. KAPITULUA
LAGUNTZAK IZAPIDETZEA ETA EBAZTEA

9. artikulua.– Eskariak aurkeztea. Interesdunen eskubideak eta betebeharrak.

1.– Laguntzak esleitzeko prozedura abiatuko da Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorrarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten Birgaitze-bulegoen aurrean eskaria aurkezten denean. Aipatu bulegoen zerrenda ohiko bideen bidez iragarriko da, hiritarren mesederako.

Eskaria Euskadiko Administrazio Orokorraren erregistroan aurkeztuko balitz eta ez balego inolako erakunde laguntzailerik eskari hori izapidetzeko, eskaria Visesa sozietate publikoari igorriko zaio, izapide dezan.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduak, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoak jasotzen duen birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obretarako finantza-neurriak (3. lerroa) izeneko lerroari loturiko eskariei dagokienez, Bigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

2.– Eskariak dagokion jarduketen pertsona titularrek edo laguntzen onuradunek, beren legezko ordezkariek edo birgaitzea gauzatuko edo kudeatuko duten entitateek aurkeztuko dituzte, Agindu honetako 26. artikuluan jasotako baldintzetan.

Eraikinetan eragingo dituzten jarduketen kasuan, laguntzak izapidetuko dituzte eraikinaren jabe bakarra den pertsonak edo jabeen erkidegoaren ordezkariak, Jabetza Horizontalaren uztailaren 21eko 49/1960 Legean ezarritako baldintzetan; edo, bestela, behar bezala akreditatua egongo den erkidegoaren ordezkari batek. Halaber, eskariak aurkeztu ahalko ditu ere etxebizitza-kooperatibaren edo birgaitze-jarduketetan edozein ziorengatik parte hartuko duten enpresen, entitateen edo sozietateen ordezkariak.

3.– Programetan zehaztutako laguntzak eskatu ahalko dira Deialdi-agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, esleituriko kredituak agortzen diren arte. Azken gertaera horren berri emango da Etxebizitza Sailburuordearen Ebazpen baten bitartez.

4.– Eskariarekin batera, laguntzen onuradun izateko ezarritako baldintzen betetzea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, Agindu honetan dagokion programarako xedatutakoaren arabera.

Laguntzen xede den jarduketak proiektu bat behar badu eta eskarian memoria bakarrik sartu bada, organo eskudunak ondoko berariazko ebazpen-baldintza sar dezake laguntza emateko ebazpenean: laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunean hasiko den hiru hileko gehieneko epean emandako laguntzari dagokion jarduketaren proiektua aurkeztu beharko dela. Nolanahi ere, epe horren barruan deialdia itxiko balitz funtsak agortu direlako, lehentasuna emango zaie dagokion dokumentazioa zuzenki eta osotasunean aurkeztu duten eskariei.

5.– Eskatzaileak, laguntzen eskarian, berariaz baimen dezake izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, ezarritako baldintzen betetzea egiaztatzeko legalki egoki den beharrezko informazio guztia bil dezan, zerga- edo ekonomia-izaerako hori bereziki. Ezingo da bildutako zerga- edo ekonomia-izaerako informazio hori hirugarrenen esku utzi.

6.– Eskariak dakar 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 50. artikuluaren 6. atalean jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena egiteko betebeharra.

Eskaria eta dokumentazioa aurkezteak esan nahi du baldintzarik eta salbuespenik gabe onartzen direla urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan eta programa ezberdinak deitzeko Agindu honetan jasotako baldintzak.

7.– Interesa duten pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek eta beren jarduera profesionala gauzatu ahal izateko elkargo bateko kide derrigorrez izan behar duten pertsonek bide elektronikoak erabili beharko dituzte prozeduraren izapideak eskatu, kontsultatu eta egiteko. Eskariak edo erantzukizunpeko adierazpenak egiteko argibideak eta beste eredu guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza elektronikoan daude (url):

https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/

Eskarien osteko izapideak ondoko helbidean egin beharko dira:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza elektronikoak identifikazioa egiteko eta sinadura elektronikorako onartzen dituen bitartekoak ondoko helbidean daude adierazita:

https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Pertsona fisikoek bitarteko elektronikoak erabiliz edo aurrez aurre eska, kontsulta eta egin ditzakete izapide guztiak. Eskaria egin eta dokumentazioa aurkezteko aurrez aurreko kanala edo kanal elektronikoa erabiltzeak ez du ondoko izapideetan kanal hori erabiltzera behartzen eta aipatu kanala alda daiteke, Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak dioenari jarraiki.

– Aurrez aurreko kanala: eskariak aurrez aurre aurkeztu beharko dira, xede horretarako eta dagokion lankidetza-hitzarmenak sinatu ostean berariaz gaitu diren Birgaitze-bulegoetan egongo diren erregistroetan. Eskaria egin eta dokumentazioa aurkezteko Zuzenean zerbitzua (eskariak Zuzenean zerbitzuaren bitartez egiteko ordua eskatu beharko da aldez aurretik (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean), EAEko erregistro laguntzaileak (apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoak jasotzen ditu) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan zehazten dituen organoak erabiliz gero eskari hori Visesari igorriko zaio, izapidetu dezan. Eskari-ereduak arau honetako I., III. eta IV. eranskinetan jaso dira, hurrenez hurren.

– Kanal elektronikoa: eskariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza elektronikora sartuz aurkeztuko dira, atal honetan jasotako helbideen bitartez:

III. Programa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1211802

IV. Programa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1211801

V. Programa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1211804

Administrazio Publikoekin dituen harremanetarako baliabide elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen pertsonaren edo entitateren batek bere eskaria aurrez aurre aurkeztuko balu, laguntza kudeatzen duen organoak akats hori zuzendu eta baliabide elektronikoez baliatuz aurkeztea eskatuko dio. Xede hauetarako, egoera zuzendu eta eskari elektronikoak erabiliz egin den eskariaren data hartuko da eskaria aurkezteko datatzat.

Nolanahi ere, administrazio-prozeduraren izapidetzean bermatuko da Administrazioarekin harreman elektronikoak izateko hiritarrek duten eskubidea eta laguntza eskainiko da dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan zerrendatutako bulegoetan era elektronikoan aurkeztu ahal izateko.

Ordezkari baten bitartez ere egin daiteke izapidetze elektronikoa. Horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahalko da, honako webgune honetan:

https://www.euskadi.eus/ordezkariak

8.– Interesdunek ez dute Administrazio Publikoen esku dauden eta bere sare korporatiboen bitartez edo datuak partekatzeko plataformetan egindako kontsulten bitartez edo xede horretarako gaituriko beste sistema elektroniko batzuen bitartez elektronikoki kontsulta daitezkeen datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko beren berariazko aurkakotasuna agertu ezean, prozedura zehatz bakoitzean, Agindu honetan araututako laguntzak izapidetzeko eskumena duen organoaren aurrean. Nolanahi ere, uneoro dago datu eta dokumentuen kontsulta elektronikoaren aurka berariaz egiteko aukera. Hori eginez gero, datu eta dokumentu horiek aurkeztu beharko dira.

9.– Eskariarekin batera interes-gatazkarik ezaren adierazpena aurkeztu beharko da, Agindu honetako VI. eranskineko ereduari jarraiki.

10.– Eskariak aurkezteko eta prozedura izapidetzeko egungo legediak agintzen duen hizkuntzen koofizialtasuneko erregimena bete beharko da. Honela, interesdunak hizkuntza aukeratu ahalko du, euskara edo gaztelera, izapideak egin eta jakinarazpenak jasotzeko. Berariazko adierazpena egon ezean ulertuko da bere eskaria izapidetzeko organo eskudunaren aurrean erabili duen hizkuntza aukeratu duela interesdunak.

11.– Eraikinaren energia-efizientzia hobetzeko jardueren garapenari lotuta Agindu honetako 32. artikuluan zehaztu diren zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona edo bizikidetza-unitate zehatzen aldeko laguntza osagarriak eskatzen diren kasuetan, laguntza horiei loturiko eskaria Eraikinaren energia-efizientzia hobetzea xede duten laguntza nagusiei loturiko eskariarekin batera aurkeztuko da.

10. artikulua.– Akatsak edo omisioak zuzentzea.

1.– Akats, zehaztasunik ez edo omisioren bat ikusiko balitz aurkitutako eskarian, prozedura ebazten ari den organoak horren berri emango dio eskatzaileari, baliabide elektronikoak erabiliz legeak hori egitea eskatzen duenean edo eskatzaileak borondatez eskatu duenean zein eskatzaileak jakinarazpenak jasotzeko zehaztu duen helbidean bestela. Hamar eguneko epea emango zaio aurkitutako egoera irregular hori konpon dezan eta jakinaraziko zaio, halaber, hori egin ezean egindako eskariari uko egin diola ulertuko dela, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 21. artikuluan zehazten dituen baldintzetan egingo den ebazpena eginaz.

2.– Aurkitutako egoera irregular hori zuzentzeko eman den epea amaitu ostean ez bada eskaria horretarako zehaztu den formatuan aurkeztu edo ez bada eskaturiko dokumentazioa aurkeztu eskatzaileak eskari horri uko egin diola ulertuko da.

3.– Halaber, eskaria izapidetzeko onartua izan eta gero, laguntzak kudeatzeko prozedura gauzatzeko ardura duen organoak egoki deritzon informazio guztia eska diezaioke erakunde eskatzaileari, aurkeztu den dokumentazioaren egokitasuna baloratu ahal izateko. Horretarako emandako epea 10 egunekoa izango da eta jakinarazi beharko da eskaturiko informazio osagarri hori aurkeztuko ez balitz espedientea eskaturiko informazio hori gabe aztertuko litzatekeela.

4.– Nolanahi ere, eta laguntzen esleipena egiteko denbora-lehentasunari begira aintzat hartuko den data izango da zuzendutako informazio guztia aurkeztu den hori.

5.– Akatsak zuzentzeko eskatzaileei eman zaien epeak espedientea ebazteko dagoen epea eten egingo du.

11. artikulua.– Organo erabakitzaileak. Ebazpena eta isiltasunaren ondorioak.

1.– Laguntza emateko prozeduraren behin betiko ebazpena Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Ordezkariak sinatuko du, instrukzio-organoak egin duen ebazpen-proposamena oinarri hartuta, ezarritako baldintza guztiak bete eta eskaturiko dokumentazio guztia aurkeztu dela egiaztatu ostean.

2.– Ebazpena erabaki eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilekoa izango da, eskaria aurkezteko egunetik zenbatzen hasita. Epe hori amaituta ebazpenik ez balego eskaria ukatu dela ulertuko da, berariaz ebazteko beharrari kalterik egin gabe. Ebazpenaren aurkako errekurtsoak aurkez daitezke, hurrengo artikuluan xedatu den bezalaxe.

3.– Administrazio-ebazpena baieste-izaerakoa bada ondokoak jaso beharko ditu: pertsona edo entitate onuradunen izena edo sozietatearen izena eta IFK edo NAN, diruz lagunduko den jarduketa, itzultzeko beharrik gabe emango den laguntzaren zenbatekoa, lagunduko diren jarduketen arabera xehakatua eta aurrekontu-urteen arabera banatua; eta, azkenik, obrak egiteko epea. Hala badagokio, ebazpenak mailegu kualifikatuaren gehieneko zenbatekoa adieraziko du eta, bere kasuan, balizko konturako aurrerakinak.

Ukatutako eskarien kasuan, ondokoak jasoko dituzte: eskatzaileen izena edo sozietatearen izena, IFK eta ukatze hori oinarritzen duten zioak.

4.– Ebazpena, kasu guztietan, interesdunei edo jabeen erkidegoa ordezkatzen duen pertsonari edo entitateari edo jabeen erkidegoen elkartzeari jakinaraziko zaie.

Ebazpenen jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Jakinarazpenak ez dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren gardentasun atarian urtero argitaratuko dira onuradun diren pertsona juridikoen zerrenda eta jaso dituzten dirulaguntzen zenbatekoa, bai eta pertsona fisikoei eman zaizkien laguntzen kopurua eta zenbateko globala ere, Lurralde Historikoen eta sexuaren arabera banatuta. Hori guztia, dagokion Dirulaguntzen Datu Baseari dagokion informazioa emateko aukerari kalterik egin gabe.

6.– Itzuli beharrik gabeko laguntzen eta dirulaguntzen esleipena eta, hala badagokio, ordainketa dagokion jarduketen finantzaketari egongo dira lotuta halabeharrez.

12. artikulua.– Errekurtsoak.

1.– Emandako ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete horren aurka, Etxebizitzako sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasiko den hil bateko epean, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 121. eta 122. artikuluetan dioena betez.

2.– Gora jotzeko Errekurtso hori onartuko ez balitz, berariaz zein administrazio-isiltasunaren bitartez, dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, indarreko legediari jarraiki.

13. artikulua.– Kostuak, fakturak eta beren ordainketa justifikatzea.

1.– Dagokion fakturan sartutako gastu guztiek beharrezko egiaztagiria eraman beharko dute beraiekin batera. Azken honek faktura egin duen enpresaren eta birgaitze-jarduketen pertsona edo entitate titularren datuak jaso beharko ditu (IFK barne), data, zenbakia eta BEZ.

2.– Instrukzio-organoak hori egitea eskatuko balu, fakturen ordainketaren formalizazioa honela egiaztatuko da:

a) Transferentziarekin edo banku-helbideratzearekin batera aurkeztuko dira faktura eta banku-ordainketaren frogagiria (libreta, banku-laburpena, zordunketa edo banku-mugimendua). Bere kontzeptuan faktura-zenbakia eta ordainketaren xedea adieraziko dira.

b) Eskudirutan eginiko entregatzeekin batera ordainketaren frogagiria aurkeztuko da. Honek egiaztatuko du zenbatekoa egokiro eskualdatu dela eta ordainketari dagokion faktura identifikatu beharko du.

c) Kanbio-letra, txeke edo ordaindukoak bezalako merkataritza-dokumentuek, halaber, beren fotokopia eta ordainketa-modu gisa onartua izan den hornitzailearen hartu-agiria eramango dute. Horrez gain, banku-laburpena- edo -mugimendua aurkeztu beharko da hartzaileak ordainketa egin duela frogatzeko.

d) Beren luzapena adostu izanaren ondorioz, obrak amaitzeko unean justifikatu ezin diren ordainketak dagokion kontratua aurkeztuz egiaztatu beharko dira. Kontratu horrek aldeek adostu duten ordainketa-modua adierazi beharko du.

Kasu horietan, eta konprometitutako azken ordainketaren epemuga-datatik zenbatzen hasiko den hiru hileko epean, ordainketa guztiak egin direla frogatu egin beharko da instrukzio-organoaren aurrean. Epe hori amaituta justifikazio hori egiteke balego oraindik, arauak urratu direla ulertuko da eta itzulketa-prozedurak abiaraziko dira.

Nolanahi ere, egiaztagiritzat joko da ordainketaren egilea eta hartzailea, faktura-zenbakia, ordainketaren xedea eta data argiro adierazten duen dokumentu oro.

14. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea. Konturako aurrerakinak.

1.– Dirulaguntzen ordainketa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Ordezkaritzaren titularrak instrukzio-organoaren proposamenean oinarrituta egingo duen ebazpen baten bidez gauzatuko da. Aldez aurretik, programa bakoitzari dagozkion artikuluetan eskaturiko justifikazio-dokumentazioa aurkeztu eta egiaztatu beharko da. Ebazpen horrek berariaz adieraziko du funtsen jatorria; eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) aipatuko du ere.

2.– Aitortutako itzuli beharrik gabeko laguntzak pertsona edo entitate onuradunari balioztatu zaion kontuan jasoko dira, banku-transferentzia baten bidez. Onuradunak, funtsak askatu ahal izateko, dagokion hirugarrenaren alta egin beharko du.

Hirugarrenen alta elektronikoki egin daiteke (izapidetze elektronikoa egitera behartuta daudenek elektronikoki egin beharko dute), eskuragarri dagoen dagokion zerbitzuaren bidez edo egoitza elektronikoan, ondoko helbidean:

https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

3.– Halaber, eskaturiko dokumentazioa aurkeztu eta aztertu ondoren eta instrukzio-organoaren proposamenean oinarrituta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Ordezkaritzaren titularrak egingo duen ebazpen baten bidez dirua aurreratuko zaie aurrerapen hori eskatu eta bere beharra eta egokitasuna frogatu duten azken hartzaileei, beti ere ondoko baldintzak betetzen badira:

a) Aurrerapen horiek ez dute onuradunak jasoko duen laguntzaren guztizko zenbatekoaren % 30a gaindituko.

b) Aurrerapen horiek dirulaguntzaren xede den jarduketari loturiko gastuak estaltzera bideratuko dira soil-soilik eta beren egokitasuna nahikotasunez frogatu beharko da.

c) Abenduaren 30eko 36/2020 Legegintzako Errege-dekretuak, Herri Administrazioa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartu dituenak 61.3 artikuluan dioena betez, aurrerapen hauen azken hartzaileek frogatu beharko dute Europako funtsak kudeatzeko berariaz irekitako kredituen kargura aldez aurretik jaso dituzten beste aurrerapen guztiak dagoeneko itzuli dituztela. Alderdi hori frogatzeko, beti ere beste modurik ez dagoenean, azken hartzailearen erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da (edo organo eskudunaren egiaztagiri bat, hartzaile hori administrazio publiko bat denean).

4.– Urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 5. apartatuak dioena eta 11/2021 Legeak, abenduaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak 32.3 artikuluan xedatu duena betez, aurrerapen hauek ez dira pertsona edo entitate onuradunaren berme baten menpe egongo.

5.– Laguntzen azken onuradunak izango diren Hartzaileek finantzaketa lortu badute Agindu honen xede diren obrak edo jarduketak gauzatzeko, jasotako laguntzak edo dirulaguntzak kobratzeko eskubidea pignoratu edo laga ahalko da, finantzaketa eman duten finantza-entitateen alde.

Aurreko xedeetarako, finantzaketa eman duten finantza-erakundeek lagapen edo pignoratze horren berri eman beharko diote laguntzak eman dituen Administrazioari. Jakinarazpen horretan, laguntzak eman dituen Administrazioak onartu duen laguntzari edo dirulaguntzari dagozkion zenbatekoak ordaintzeko erabiliko den kontua adierazi beharko da. Finantzaketa eman duen finantza-erakundeak aipatu finantzaketa dagoeneko kitatu dela jakinarazten duenean, Administrazioak ordainketak eten egingo ditu.

15. artikulua.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Laguntza eskatzen duen pertsonak eskaeran atzera egin ahal izango du. Eskatutako finantza-neurriak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko da atzera, eta organo kudeatzaileari aurkeztuko zaio. Organo horrek, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du atzera egitea, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

2.– Onuradunak emandako finantza-neurriei uko egin ahal izango die, onartu ondoren ere. Uko egitea organo kudeatzaileari aurkeztuko zaio, eta hark, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du uko egite hori, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

Ukoa onartu ondoren, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, 17. artikuluak dioenari jarraiki.

16. artikulua.– Laguntzen baldintzen aldatzea.

1.– Birgaitze-jarduketaren titularra pertsona fisikoa bada, laguntzak aitortu dizkion administrazio-ebazpena eman ondoren, hura ordeztuko da, eta jarduketaren titular berriaren aldeko ebazpena emango da, aurreikusitako betekizunak betetzen baditu.

2.– Laguntzak ematerakoan kontuan hartu izan diren baldintzak aldatzen badira, betiere, haien xedea betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, aldi berean beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako laguntzak eta dirulaguntzak jasotzen badira, horren berri eman beharko da aldez aurretik, organo eskudunak berariaz onar ditzan.

Laguntzak ematerakoan kontuan hartu izan diren baldintzak aldatzen badira, eta betiere xedea betetzat jotzen bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, organo eskudunak aldatzeko edo likidatzeko ebazpena emango du. Ebazpen horretan, emandako laguntzen zenbatekoa berregokitu egingo da, eta ematerakoan ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko dira. Hala badagokio, onuradunak soberan jasotako zenbatekoa itzuli beharko du. Laguntzak doitzeak ez du inola ere ekarriko hasierako ebazpenean emandako zenbatekoa baino handiagoa aitortzea.

3.– Justifikazioan aurkeztutako dokumentazioa aztertzeak beherantz aldatuko ditu emandako laguntza publikoak edo finantzaketa kualifikatua, eraikinean egindako jarduketen bitartez berrizta ez daitekeen lehen mailako energiaren kontsumoan lortu diren aurrezteak hasiera batean aurreikusitako horiek baino txikiagoak eta eskaturiko gutxieneko horiek baino handiagoak direnean.

Baldin eta onuradunak, justifikazioan, adierazten badu ebazpena aldatzea eragin zezaketen finantza-neurriak emateko kontuan hartutako baldintzetan aldaketak izan direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.12 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta onartzeko aldez aurreko administrazio-baimenaren izapidea egin ez bada, finantza-neurriak ematen dituen organoak onartu ahal izango du aurkeztutako justifikazioa, betiere hirugarrenei kalterik eragiten ez bazaie. Organo emaileak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez du onuraduna salbuesten legozkiokeen zehapenetatik.

4.– Aldaketak ez dio inola ere eragingo jarduketaren izaerari; ezin du, ezta ere, dagokion laguntzaren esleitzea justifikatu zuten baldintzen urratzea suposatu.

5.– Obrek dirauten bitartean, eta jada aurrekontuan sartutako kontzeptuen barruan, partiden kostua beherantz aldatzen bada, emandako ebazpena aldatu egingo da, baldin eta aurrekontu babesgarria edo diruz lagun daitezkeen kostuak murrizten badira. Orohar zenbatetsiko da hori, eta, ondorio horietarako, gutxitze-ebazpen bat eman ahal izango da.

Obrek dirauten bitartean aurrekontu babesgarria edo diruz lagundu daitezkeen kostuak gorantz aldatzen badira, edo horien kontzeptuak edo partidak aldatzen badira, emandako administrazio-ebazpenak eta laguntzek bere horretan iraun ahal izango dute, baldin eta aurrekontuko partidek edo kontzeptuek ez badituzte handitzen onartutako finantza-neurriak, edo, hala izan badaiteke, neurri horiek handitzeko eskatzen ez bada.

6.– Nolanahi ere, obrak ez gauzatzeak, eskaturiko dokumentazioa ez aurkezteak edo laguntzak eskuratzeko eskaturiko gutxieneko baldintzak ez betetzeak laguntzak baliogabetzea ekarriko du.

17. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.

1.– Egiaztatuko balitz onuradunek ez dutela dirulaguntza eskatu eta eman zen xede zehatzerako erabili, ez dutela dirulaguntza oinarritu zuen jarduketa gauzatu, ezin dutela frogatu interesatzen zitzaizkien xede zehatzetarako erabili denik edo, orokorrean, egiaztatuko balitz dirulaguntzaren esleipena oinarritu zituzten baldintzak ez dituztela bete, ez dutela ikuskapen-lana erraztu edo ez dituztela onuradunek dituzten betebeharrak bete, eta interesdunarekin batzartu ondoren, emandako laguntzaren zenbatekoak jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak gehi legezko interesak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dietela gaineratuko da, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta 698/1991 Dekretuak, abenduaren 17koak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako dirulaguntzen bermeei eta dirulaguntza horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duenak eta beren kudeaketan parte hartzen duten Erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak zehazten dituenak xedatutakoa betez.

2.– Halaber, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetik lortutako soberakina itzuli egin beharko da, eta horrek berekin dakar dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den berandutze-interesa eskatzea.

III. KAPITULUA
ONURADUNAK ETA ENTITATE ESKU-HARTZAILEAK
I. ATALA
LAGUNTZEN AZKEN HARTZAILE DIREN ONURADUNAK

18. artikulua.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunak. Baldintzak eta betebehar orokorrak.

1.– Agindu honetako dagokion kapitulu bakoitzak programa bakoitzean sar daitezkeen jarduketak eta dirulaguntzen onuradun potentzialak xedatzen ditu.

2.– Orokorrean, ondoko arauak izango dira aplikatzekoak:

a) Laguntzen azken hartzaile diren pertsonak pertsona juridikoak direnean egiaztatu edo berariaz adierazi beharko dute behar bezala eratuta daudela, berentzat aplikatzekoa den araudiaren arabera. Entitateek ez badute nortasun juridikorik, jabeen erkidegoen kasuan salbu, eskarian zein esleipen-ebazpenean berariaz adierazi beharko dira taldearen kide bakoitzak bere egingo dituen exekuzio-konpromisoak, bai eta horietako bakoitzarengatik aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Edonola ere, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, ahalorde askietsiarekin.

b) Onuradunak pertsona fisikoak edo pertsona fisiko ezberdinak biltzen dituzten bizikidetza-unitateak direnean pertsonaren edo unitatearen diru-sarrerak, zaurgarritasun ekonomikoari loturiko laguntza osagarriaren esleipenerako baloratuak izan daitezen, Agindu honetako 32. artikuluan xedatutakoari jarraiki kalkulatuko dira. Urteko diru-sarrerak aurkeztutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren adierazpena oinarri hartuta kalkulatuko dira. Adierazpen horiek eskuratuko dira Euskal Herriko Administrazio Orokorraren eta Foru Ogasun ezberdinen arteko lankidetza-protokoloen eskutik. Operatiboak ez baleude deialdi honetarako, laguntzen eskatzaileak dagokion adierazpena aurkeztu beharko du.

c) Programetako laguntzen onuradunek berehala jakinarazi beharko diote, prozedura izapidetzen ari den edo laguntza aitortu duen organo eskudunari, baita eskaria izapidetzen ari den bitartean ere, aitortza hori oinarri izan zitezkeen eta laguntza jasotzeko eskubidearen gerora sortutako galera sor zezaketen baldintzetan egondako edozein aldaketa. Aldaketa horiek ez jakinaraztea zio nahikoa izango da ordura arte bidegabeki kobratu ei diren zenbatekoak itzultzeko prozedura abiarazteko.

d) Laguntzen onuradunak behartuta daude benetako titulartasuna egiaztatzera, datuen lagapena baimentzera beharrezkoa denean eta agintari eskudunek eskatu dituzten erantzukizunpeko adierazpen guztiak aurkeztera, Suspertze, Eraldatze eta erresistentzia Planaren (SEEP) eta (EB) 2021/241 Erregelamenduaren esparruaren barruan eska daitezkeen nazio-mailako zein Europa-mailako arauak betez. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) baitan garaturiko laguntza-programak direnez azken hartzailea den onuradunak dituen betebeharrak izango dira baimena ematea bere datuak Datu-base bakar batean erregistratu ahal izateko eta Europako ondoko erakundeek egiten dituzten kontrolen mende jartzeko: Europako Batzordea, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Bulegoa, Europako Kontuen Epaitegia eta Europako Fiskaltza.

e) Laguntzen onuradunek proiektura bideratutako funtsen aplikazioa kontrolatzeko eta jarraitzeko jarduketen mende jarriko dute beren burua; hau da, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Lurralde Sailak egingo duen dokumentuen egiaztatzearen eta etengabeko zein azken ebaluazioen mende. Ondokoen finantza-kontrolak onartu beharko dituzte ere: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri-kontuen Euskal Epaitegia eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsak kontrolatzeko eta jarraitzeko ardura duten estatuko eta Europako organoak; gehienbat, Europako Batzordea, Europako Kontuen Epaitegia, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Bulegoa (IBB) eta Europako Fiskaltza. Aipatu erakundeek gauzatutako jarduketen informazio xehea ikusteko aukera izango dute.

f) Laguntzen onuradunek hitzarmen honi jarraiki gauzaturiko jarduketa guztien kudeaketari, exekuzioari eta kontrolari loturiko beharrezko dokumentazio guztia Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari bidaltzeko konpromisoa hartuko dute.

g) Onuradunek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak 34. artikuluan zehazten dituen informazio-, komunikazio- eta publizitate-betebeharrak bete beharko dituzte.

h) Laguntzen onuradunek «ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa (do no significant harm – DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoa eta digitala bermatu beharko dituzte, Ministro Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onartu zuen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak (SEEP) eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zuen onuradunek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak eta Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko 2021eko ekainaren 16ko Kontseiluaren Exekuzio-erabakiak (CID) diotenarekin bat. DNSH printzipioa, etiketatze klimatikoa, CID-ren eranskinean eta SEEPen 2. osagaiaren 3., 6. eta 8. ataletan jasotako baldintzak betetzen ez badira, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira.

«Ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioari (do no significant harm – DNSH printzipioa) jarraiki eta Suspertze Planak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak diotena betez, indarreko ingurumen-arautegia beteko da, (EB) 2019/2088 Erregelamendua aldatu zuen inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzko 2020ko ekainaren 18ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2020/852 Erregelamendua barne, bai eta Ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen (2021/C 58/01) Gida Teknikoa ere. Ingurumen-ebaluazioko prozedurak errespetatuko dira, indarreko legediak hori egitea eskatzen duenean. Ingurumenaren arloko legediari jarraiki aplikatu beharko liratekeen beste ebaluazio esanguratsu guztiak ere errespetatu beharko dira.

DNSH printzipioa bete dela egiaztatzeko DNSH printzipioaren bermeari buruzko aldeko ebaluazio bat aurkeztu beharko da. Edo, bestela, printzipioa bete dela dioen erantzukizunpeko adierazpen bat.

i) Onuradunek aplikatzekoak diren Europa-mailako eta nazio-mailako araudiak bete beharko dituzte; bereziki, Estatuko Laguntzak arautzen dituzten Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) arauek zehazten dituzten betebeharrak eta aplikatzekoak diren Europako edo naziko-mailako beste arau guztiak, iruzurra, interes-gatazka edo finantzaketa bikoitza saihestea xede duten neurriak gehienbat, Batasunaren finantza-interesak babestearren. Aipatu betebeharrak betetzen ez badira jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko dira, Agindu honetako 17. artikuluak dioenari jarraiki.

3.– Eskaria eta dokumentazioa aurkezteak esan nahi du baldintzarik eta salbuespenik gabe onartzen direla urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan eta Deialdi-agindu honetan jasotako baldintzak.

4.– Urriaren 5eko 853/2001 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, laguntzen dirulaguntza-izaera dela eta, bertan behera geratzen da laguntzen onuradun izateko debekua Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13.2 artikuluan aurreikusten dituen egoeretako batean dauden pertsonentzat (indarreko legediak ezartzen dituen zerga-betebeharrei edo Gizarte Segurantzari loturiko horiei ordainketak ordaintzeke izatea), erregelamendu bidez zehaztutako eran.

5.– Onuradun izateko debekuak edo aurreko atalean adierazitako egoera aplikatzekoak ez direla frogatzeko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkez daiteke, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13.7 artikuluan eta administrazio-prozedura erkidea arautzen duten arauetan arautzen diren baldintzetan.

19. artikulua.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunak. Emandako laguntzari loturiko betebehar bereziak.

1.– Agindu honetan deitu diren itzuli beharrik gabeko laguntzen eta dirulaguntzen pertsona eta entitate onuradunek, kasu guztietan, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 57 artikuluetan xedatutako betebeharrak eta 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 50.2 artikuluan jaso dituen horiek bete beharko dituzte.

2.– Zehazki, pertsona eta entitate onuradunek ondoko betebeharrak dituzte:

a) Esleitutako laguntza onartzea. Xede horietarako, laguntza eman duen ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean laguntzari berariaz eta idatziz uko egin ezean, aipatua onartu dela ulertuko da.

Laguntza onartzeak esan nahi du onuradunak baimena ematen duela dirulaguntza dagokion Datu Basean erregistratzeko. Baimena ematen du ere Administrazioak eta beste organo eskudun guztiek Benetako Titulartasunen Erregistroan bildutako informazioa ikus dezaten, bai eta informazioa Europako Funtsen Sistemara igortzeko ere.

b) Laguntzaren esleipena oinarri dezaketen baldintzen eta eskakizunen betetzea egiaztatzea; bereziki, laguntzen xede den jarduketa egokiro gauzatzeko eta konprometitutako epeak bete ahal izateko beharrezkoak diren lizentzia, baimen eta beste sektore-eskakizun guztiak izatea.

c) Laguntza bere xede zehatz den jarduketarako erabiltzea.

d) Obrak ikusten eta aztertzen uztea Etxebizitzaren arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako zerbitzu teknikoei edo obren jarraipena egiteko ardura duten organoei, aipatu obrak ikuskatu eta, amaieran, baliozta ditzaten.

e) Xede berdinerako jaso diren beste dirulaguntza edo laguntza, diru-sarrera edo bitarteko guztien berri ematea laguntza esleitu duen entitateari.

f) Hala badagokio, kontabilitate-liburuak, diligentziak eginda dituzten erregistroak eta behar bezala auditaturiko beste dokumentu guztiak izatea, onuradunarentzat aplikatzekoak diren merkataritza- eta sektore-legeek xedatzen dituzten baldintzetan; honela, ikuskapen- eta kontrol-eginkizunen gauzatze egokia bermatuko da.

g) Jasotako funtsen aplikazioa justifikatuko duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, ikuskapen- eta kontrol-ariketen helburu izan daitezkeen heinean. Dokumentu horiek bost urtez gorde beharko dira, jarduketa amaitzen denetik. Edo hiru urtez, laguntzaren zenbatekoa 60.000 eurotik beherakoa bada.

h) Laguntza eman duen entitateak egin beharko dituen ikuskapen- eta fiskalizazio-ariketak onartzea eta Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri-kontuen Euskal Epaitegiak eta Europar Batasunak izendatutako fiskalizazio-organoek, beren eginkizunen barruan eta emandako lanari dagokionez eskatu duten informazio guztia entregatzea. Uneoro bete beharko da lankidetza-betebeharra, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2004 Lege Orokorrak 46. artikuluan xedatu dituen baldintzetan; edo aipatu legearen ordez onartutako horretan xedatutako baldintzetan.

i) Laguntza eman duen entitateari jakinaraztea, egoera hori ezagutu bezain pronto eta, nolanahi ere, justifikazioa izapidetu baino lehen, laguntza emateko aintzat hartu izan den edozein osagai objektibo edo subjektibotan egondako aldaketa eta, hala badagokio, jasotako funtsak itzultzea, dagokion itzultze-espedientea ireki eta gero hori egitea eskatu bada.

j) Laguntzen xede izan diren birgaitze-lanen inguruan eskatu zaion informazio guztia entregatzea; eta eskaturiko formatuetan.

20. artikulua.– Laguntzen azken hartzaile diren Onuradunak. Azpikontratazio kasuetako betebehar bereziak.

1.– Laguntzen azken hartzaile diren pertsona edo erakunde onuradunek hirugarren batzuekin itundu ahal izango dute neurriaren xede den jardueraren % 100 egitea.

2.– Azpikontratatuko den diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa sektore publikoko kontratuen legerian kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak baino handiagoa bada, onuradunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik. Kontratua idatziz egin beharko da.

Ezin izango da kontratua zatikatu kontratuaren zenbatekoa murrizteko eta artikulu honetan eskatutako betekizunak ez betetzeko.

Hornitzaileen hautaketa efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da. Egindako hautaketa berariaz justifikatu beharko da memoria batean, proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean. Aurkeztutako eskaintzen arteko hautaketa ordainsari teknikoen edo obren justifikazioan aurkeztu beharko da, edo, hala badagokio, laguntza eskatzeko unean.

3.– Era berean, obraren exekutatze partziala edo osoa hitzartu duten kontratistei jakinarazi beharko diete dirulaguntzen arloan indarrean dagoen araudian eta Agindu honetan aurreikusitako lankidetza-betebeharra dutela, laguntzaren mugak betetzen direla behar bezala egiaztatu ahal izateko.

4.– Onuradunak ezin izango du obrak osorik edo partzialki exekutatzea itundu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29.7 artikuluan edo hura ordezten duen oinarrizko araudian araututako kasuetan dauden pertsona edo erakundeekin; alderdi hau egiaztatzeko pertsona onuradunak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkez dezake.

21. artikulua.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunak. Laguntzen publizitatea egiteko betebehar berezia.

1.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunek laguntzen publizitatea egiteko betebeharra bete beharko dute; eta baita Euskadiko identitate bisualaren eskuliburuan xedatutakoa ere.

2.– Obrak xede dituzten laguntzen jomuga den jarduketari edozein hedabidetan eginiko erreferentzia orok Programaren Irudi Eskuliburuan jasotako baldintzak bete beharko ditu. Aipatu eskuliburua Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioaren webgunean dago eskuragarri.

Halaber, honako osagai hauek instalatu eta mantendu beharko dira:

a) Behin-behineko kartel bat, obrak egiten diren bitartean, publikoak erraz ikus dezakeen leku batean egon beharko dena, proiektuaren kokapenean bertan. Ahal dela, obrak egiten diren bitartean eraikinaren fatxada estaliko duen instalazioan edo aldamioan jarriko da, beti ere dagokion udal ordenantzak betez. Tamaina nahikoa izango du erraz asko ikus eta irakur dadin. Kartelak proiektuaren izenburua, Programaren izena eta irudia adieraziko ditu, Europar Batasunak eman duen laguntza ekonomikoa jasoko du, EBren logoa ere agertuz. Azkenik, «Europa egiteko modu bat» goiburua erakutsi beharko du. Egingo diren kartelaren eta zabaltze-euskarrien diseinu grafikoak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioak xedatutako baldintzak bete beharko ditu. Baldintza horiek Programaren Irudi Eskuliburuan daude eskuragarri, ministerioaren webgunean (http://www.mitma.es).

b) Kartel iraunkor bat; publikoak erraz ikus dezakeen leku batean egon beharko du eta dagokion udal ordenantzak bete. Tamaina nahikoa izango du erraz asko ikus eta irakur dadin. Argiro adierazi beharko ditu proiektuaren izenburua, Programaren izena eta irudia, Europar Batasunak eman duen laguntza ekonomikoa, EBren logoa eta, azkenik, «Europa egiteko modu bat» goiburua. Egingo diren kartelaren eta zabaltze-euskarrien diseinu grafikoak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioak xedatutako baldintzak bete beharko ditu. Baldintza horiek Programaren Irudi Eskuliburuan daude eskuragarri, ministerioaren webgunean (http://www.mitma.es).

3.– Laguntzen Onuradunak Europako funtsen eskutik jasotako babesa jakinaraziko dio publikoari, eragiketaren deskripzio laburra eginaz bere webgunean, horrelakorik badu, bere helburu eta emaitzei lotuta jasotako babes-mailarekiko proportzioa bilatuz, eta Batasunaren finantza-babesa azpimarratuz.

4.– Halaber, eta hala badagokio, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak agindu honen xede diren laguntzen publizitatea egiteko betebeharrei dagokienez xedatzen duena bete beharko da.

22. artikulua.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunak. Estatuko laguntzen mugak betetzea.

1.– Energia-efizientzia hobetzea eta iturri berriztagarriak dituen energia sustatzea xede duten inbertsioetarako emandako laguntzen azken hartzaileak jarduera komertziala edo merkataritzakoa garatzen duten eta Estatuko laguntzen araudiaren mende dauden enpresak direnean, laguntza horiek 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduan (barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria jakin batzuk aitortzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz) eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen (EB) 1407/2013 Erregelamenduan jasotako baldintzen eta mugen mende egongo dira. Halaber, eta hala badagokio, «Enpresei eta autonomoei laguntzeko neurriei buruzko Aldi Baterako Esparru Nazionala, COVID-19aren egungo agerraldiaren testuinguruan ekonomia babesteko bideratuak» delakoak xedatutakoa aplikatuko da. Neurri horiek ondokoak dira: zuzeneko dirulaguntzak, itzul daitezkeen aurrerapenak, abantaila fiskalak, maileguetarako bermeak eta hobariak COVID-19aren egungo agerraldiaren testuinguruan ekonomia babestea xede duten maileguetako interes-tasetan.

2.– Bereziki, laguntzaren azken hartzailea jarduera ekonomikoak edo merkataritza-jarduerak garatzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa denean ondoko erregimena aplikatuko da Estatuko laguntzei dagokienez:

a) Azken 3 zerga-urteotan emandako laguntzen zenbatekoa eta deialdi honen eskaturiko laguntza batuz gero lorturiko emaitza 200.000 eurotik beherakoa bada, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen (EB) 1407/2013 Erregelamendua aplikatuko da.

b) Azken 3 zerga-urteotan emandako laguntzen zenbatekoa eta deialdi honen eskaturiko laguntza batuz gero lorturiko emaitza 200.000 eurokoa edo handiago bada, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria jakin batzuk aitortzen dituen 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduan xedatutakoa beteko da, energia-efizientzia hobetzeko neurriei loturiko inbertsiorako emandako laguntzentzat aurreikusitako salbuespena aplikatuz (38. artikulua). Salbuespen horren existentzia jakinaraziko zaio Europako Batzordeari, Deialdi-agindu hau argitaratu den egunean zenbatzen hasiko den 20 eguneko epearen barruan.

Aurreko hizkietan xedatutakoari kalterik egin gabe eta laguntza hauek enpresek eta autonomoek egungo testuinguruan dituzten likidezia arazoak arin ditzaketela aintzat hartuz, Europako Batzordeak 2020ko apirilaren 2ko SA.56851 (2020/N) Erabakian onartu zuen «Enpresei eta autonomoei laguntzeko neurriei buruzko Aldi Baterako Esparru Nazionala, COVID-19aren egungo agerraldiaren testuinguruan ekonomia babesteko bideratuak» delako esparrua (neurri horiek ondokoak dira: zuzeneko dirulaguntzak, itzul daitezkeen aurrerapenak, abantaila fiskalak, maileguetarako bermeak eta hobariak COVID-19aren egungo agerraldiaren testuinguruan ekonomia babestea xede duten maileguetako interes-tasetan) aplika daiteke, bai eta bere aldaketak ere, esleipenaren behin betiko ebazpena erregimen horren epealdia amaitu baino lehen eman bada.

3.– Ezarritako laguntzen gehieneko mugak errespetatzeari begira, laguntzen azken hartzaileek jaso dituzten laguntza guztien inguruko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, aipatuak egiaztatzen dituen dokumentazioarekin batera. Halaber, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, enpresa krisi-egoeran ez dagoela esanez («krisi-egoeran dagoen enpresa» definizioa 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamenduko 2. artikuluaren 18. atalean dago).

23. artikulua.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunak. Kontratazio administratiboari buruzko legedia betetzea.

Aplikatzekoa den araudiari jarraiki, dirulaguntzen xede diren proiektuei loturiko sektore publikoko entitateen lizitazioak Sektore Publikoko Kontratazio Plataforman argitaratu behar dira.

Era berean, diruz lagundutako erregulazio harmonizatuko kontratuen kasuan, 9/2017 Legeko 23. artikuluan zehaztutako zentzuan, Sektore Publikoko Kontratazio Plataforman argitaratzeaz gain, orokorrean eta beti ere lizitazio horien berezitasunen arabera, aplikatzekoa izango da Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legeak dioena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.

II. ATALA
ESKU HARTUKO DUTEN BESTE ENTITATE BATZUK

24. artikulua.– Birgaitze-bulegoak.

1.– Agindu honetan zehaztutako xedeetarako, Birgaitze-bulego izango dira «leihatila bakar» motako administrazio-izaeradun zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoak Agindu honetako laguntzen eskariak jasotzeko gaitu eta, horrez gain, laguntzen kudeaketa koordinatu, informatu eta errazteko eta azken hartzaileei zerbitzuak emateko baimendu baditu. Hori guztiaren xedea da energia-birgaitzerako proiektuen exekuzio eta kudeaketa integrala erraztea bizitegi-esparruan.

2.– Ministro Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onartu zuen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak (SEEP) eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak eta Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko 2021eko ekainaren 16ko Kontseiluaren Exekuzio-erabakiak (CID) diotenarekin bat, birgaitze-bulegoek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

2.1.– Eusko Jaurlaritzak 2022ko martxoaren 29an onartu zuen Iruzurraren Aurkako Planari atxikitzea edo, bestela, antzeko edukia duen berezko plan bat izatea. Honen helburua da bermatzea eta adierazi ahal izatea funtsak, beren jarduketa-eremuan, aplikatzekoak diren arauak betez erabili direla; bereziki, iruzurraren prebentzio, detekzio eta zuzentzeari, ustelkeriari eta interes-gatazkei dagokienez. Iruzurraren Aurkako berezko Plan bat izanez gero, Eusko Jaurlaritzarenak dioena ere bete beharko da.

2.2.– Eusko Jaurlaritzak 2022ko martxoaren 29an sinatu zuen iruzurraren aurka borrokatzeko adierazpen instituzionalarekin bat egitea.

2.3.– Interes-gatazkarik ezaren Adierazpena (IGEA) aurkeztea, Agindu honetako VI. eranskinean jasotako ereduari jarraiki. Betebehar hori dute kudeaketa-, kontrol- eta ordainketa-lanak egiten dituzten langile publikoek eta eginkizun horiek (edo horietako zenbait) jaso dituzten beste eragile batzuek, bai eta onuradun pribatuak, bazkideak, kontratistak eta azpikontratistak, beren interesen alde baina EBren finantza-interesen aurka jardun badezakete interes-gatazka baten baitan.

2.4.– Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak aurreikusten duen «Ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa (do no significant harm – DNSH printzipioa) eta aplikatzekoak diren Europako beste araudiak betetzea. Horretarako, DNSHren Autoebaluazioa egingo da, DNSH Ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioaren Autoebaluazioa, Agindu honetako V. eranskinean jasotako ereduari jarraiki.

2.5.– SEEP planean esleituriko Etiketatze klimatikoaren, digitalaren eta ingurumen-etiketatzearen baldintzak betetzea, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren VI. eta VII. eranskinei jarraiki.

2.6.– Edozein argitalpen, zabaltze-jarduera, webgune eta, orokorrean, hedabidetan proiektuari buruz eginiko erreferentzia guztiek SEEPen Irudi Eskuliburuan zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte. Aurrekoari kalterik egin gabe, SEEP planaren funtsei esker lorturiko finantzaketa eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren aldetik egon den kudeaketa aipatu beharko dira, azaroaren 17ko 38/2003 Legeak 18.4 artikuluan dioena betez.

2.7.– Era berean, finantzaketa honen jatorria aipatu beharko da, bere ikusgarritasuna bermatuz, bereziki diruz lagundu daitezkeen jarduketak eta beren emaitzak sustatzen direnean. Informazio koherentea, eraginkorra eta proportzionatua eman beharko da eta hartzaile anitz izango ditu jomugan, hedabideak eta publikoa barne. Halaber, eremu honetan garatuko diren beste lizitazio, hitzarmen eta instrumentu juridiko guztiek ondoko erreferentzia agertu beharko dute, goiburuan zein garapen-zatian: «NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, –Europar Batasunaren finantzaketarekin–», Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduko 9. artikuluak dioenarekin bat.

2.8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskatzen dion beste edozein informazio eta dokumentazio bidaltzea.

25. artikulua.– Erakunde laguntzaileak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erakunde laguntzaile bat edo gehiago izenda ditzake beren esku utziko diren eginkizunak bete ditzaten. Eginkizun horien artean egongo da, hala badagokio, funts publikoak onuradunei transferitzea edo entregatzea. Hori guztia, urriaren 5eko 853/2001 Errege Dekretuak 7. artikuluan dioena eta 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak 52. artikuluan dioena betez. Nolanahi ere, funts ekonomiko horiek ezin dira erakunde laguntzaile beraren ondarearen zatitzat hartu, inola ere.

2.– Erakunde laguntzaileak instrukzio-organoak izango dira laguntzak kudeatzeko, dirulaguntzei buruzko legedi orokorrean zehaztutako eginkizunen barruan. Beren ardura izango da egindako eskariak izapidetzea, ebazpen-proposamenak egitea organo eskudunei eta, dagokionean, ordainketak artikulatzea konturako aurrerapen modura zein laguntzen azken ordainketa gisara. Erakunde laguntzaile bilakatzen diren sektore publikoko erakundeek organo delegatu gisa jardun dezakete ere beste eginkizun batzuk garatzeko, beti ere horrela aurreikusiko bada sinaturiko lankidetza-hitzarmenean eta bitarteko nahikoak badituzte horretarako.

Beren jardunaren eskutik, interesdunek beren eskarian aurkeztu duten dokumentazioa eta programetako bakoitzaren dagokion laguntzak eskuratu ahal izateko eskatu diren betekizunak aztertu ondoren ebazpen-proposamen bat egingo dute eta espedientea bultzatzeko neurriak zehaztuko dituzte, beharrezko komunikazioak eta jakinarazpenak mantenduz eta eginaz interesdunekin.

Erakunde laguntzaileen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko harremanak bi aldeek sinatuko dituzten lankidetza-hitzarmenek arautuko dituzte. Hitzarmen horietan bataren eta bestearen lan-kargak banatzeko irizpideak zehaztuko dira.

Artikulu honek organo kudeatzaile izendatzen ditu erakunde laguntzaileak. Izaera horrek, baina, ez du zer ikusirik Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduak definitzen duenarekin.

Laguntzak izapidetu eta bideratuko dituzten organoek beren jarduna egokituko dute aukeraketa prozesuan edo laguntza horien baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzeko prozesuan parte hartuko duten pertsonek interes-gatazken presentzia edo beren eza egiaztatzeko aukera izan dezaten, hori guztia Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 29an egin zuen bileran adostutako Erabakiak onartu zuen iruzurraren aurkako planak dioena betez.

3.– Artikulu honetan araututako erakunde laguntzaileek ez dute, inola ere, onuradunak aurkeztu duen zerga-izaerako informazioaz beste mota horretako informaziorik ikusiko, Administrazio Publikoa izan edo Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 2.3 dioenaren arabera izaera hori eduki ezean.

Interesdunak informazioa lagatzeko baimena ematen duenean ezingo da informazio hori hirugarrenen esku utzi, zerga- edo ekonomia-izaerakoa bada. Laguntza hauek aitortzeko eskatzen diren betekizunen betetzea egiaztatzeko oinarria Zergen Foru-administrazioak edo -ogasunak bildutako informazioa denean, egiaztatze hori zuzenean egin beharko du eskarian eskatzailearen zerga-informazioa ikusteko berariaz baimendu den Administrazio Publikoak.

4.– Visesa, SA sozietate publikoa erakunde laguntzaile gisa jardungo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta sozietateak berak adosten dituzten baldintzetan.

5.– Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 17/2002 Dekretuak arautzen dituen hirigintza-sozietate publikoak (HSP) ere laguntza hauetarako erakunde laguntzaileak izan daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta sozietate bakoitzak sinatzen duten aldebiko lankidetza-hitzarmenetan zehaztutako baldintzetan.

6.– Nolanahi ere, erakunde laguntzaile izendatuak izateko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak (DLO) 13. artikuluan zehazten dituen betekizunak bete beharko dituzte, bere 2. ataleko e) hizkian jasotakoa kenduta. Era berean, erakunde laguntzaileek DLOren 15. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute. Bestetik, erakunde laguntzaile horiek aukeratzeari dagokionez eta berekin formalizatu beharreko hitzarmenaren edukiari dagokionez DLOren 16. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

7.– Aurrekoez gain, honako entitate hauek erakunde laguntzaile izateko aukera izango dute ere:

a) Organismo publikoek eta zuzenbide publikoko beste entitate eta korporazioak.

b) Administrazio Publikoek osotasunean edo gehiengoarekin kontrolatzen dituzten enpresa publikoek eta merkataritza-sozietateek.

c) 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituenak bere bosgarren xedapen gehigarrian jasotzen dituen elkarteak.

d) Gobernuz kanpoko erakundeek, gizarte ekonomiaren ordezkaritza-elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde guztiek, bereziki beren jarduera babes berezia merezi duten sektore zurgarrienetan garatzen duten horiek, Gizarte Ekonomiari buruzko martxoaren 29ko 5/2011 Legeak adierazten duen bezalaxe.

e) Kreditu erakundeek eta laguntzak aitortuko dituen Administrazioak beharrezkotzat jo dituen beste sozietate edo entitate pribatu guztiek, beti ere azkenaren aurrean erakunde laguntzaile gisa akreditatuta badaude eta prozesuan izango duten neutraltasuna eta objektibotasuna zalantza izpirik gabe bermatu bada.

8.– Gaiaren inguruko berariazko arauak egon ezean, erakunde laguntzaileentzat subsidiarioki aplikatzekoa izango da 698/1991 Dekretuak, abenduaren 17koak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako dirulaguntzen bermeei eta dirulaguntza horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duenak eta beren kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak zehazten dituenak xedatutakoa.

9.– Ministro Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onartu zuen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak (SEEP) eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak eta Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko 2021eko ekainaren 16ko Kontseiluaren Exekuzio-erabakiak (CID) diotenarekin bat, erakunde laguntzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

9.1.– Eusko Jaurlaritzak 2022ko martxoaren 29an onartu zuen Iruzurraren Aurkako Planari atxikitzea edo, bestela, antzeko edukia duen berezko plan bat izatea. Honen helburua da bermatzea eta adierazi ahal izatea funtsak, beren jarduketa-eremuan, aplikatzekoak diren arauak betez erabili direla; bereziki, iruzurraren prebentzio, detekzio eta zuzentzeari, ustelkeriari eta interes-gatazkei dagokienez. Iruzurraren Aurkako berezko Plan bat izanez gero, Eusko Jaurlaritzarenak dioena ere bete beharko da.

9.2.– Eusko Jaurlaritzak 2022ko martxoaren 29an sinatu zuen iruzurraren aurka borrokatzeko adierazpen instituzionalarekin bat egitea.

9.3.– Interes-gatazkarik ezaren Adierazpena (IGEA) aurkeztea, Agindu honetako VI. eranskinean jasotako ereduari jarraiki. Betebehar hori dute kudeaketa-, kontrol- eta ordainketa-lanak egiten dituzten langile publikoek eta eginkizun horiek (edo horietako zenbait) jaso dituzten beste eragile batzuek, bai eta onuradun pribatuak, bazkideak, kontratistak eta azpikontratistak, beren interesen alde baina EBren finantza-interesen aurka jardun badezakete interes-gatazka baten baitan.

9.4.– Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak aurreikusten duen «Ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa (do no significant harm – DNSH printzipioa) eta aplikatzekoak diren Europako beste araudiak betetzea. Horretarako, DNSHren Autoebaluazioa egingo da, DNSH Ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioaren Autoebaluazioa, Agindu honetako V. eranskinean jasotako ereduari jarraiki.

9.5.– SEEP planean esleituriko Etiketatze klimatikoaren, digitalaren eta ingurumen-etiketatzearen baldintzak betetzea, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren VI. eta VII. eranskinei jarraiki.

9.6.– Edozein argitalpen, zabaltze-jarduera, webgune eta, orokorrean, hedabidetan proiektuari buruz eginiko erreferentzia guztiek SEEPen Irudi Eskuliburuan zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte. Aurrekoari kalterik egin gabe, SEEP planaren funtsei esker lorturiko finantzaketa eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren aldetik egon den kudeaketa aipatu beharko dira, azaroaren 17ko 38/2003 Legeak 18.4 artikuluan dioena betez.

9.7.– Era berean, finantzaketa honen jatorria aipatu beharko da, bere ikusgarritasuna bermatuz, bereziki diruz lagundu daitezkeen jarduketak eta beren emaitzak sustatzen direnean. Informazio koherentea, eraginkorra eta proportzionatua eman beharko da eta hartzaile anitz izango ditu jomugan, hedabideak eta publikoa barne. Halaber, eremu honetan garatuko diren beste lizitazio, hitzarmen eta instrumentu juridiko guztiek ondoko erreferentzia agertu beharko dute, goiburuan zein garapen-zatian: «NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, –Europar Batasunaren finantzaketarekin–», Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduko 9. artikuluak dioenarekin bat.

9.8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskatzen dion beste edozein informazio eta dokumentazio bidaltzea.

26. artikulua.– Birgaitzearen eragileak edo kudeatzaileak.

1.– Birgaitzearen eragiletzat edo kudeatzailetzat hartuko da laguntza publikoak bultzatu, jarraitu eta kudeatzeko jarduketak egin ditzakeen pertsona fisikoa edo juridikoa edo entitate publikoa edo pribatua. Eginkizun horien barruan ondokoak daude: laguntzei dagozkien zenbatekoak hirugarrenen eskutik jasotzea, finantzaketa lortzea, Agindu honetan jasotako programetako baten bitartez finantzaketa jaso dezaketen birgaitze- edo hobekuntza-jarduketak garatu ahal izateko beharrezkoak diren dokumentuak edo proiektu teknikoak idaztea edo beste jarduera batzuk egitea.

2.– Birgaitzearen eragileek edo kudeatzaileek deialdietako bitartekoak jaso ditzakete, zuzenean, «giltza eskuan» motako ereduak eskaintzen badizkiete etxebizitza-eraikinen jabeei edo jabeen erkidegoei. Horretarako, jabetzarekin, jabeen erkidegoarekin, jabeen erkidegoen elkartzearekin edo onuradunekin sinaturiko akordioa aurkeztu beharko dute. Akordio horrek eginkizun horiek betetzeko ahalordea eta baimena eman beharko die, baita eragile horiek laguntzen onuradun zuzenak bilakatzen diren kasuetan ere.

3.– Birgaitzearen eragilearen edo kudeatzailearen esku hartzeak ez du azken hartzailea den onuraduna dituen betebehar guztiak betetzetik salbuesten, kudeatzaile edo eragile horri eska diezaiokeen erantzukizunari kalterik egin gabe.

4.– Ministro Kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onartu zuen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak (SEEP) eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) ezarri zuen onuradunek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak eta Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko 2021eko ekainaren 16ko Kontseiluaren Exekuzio-erabakiak (CID) diotenarekin bat, birgaitzearen eragileek edo kudeatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

4.1.– Eusko Jaurlaritzak 2022ko martxoaren 29an onartu zuen Iruzurraren Aurkako Planari atxikitzea edo, bestela, antzeko edukia duen berezko plan bat izatea. Honen helburua da bermatzea eta adierazi ahal izatea funtsak, beren jarduketa-eremuan, aplikatzekoak diren arauak betez erabili direla; bereziki, iruzurraren prebentzio, detekzio eta zuzentzeari, ustelkeriari eta interes-gatazkei dagokienez. Iruzurraren Aurkako berezko Plan bat izanez gero, Eusko Jaurlaritzarenak dioena ere bete beharko da.

4.2.– Eusko Jaurlaritzak 2022ko martxoaren 29an sinatu zuen iruzurraren aurka borrokatzeko adierazpen instituzionalarekin bat egitea.

4.3.– Interes-gatazkarik ezaren Adierazpena (IGEA) aurkeztea, Agindu honetako VI. eranskinean jasotako ereduari jarraiki. Betebehar hori dute kudeaketa-, kontrol- eta ordainketa-lanak egiten dituzten langile publikoek eta eginkizun horiek (edo horietako zenbait) jaso dituzten beste eragile batzuek, bai eta onuradun pribatuak, bazkideak, kontratistak eta azpikontratistak, beren interesen alde baina EBren finantza-interesen aurka jardun badezakete interes-gatazka baten baitan.

4.4.– Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak aurreikusten duen «Ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa (do no significant harm – DNSH printzipioa) eta aplikatzekoak diren Europako beste araudiak betetzea. Horretarako, DNSHren Autoebaluazioa egingo da, DNSH Ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioaren Autoebaluazioa, Agindu honetako V. eranskinean jasotako ereduari jarraiki.

4.5.– SEEP planean esleituriko Etiketatze klimatikoaren, digitalaren eta ingurumen-etiketatzearen baldintzak betetzea, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren VI. eta VII. eranskinei jarraiki.

4.6.– Edozein argitalpen, zabaltze-jarduera, webgune eta, orokorrean, hedabidetan proiektuari buruz eginiko erreferentzia guztiek SEEPen Irudi Eskuliburuan zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte. Aurrekoari kalterik egin gabe, SEEP planaren funtsei esker lorturiko finantzaketa eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren aldetik egon den kudeaketa aipatu beharko dira, azaroaren 17ko 38/2003 Legeak 18.4 artikuluan dioena betez.

4.7.– Era berean, finantzaketa honen jatorria aipatu beharko da, bere ikusgarritasuna bermatuz, bereziki diruz lagundu daitezkeen jarduketak eta beren emaitzak sustatzen direnean. Informazio koherentea, eraginkorra eta proportzionatua eman beharko da eta hartzaile anitz izango ditu jomugan, hedabideak eta publikoa barne. Halaber, eremu honetan garatuko diren beste lizitazio, hitzarmen eta instrumentu juridiko guztiek ondoko erreferentzia agertu beharko dute, goiburuan zein garapen-zatian: «NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, –Europar Batasunaren finantzaketarekin–», Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduko 9. artikuluak dioenarekin bat.

4.8.– Jasotako funtsen aplikazioa justifikatuko duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, ikuskapen- eta kontrol-ariketen helburu izan daitezkeen heinean.

4.9.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskatzen dion beste edozein informazio eta dokumentazio bidaltzea.

IV. KAPITULUA
ERAIKINETAN BIRGAITZE-LANAK EGITEKO LAGUNTZA-PROGRAMA.
(URRIAREN 5EKO 853/2021 ERREGE DEKRETUA, 3. PROGRAMA)

27. artikulua.– Programaren xedea.

Programa honen xede da hiri-eremuetan zein landa-eremuetan gehienbat bizitegi-erabilera duten eraikinetan egindako obrak edo jarduketak finantzatzea, beti ere horien bitartez energia-efizientzia era esanguratsuan eta egiaztatuan hobetuko bada. Arreta berezia eskainiko zaio eraikinaren inguratzaileari bizitegi-tipologia kolektiboko eraikinetan, beren etxebizitzak barne, eta familia bakarreko etxebizitzetan.

Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko 2021eko ekainaren 16ko Kontseiluaren Exekuzio-erabakiak (CID ingelesez) bere eranskinean jasotzen dituen helburuak betez, programa honetako laguntzen esleipenak eta exekuzioak ondoko helburuen lorpena babestuko dute:

a) CID-ren 27. Helburua: etxebizitzak berritzeko jarduketak 2023ko laugarren hiruhilekoan amaitzea, lehen mailako energian % 30eko batezbesteko aurreztea lortuz gutxienez (231.000 berritze-jarduketak 160.000 etxebizitza bakarretan, gutxienez).

b) CID-ren 29. Helburua: etxebizitzak berritzeko jarduketak 2026ko laugarren hiruhilekoan amaitzea, lehen mailako energian % 30eko batezbesteko aurreztea lortuz gutxienez (510.000 berritze-jarduketak 355.000 etxebizitza bakarretan, gutxienez).

28. artikulua.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunak.

1.– Ondokoak laguntzen azken hartzaileak izan daitezke:

a) Isolatutako edo lerrotan taldekatutako familia bakarreko etxebizitzen eta dagoeneko eraikita dauden bizitegi-tipologia kolektiboko eraikinen eta beren etxebizitzen jabeak edo gozamendunak, pertsona fisikoak zein izaera pribatuko edo publikoko nortasun juridikoa duten pertsonak izanda.

b) Administrazio publikoak eta zuzenbide publikoko beste organismo eta entitate guztiak, bai eta higiezinen jabe diren administrazio publikoek osotasunean edo partzialki kontrolatzen dituzten enpresa publikoak edo merkataritza-sozietateak.

c) Jabeen erkidegoak edo Jabetza Horizontalaren uztailaren 21eko 49/1960 Legeko 5. artikuluari edo aplikatzekoak diren antzeko foru-arauei jarraiki eratutako jabeen erkidegoen elkartzeak.

d) Kode Zibilaren 396. artikuluak zehazten dituen baldintzak betetzen badituzte ere jabetza horizontaleko titulua formalizatua izan ez duten eraikinen jabetza talde gisara duten jabeak.

e) Kode Zibilaren 396. artikuluak zehazten dituen baldintzak betetzen dituzten eraikinen edo etxebizitzen jabeek taldeka eratu dituzten kooperatiba elkarteak bai eta Jabetza Horizontalaren uztailaren 21eko 49/1960 Legeko 5. artikuluari edo aplikatzekoak diren antzeko foru-arauei jarraiki eratutako jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkartzeak osatzen dituzten jabeen kooperatibak eta erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatibak.

f) Eraikinen enpresa errentariak edo kontzesionarioak, bai eta indarreko kontratuaren bitartez izaera hori egiaztatu ahal duten kooperatibak ere. Kontratu horrek berariazko gaitasuna aitortu beharko die programaren xede diren birgaitze-jarduketak egin ahal izateko.

2.– Jarduketaren gauzatzea zenbait azken hartzaileren esku dagoenean, bakoitzak bere gain hartu duen kostuaren eta erantzukizunaren arabera banatuko da laguntza.

3.– Laguntzen azken hartzaileek laguntza horien kobratzea birgaitzearen eragilearen edo kudeatzailearen esku utz dezakete, Agindu honetako 26.2 artikuluan arautu den akordioaren bitartez.

4.– Azken hartzaileek edo, hala badagokio, beren ordez jarduten duen birgaitzearen eragileak edo kudeatzaileak, laguntzaren zenbateko osoa dagokion jarduketak ordaintzera bideratuko dute. Jabeen erkidegoen eta jabeen erkidegoen elkartzeen kasuan ere arau berdina aplikatuko da. Halere, laguntzaren zenbatekoa eta obren kostuak etxebizitzetako jabeetan eta, hala badagokio, merkataritza-lokaletako eta bateragarriak diren beste erabileretako onibarretako jabeetan izango du eragina, jabetza horizontalari buruzko legedian jasotako arauei jarraiki.

Aurreko idatz-zatian ezarritakoari kalterik egin gabe, jabeen erkidegoko edo jabeen erkidegoen elkartzeko kideren batek ezingo balu laguntza jaso legezko arrazoien ondorioz, jabe edo gozamendun horrek ez du jasotako laguntzatik berari dagokion zati proportzionala jasoko eta zenbateko hori erkidegoko edo elkartzeko beste kide guztien artean hainbanatuko da.

5.– Etxebizitzaren jabeak eta maizterrak adostu badute azken horrek ordaindu beharko dituela dagokion birgaitze-jarduketak, errenta ordaintzearen truke, maizterrak eskubidea izango du laguntza hauek eskatzeko gaitasuna emango dion akordioaren sinatzea eskatzeko jabeen erkidegoari edo jabe bakarrari. Kasu horretan, maizterra azken hartzailea bilakatuko da.

29 artikulua.– Jarduketen xede diren eraikinen betekizunak.

Programa honetako jarduketen xede diren eraikinek ondoko betekizunak bete beharko dituzte:

a) Egingo diren jarduketen proiektua izatea. Proiekturik behar ez duten jarduketen kasuan, teknikari eskudunak memoria bat sinatu beharko du, jarduketak Eraikingintzaren Kode Teknikoa eta indarreko arau guztiak betetzen dituela egiaztatuz. Bi kasuetan, dagoen Eraikinaren liburua aurkeztu beharko da birgaitzerako. Horren faltan, eraikina hobetzeko potentzialari buruzko azterlan bat aurkeztu beharko da, EAL legean zehazturiko oinarrizko betekizunak aintzat hartuz; eta proposaturiko jarduketa identifikatuko duen Esku-hartze plan bat.

Proiektuak eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko azterlan bat izango du barne. Azterlan hori eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko dagokion planean islatu beharko da, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpenari eta kudeaketari buruzko araubide juridikoa ezartzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuak dioenarekin bat. Horrez gain, ondoko baldintzak bete beharko dira:

1.– Jarduketen eremuan sorturiko arriskutsuak ez diren eraikuntza- eta eraispen-hondakinen (pisuan kalkulatuta) % 70 gutxienez (2000/532/EC Erabakiak zehaztu zuen Europako Hondakin Legeak jasotzen duen 17 05 04 kategoriko material naturala kenduta) berriz erabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko da, beste material batzuren ordez hondakinak erabilita egindako betelanak barne, EBko hondakin-hierarkiarekin eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat.

2.– Eragileek eraikuntzari eta eraispenari loturiko prozesuetan sorturiko hondakinak mugatu beharko dituzte, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloa betez. Egun eskuragarri dauden hobekuntza teknikoak aintzat hartuko dira eta gaikako eraispena egingo da substantzia arriskutsuen kentze eta maneiatze segurua bermatu eta kalitate handiko birziklatze eta berrerabiltzea errazteko materialen gaikako kentzearen bitartez, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkatze-sistemez baliatuz. Era berean, lehentasuna emango zaio gaikako eraispenari eta, ahal dela, sailkatzea hondakinak sortu diren tokian bertan egingo da.

b) Eraikinen diseinuek eta eraikuntza-teknikek zirkulartasuna babestuko dute eta, bereziki, ISO 20887 arauari edo eraikinen desmuntatze-gaitasuna edo egokigarritasuna ebaluatzeko beste arau batzuei dagokienez ondoko alderdiak frogatu beharko dituzte: efizientzia bitartekoen erabileran, berrerabiltzea eta birziklatzea errazteko egokigarritasuna, malgutasuna eta desmuntagarritasuna.

c) Amiantoa duten eraikuntza-produktuak eraikinetik edo jarduketa-eremutik atera beharko dira. Produktu horiek ateratzerakoan amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretua bete beharko da. Lan hori legez baimendutako enpresa batek egin beharko du. Prozesu horretan sorturiko hondakinak kudeatzerakoan eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpenari eta kudeaketari buruzko araubide juridikoa ezartzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua bete beharko da.

d) Bizitegi-tipologia kolektiboko eraikinen kasuan ondoko baldintzak bete beharko dira:

1.– Nasa gainetik eraikitako bere azaleraren % 50ak gutxienez, bateragarriak diren beste erabileretako behe solairuak edo beheko solairuak kenduta, bizitegi-erabilerarako izan beharko du. Ez dago jarduketen xede diren etxebizitzak pertsonen ohiko etxebizitza (eta iraunkorra) direla frogatu beharrik.

2.– Jarduketek jabeen erkidegoaren adostasuna izan beharko dute, jabe bakarreko eraikinen kasuan salbu.

3.– Laguntzen xede diren eraikinek 2000. urtea baino lehenagokoak izan behar dute.

Eraikuntza-lanen amaiera-data frogatu ahal izateko ondoko dokumentuak aurkeztu daitezke, lehentasun-ordena honetan: obra-bukaerako ziurtagiria edo obra-harreraren akta; horien faltan, obra berriaren adierazpena, katastro-ziurtagiria edo lehenengoz okupatzeko lizentzia; eta, azkenik, katastroan edo eraikinen erroldan agertzen den hori. Eraikina osorik birgaitzeko esku-hartze bat egin bada, 117/2018 Dekretuak, uztailaren 24koak, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoak jasotzen duen zentzuan, eraikin osoaren amaiera-data, haren adina kalkulatzeko, honako hau izango da: osorik birgaitu ondoko lehen okupaziorako lizentziari dagokiona, edo, lizentzia hori eduki ezean, obren amaierako ziurtagiriarena. Aurreko dokumentuak falta badira, zuzenbidean onargarria den beste edozein frogabide erabiliz ziurtatu ahal izango da eraikinaren adina.

4.– Eraikinetako jabe diren pertsonek edo entitateek Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) eginda izan beharko dute eskaria formalizatu baino lehen. Ikuskapen horrek sarrera-erregistroa izan beharko du dagokion udalean eta eraikinaren adina dena dela, dagokion Erabilera eta Mantentze Plana izan beharko du, dokumentu horien gauzatzerako 5. Programak aurreikusten dituen laguntzak eskatzeko dagoen aukerari kalterik egin gabe.

5.– Ondoko eraikinetan proposaturiko jarduketek ez dute dirulaguntzarik jasoko:

a) eraikin hutsak, aurri-adierazpena jaso dutenak edo deklarazio hori egiteko prozesuan daudenak. Eraikin bat hutsik egongo da bere etxebizitzetako % 75 hutsik badaude, etxebizitza bakoitzeko errolda kolektiboko ziurtagirian jasotakoaren arabera.

b) partzialki eraitsitako eraikinak, barnealdea hutsik duten eraikinak eta fatxada eraistea aurreikusten duten eraikinak.

c) dagoeneko eraikita dituzten solairuak handitzeko edo eraikinaren bizitegi-erabilera aldatzeko xedearekin beren egitura egonkortzeko edo birgaitze integrala gauzatzeko proiektuak aurreikusten dituzten eraikinak.

6.– Jarduketek interes kulturala izendatutako edo beste edozein babes-erregimen duten eraikinetan eragiten dutenean, jarduketa horiek aldez aurretik baimendu beharko dira, aplikatzekoa den babes-erregimena kudeatzeko eskumena duen organoaren aldetik eta bere araudi propioa betez.

30. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen jarduketak dira: etxebizitzarako bizitegi-erabilera nagusi duten eraikinak hobetzeko edo birgaitzeko jarduketak, hurrengo artikuluan ezarritako mugekin, beti ere berrizta ezin daitekeen lehen mailako energiaren kontsumo-adierazlean % 30eko aurreztea lortuz gero gutxienez, energia-ziurtapenari dagokionez.

2.– Aurreko atalean ezarritakoaz gain, Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera C, D eta E zona klimatikoetan dauden eraikinetan, familia bakarreko etxebizitzaren edo eraikinaren berokuntzaren eta hozkuntzaren urteko energia-eskari globala eta energia-eskaria aurreztu beharko da ere, eskatutakoaren arabera:

– D eta E zona klimatikoak: % 35, gutxienez.

– C zona klimatikoa: % 25, gutxienez.

3.– Interes arkitektonikoko edo historikoko gune izendaturiko multzo baten parte izateagatik babes-erregimen baten mende dauden eraikinen kasuan, inguratzaile termikoa osatzen duten osagaien gaineko jarduketak mugatuta badituzte, ez dago artikulu honetako 2. atalean zehaztutako eskaria murrizteko betekizuna bete beharrik. Nolanahi ere, alda daitezkeen inguratzailearen osagaiek Eraikingintzaren Kode Teknikoak barne hartzen duen DB HE Energia aurrezteko Oinarrizko Dokumentuak 3.1.1.a–HE1 eta 3.1.3.a–HE1 tauletan jasotzen dituen transmitantzia termikoko eta airearekiko iragazkortasuneko muga-balioak bete beharko dituzte.

4.– Halaber, eraikinaren berokuntzaren eta hozkuntzaren urteko energia-eskari globala artikulu honetako 2. atalean ezarritako hori baino maila altuagoan aurreztea lortu duten energia-efizientzia hobetzeko jarduketak azken 4 urteotan izan dituzten (eta hori froga dezaketen) eraikinek ez dute eraikinaren berokuntzaren eta hozkuntzaren urteko energia-eskari globala murrizteko betekizuna bete beharrik. Jarduketa horiek ez badute eskaturiko aurrezte-portzentajea berdindu edo hobetu, betekizun hori betetzat joko da dagoeneko jarduketak eta eskariaren xede den jarduketaren barruan egindako esku-hartzeak batuz gero eskaturiko eskari-aurreztea lortuko bada. Alderdi hau egiaztatzeko, dagokion energia-efizientziako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

5.– Diruz lagundu daitezke 2020ko otsailaren 1a eta gero hasitako jarduerak.

Jarduketen hasiera-data egiaztatzeko emandako lizentziaren edo administrazio-baimenaren data hartuko da aintzat; horren faltan, aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpenak erregistroan duen sarrera-data hartuko da kontuan. Hala badagokio, dagokion obrak xede dituen exekuzio-agindua emateko data hartuko da aintzat.

6.– Ezingo da, inola ere, jatorri fosileko erregaia erabiltzen duten sorgailu termikoetan inbertitzea ekarriko duen jarduketarik diruz lagundu.

31. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Laguntzen gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko garatu beharreko jarduketen kostu osoa hartuko da aintzat, zenbatekoak finkatzeko xedearekin ondoko puntuetan jaso diren irizpideen arabera.

2.– Xede horietarako, eta aipatu 1. taula aplikatzearen ondorioz ezarritako mugen barruan, diruz lagundu daitezkeen kostutzat joko dira jarduketen garapenari loturiko kudeaketa-kostuak eta beren gastuak, jarduketen kudeaketan eta garapenean esku hartu duten profesional guztien ordainsariak, obra-zuzendaritza barne, beharrezko proiektuak, txosten teknikoak eta ziurtagiriak idazteko kostuak, administrazio-izapidetzeari loturiko gastuak eta antzeko beste gastu orokor guztiak, beti ere egokiro justifikatuta badaude eta artikulu honetan ezarritakoaren arabera zehaztutako mugaren barruan. Ezingo dira diruz lagundu lizentzia, tasa, zerga edo tributuei loturiko kostuak. Nolanahi ere, BEZ edo zeharkako zerga baliokidea diruz lagundu daitezkeen horien artean egongo dira, beti ere osotasunean edo partzialki berreskuratu edo konpentsatu ezin badira.

Proiektuak 5. programaren kargurako dirulaguntza jaso badu birgaitzearen exekuzio-proiektuak idazteko (urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretua), jasotako zenbatekoa programa honen kargura jasotako dirulaguntzatik kenduko da. Programa honi loturiko gehieneko laguntza-zenbatekoa zehazterakoan proiektuaren kostua diruz lagundu daitekeen inbertsioan sartuko da eta 5. programaren barruan proiektua idazteko jaso den zenbatekoa gehieneko zenbateko horretatik kenduko da (urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretua).

3.– Eraikineko eman beharreko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak ezingo ditu jarraian deskribatzen diren emaitzazko mugak gainditu:

a) 1. taulan ezarritako gehieneko portzentajea eta diruz lagundu daitezkeen jarduketen kostua biderkatuz gero lorturiko emaitza.

b) 1. Taulak jasotzen duen etxebizitzako gehieneko laguntza-zenbatekoa eta eraikineko etxebizitzen kopurua biderkatzean loturiko zenbatekoa. Horri, hala badagokio, nasa gainetik merkataritza-lokaletan eta etxebizitza-erabilera ez diren erabiletarako eraiki den metro karratu bakoitzeko zehazturiko laguntzaren zenbatekoa (taula berdinean zehaztua) gehituko zaio, jarduketari esker berrizta ezin daitekeen lehen mailako energiari dagokionez lorturiko aurrezte-mailaren arabera. Nasa gainetik merkataritza-erabilerarako eta etxebizitza-erabilera ez diren erabiletarako eraiki den metro karratu bakoitzeko zehazturiko laguntzaren zenbatekoa kalkulatu ahal izateko dagokion onibarrek jarduketaren exekuzio-kostuetan parte hartu beharko dute.

(Ikus .PDF)

4.– Amiantoa duten osagaiak kentzea eskatzen duten kasuetan laguntzaren gehieneko zenbatekoa baimenduriko enpresaren batek egin beharko dituen amiantodun hondakinen kentze-lanari, maneiuari, garraioari loturiko kostuak estaltzeko handi daiteke. Gehieneko kopurua 1.000 euro izango dira etxebizitzako edo, handiagoa balitz, 12.000 euro birgaitze-jarduketen xede den eraikineko.

5.– Jarduketa horien kostua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren VI. eranskinean jasotako «Dagoeneko eraikita dauden higiezinen energia-efizientzia berritzea, demostrazio-proiektuak eta energia-efizientziako irizpideen araberako babes-neurriak» izeneko 025bis esku-hartze eremuaren araberakoa izango da. Klimaren aldeko ekintzari loturiko jarduketei aplikatzen zaizkien portzentajeak zehazten ditu aipatuak.

32. artikulua.– Zaurgarritasun-egoeran daudenentzako laguntza osagarriak.

1.– Aurreko artikuluan zehazturiko laguntza-zenbatekoa osatzeko aukera egongo da, zaurgarritasun ekonomikoko egoeran dauden pertsonen mesederako. Laguntza hauek eraikinaren osagai pribatiboen jabeak eta gozamendunak izateagatik jarduketa ordaintzera behartuta dauden eta, horrez gain, hurrengo atalean zehaztutako zaurgarritasun ekonomikoko baldintzak betetzen dituzten pertsonei emango zaizkie soil-soilik.

2.– Zaurgarritasun ekonomikoko egoeran daude 65 urteko edo gehiagoko pertsonak eta mugikortasun mugatuko desgaitasuna edo desgaitasun sentsoriala duten pertsonak, beren bizikidetza-unitateekin batera, 25.000 eurotik beherako haztatutako urteko diru-sarrerak badituzte; eta, baita ere, 12.000 eurotik beherako haztatutako urteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak. Konputa daitezkeen diru-sarrerak kalkulatzeko moduari dagokionez, 39/2008 Dekretuak, martxoaren 4koak, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak dioena beteko da. Egoera ekonomiko larriari loturiko laguntzak familiaren urteko errenta haztatuaren arabera eta bizikidetza-unitateak dituen kideen arabera zehaztutako portzentaje baten bitartez kalkulatuko dira, ondoko taulan jasotakoari jarraiki:

3.– Aurreko suposizio horietako bakoitzerako, komunitaterako emandako laguntza eta artikulu honi jarraiki emandako laguntza osagarria batuz gero ezingo dira ondoko taulan etxebizitzako zehaztu diren gehieneko zenbatekoak, jarduketei esker aurreztu den energia-mailaren araberakoak direnak:

Familia bakarreko eraikinen kasuan, zaurgarritasun ekonomikoko egoeran dagoen etxebizitzako gehieneko laguntza-zenbatekoa ondokoa izango da:

33. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

1.– Aurreko artikuluetan zehaztutako laguntzak eskatu ahalko dira Deialdi-agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik, esleituriko kredituak agortzen diren arte. Aurreko artikuluan ezarritakoa oinarri hartuta, zaurgarritasun ekonomikoko egoeran egon daitezkeelako pertsona zehatz batzuen alde eskatuko diren laguntza osagarrien eskariak eraikinaren titularren aldeko laguntzak eskatzeko egintza berberean aurkeztuko dira.

Laguntzaren xede diren jarduketak aztertu eta ebazteko dagozkien eskariak aurkeztu diren ordenari zorrozki jarraituko zaio, funtsak agortzen diren arte.

Laguntzen xede den jarduketak proiektu bat behar badu eta eskarian memoria bakarrik sartu bada, organo eskudunak ondoko berariazko ebazpen-baldintza sar dezake laguntza emateko ebazpenean: laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunean hasiko den hiru hileko gehieneko epean emandako laguntzari dagokion jarduketaren proiektua aurkeztu beharko dela.

2.– Energia-efizientzia hobetzea eta iturri berriztagarriak dituen energia sustatzea xede duten inbertsioetarako emandako laguntzen azken hartzaileak jarduera komertziala edo merkataritzakoa garatzen duten eta Estatuko laguntzen araudiaren mende dauden enpresak direnean, laguntza horiek 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduan (barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria jakin batzuk aitortzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz) eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen (EB) 1407/2013 Erregelamenduan jasotako baldintzen eta mugen mende egongo dira.

3.– Europar Batasuneko araudiak ezarri dituen laguntzen gehieneko mugak errespetatzeari begira, laguntzen azken hartzaileek jaso dituzten laguntza guztien inguruko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, ezarritako mugak bete direla egiaztatuz. Halaber, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, enpresa krisi-egoeran ez dagoela esanez («krisi-egoeran dagoen enpresa» definizioa 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamenduko 2. artikuluaren 18. atalean dago).

4.– Laguntzaren esleipena Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Ordezkariak sinatuko du, ezarritako baldintza guztiak bete eta eskaturiko dokumentazio guztia aurkeztu dela egiaztatu ostean.

5.– Ebazpena erabaki eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilekoa izango da, eskaria aurkeztu den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori amaituta ebazpenik ez balego eskaria ukatu dela ulertuko da.

6.– Programa honetako laguntzak jaso duten eraikinetan energia-efizientzia eta iraunkortasuna hobetzeko obrak exekutatzeko gehieneko epealdia 26 hilekoa izango da, laguntza eman den egunetik zenbatzen hasita. Epealdi hori hogeita zortzi hilera arte zabal daiteke, salbuespen gisa, 40 etxebizitza edo gehiagotan eragiten duten jarduketak edo eraikinak direnean.

Jarduketak exekutatzeko ezarritako epealdiak ezusteko eta egokiro justifikatutako egoeretan luzatu ahalko dira soil-soilik, baldin eta egoera horiek epealdia betetzea ezinezkoa egiten badute, laguntzen azken hartzaileen aldetik hartu diren gutxieneko neurri tekniko edo plangintza-neurri egokien gainetik. Dagokion udal-lizentzia edo -baimena eskaria egin denetik sei hil baino gehiago berandutu denean baino ez da eskatuko luzatze hori. Ezingo da, inola ere, guztira hogeita hamasei hil baino gehiago (laguntza eman den egunetik zenbatzen hasita) zenbatuko dituzten epealdi-luzapenak baimendu laguntzen xede den jarduketa exekutatzeko.

Edonola ere, exekuzio-epealdiek SEEP planak zehaztu dituen CID helburuekin bat egin beharko dute. Jarduketen exekuzioak, horrenbestez, 2026ko ekainaren 30a baino lehenago bukatu beharko dute.

7.– Azken hartzaileek laguntzaren xede diren jarduketen exekuzioa instrukzio-organoaren aurrean justifikatu beharko dute, jarduketak exekutatzeko eman den gehieneko epealdia amaitu eta hiru hileko epearen barruan. Horretarako, laguntzen azken hartzaile diren onuradunek eskaturiko dokumentazioa aurkeztu beharko dute eta SEMren Erregelamenduko 34. artikulua bete beharko dute, zeinak ondokoa baitio: Batasuneko funtsak jaso dituztenek finantzaketa honen jatorria aipatu beharko dute, bere ikusgarritasuna bermatuz, Batasunaren ikurra eta «NextGenerationEU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana, –Europar Batasunaren finantzaketarekin–» esango duen finantzaketa-adierazpen egoki bat erabiliz ere beharrezkoa denean, bereziki diruz lagundu daitezkeen jarduketak eta beren emaitzak sustatzen direnean. Informazio koherentea, eraginkorra eta proportzionatua eman beharko da eta hartzaile anitz izango ditu jomugan, hedabideak eta publikoa barne.

8.– Jarduketa baino lehen eta jarduketaren ostean ziurtatze-sistema berdinaren bitartez egindako ebaluazioen eskutik ikusiko balitz berrizta ezin daitekeen lehen mailako energiari dagokionez azkenean lortu den aurrezte-maila proiektuan hasiera batean aurreikusitako hori baino txikiagoa dela, dirulaguntzaren zenbatekoa egiazki lorturiko aurrezte-mailara egokituko da, 1. taulak dioena aintzat hartuz horretarako. Berrizta ezin daitekeen lehen mailako energiari dagokionez azkenean lortu den aurrezte-maila ez bada % 30era iristen edo 30. artikuluan berokuntzaren eta hozkuntzaren urteko energia-eskari globalari lotuta zehaztu diren baldintzak edo Agindu honetako beste edozein betekizuna betetzen ez badira, laguntza baliogabetu egingo da.

9.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunek ez badute justifikazioari loturiko betekizuna betetzen, laguntza eskatzeko eskubidea galdu dela adieraziko da, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartu zuen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduak 89. artikuluan dioena betez. Horretarako, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 42. artikuluan zehaztutako prozedurari jarraituko zaio.

10.– Laguntzak jasotzeko interesa duten pertsonek, onuradun izateko betekizunen betetzea egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztiarekin batera, eskaria egin beharko dute eta horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus) eskuragarri dagoen eta arau honen amaierako eranskinetan azalduriko eredu ofiziala erabili beharko dute. Eskariarekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa ondokoa da:

a) Eskatzailearen datuak, izen-deiturak eta izena edo sozietate-izena eta IFK adieraziz. Eskatzailea birgaitzearen eragile edo kudeatzaile bat denean, ordezkaritza-eginkizun horiek betetzeko baimena eta ahalordea ematen dion laguntzen azken hartzaile diren onuradunen akordioa aurkeztu beharko du.

b) Hala badagokio, ordezkariaren datuak, izen-deiturak eta IFK adieraziz, bai eta betetzen dituen ordezkaritza-eginkizunak ere, aplikatzekoa den araudi berezia betez.

c) Birgaitu beharreko etxebizitzaren, etxebizitzen, eraikinaren edo eraikinen datuak: helbideak eta katastro-erreferentziak.

d) Birgaitu behar diren etxebizitzen eta, bere kasuan, lokalen kopurua, beren eraikitako azalera eta solairuak (behe solairua barne) adieraziz.

e) Egin beharreko jarduketaren proiektua edo, bere ordez, jarduketaren justifikazio-memoria. Laguntzen azken hartzaile diren onuradunen oniritzia izan beharko dute biek. Memoria horrek deskripzioa, jarduketa-eremuka xehakaturiko aurrekontua eta planoak jaso beharko ditu, gutxienez. Era berean, jarduketa-proiektuaren dokumentazioan edo jarduketaren justifikazio-memorian, dagokionaren arabera, hasierako egoerarekiko aurreikusi den berrizta ezin daitekeen lehen mailako energiaren kontsumo-aurreztea, diruz lagundu daitekeen inbertsioa eta eskatzen den laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.

f) Dagoeneko eraikita dagoen eraikinaren energia-efizientziako ziurtagiria, egungo egoerarekin egina. Eraikuntzen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuak eskatzen duen edukia izan beharko du, teknikari eskudun batek sinatuta eta autonomia erkidegoko organo eskudunaren erregistroan erregistratuta egon beharko du (edo erregistro hori egiteko eskaria eginda bederen, dagokion deialdiak azken hori onartzen badu); eta proiektuan aurreikusitako jarduketak amaitzerakoan lortu nahi den energia-efizientziako ziurtagiria. Bigarren hori, jarduketa gauzatu aurretik lehena lortzeko erabili den sistema berbera aplikatuz lortuko da ere. Teknikari eskudun batek sinatu beharko du eta laguntza lortzeko eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatu beharko du ere.

Ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretua indarrean sartu baino lehen hasitako jarduketa balitz, jarduketa hasteko unean gai honi dagokionez indarrean zegoen araudiak dioena bete beharko du ziurtagiriak.

g) Bere kasuan, laguntzen xede diren birgaitze-lanen exekuzioa onartzeko erkidegoak, behar bezala elkartutako jabeen erkidegoek edo kooperatibaren batzarrak hartu duten akordioaren aktaren kopia edo idazkariak edo administratzaileak luzaturiko ziurtagiria.

h) Hala badagokio, aktaren kopia edo idazkariak edo administratzaileak luzaturiko ziurtagiria, dirulaguntza eskatzeko baimendu den ordezkariaren izendapena jasoz.

i) Sinaturiko kontratua edo eskaintza eta sailka xehakatutako aurrekontua. Aurrekontuak adierazi beharko ditu ere neurketak, unitate prezioak eta guztizko prezioak, dagokion BEZ edo zeharkako zerga baliokidea agertuz. Jabeen Erkidegoak aurrekontua berariaz onartu duela egiaztatu beharko da ere. Kapituluka egindako laburpen-orriak enpresaren sinadura eta zigilua, IFK eta data jaso beharko ditu.

j) Hirigintza-eskaria eta/edo lizentzia, beharrezkoa denean; edo udal-baimen baliokidea. Obrak dagoeneko hasita badaude, tituludun teknikari eskudunak sinaturiko obra-hasierako ziurtagiria edo zuinketa-akta, eraikuntza-enpresako obra-zuzendariak sinatua eta datatua eta jabeen oniritziarekin.

k) Argazki-erreportajea (kolorez ahal bada). Birgaitze-jarduketek aldatuko dituzten gune guztiak eta eraikinaren fatxada nagusia erakutsi beharko dituzte.

11.– Eskaria eta aurreko dokumentazioa aurkezteak esan nahi du Agindu honetan ezarritako oinarri guztiak, dirulaguntzak ezarriko dituen ebazpenaren edukia barne, salbuespenik gabe onartzen direla.

Eskariarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren barruan ondokoa aurkeztu beharko da: aldeko ebaluazio bat edo, bere kasuan, erantzukizunpeko adierazpen bat, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak 2. artikuluko 6. atalean aurreikusten duen «Ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa betetzen dela adieraziz.

12.– Laguntzen azken hartzaileek laguntzaren xede diren jarduketen gauzatzea instrukzio-organoaren aurrean justifikatu beharko dute. Horretarako, eta orokorrean, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Proiektua behar duten jarduketen kasuan, egiazki exekutatu den obraren proiektua.

b) Obra-bukaerako ziurtagiria, dagokionean. Obra-zuzendariak eta, hala badagokio, obra exekutatzeko zuzendariak sinatu beharko dute.

c) Instalazio termikoaren ziurtagiria, hala badagokio, instalazioaren zuzendariak edo baimenduriko instalatzaileak sinatua eta, RITE erregelamenduari jarraiki, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren dagokion organoan erregistratua.

d) Jarduketak bukatu ostean lorturiko energia-efizientziako ziurtagiria. Jarduketa aurretiko ziurtagirirako erabili zen egiaztatze-sistema berbera aplikatu beharko da eta teknikari eskudun batek sinatu beharko du ziurtagiria. Organo eskudunean erregistratua egon eta laguntza lortzeko eskaturiko baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko du.

e) Oinarri hauei jarraiki laguntzak deitzerakoan eta laguntzak emateko ebazpenean ezarri diren baldintzak bete direla justifikatuko duen jarduketa-memoria. Gauzaturiko jarduerak eta lorturiko emaitzak adierazi beharko ditu. Aipatu memoria proiektua egin edo jarduketen exekuzioa zuzendu duen tituludun teknikari eskudun batek egin eta sinatu beharko du. Memoriak jarduketen bukaera-data zehaztu beharko du. Azkenik, aplikatzekoa den derrigorrez bete beharreko araudia bete dela egiaztatu beharko du ere.

f) Exekutatutako obren argazki-dokumentazioa, kolorez ahal bada.

g) Erantzukizunpeko adierazpena, diruz lagunduriko jarduera finantzatu duten beste diru-sarrerak eta dirulaguntzak zehaztuz. Beren zenbatekoa eta jatorria azaldu beharko ditu.

h) Egindako jarduketei loturiko aginduen eta/edo kontratuen zerrenda ziurtatua eta kopia.

i) Egindako inbertsioari dagozkion eta aurkeztutako aurrekontuari eta kontratuei erantzuten dieten fakturen eta beren ordainketaren banku-frogagirien zerrenda ziurtatua eta kopia.

j) 100.000 eurotik beherako laguntza jaso duten proiektuen kasuan, hautazkoa izango da gastuaren frogagiriak barne izango dituen justifikazio-kontua aurkeztea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua (aurreikusitako atalase ekonomikoak handitzeko 26/2020 Legegintzako Errege Dekretuko 63. artikuluak aldatu duena) onartu zuen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartu zuen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 72. artikuluak dioenaren arabera.

Hautazkoa izango da ere auditoretza-txostena barne izango duen justifikazio-kontu bat aurkeztea, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartu zuen 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 74. artikuluan xedatutakoaren arabera.

13.– Obrak xede dituzten laguntzen jomuga den jarduketari edozein hedabidetan eginiko erreferentzia orok Programaren Irudi Eskuliburuan jasotako baldintzak bete beharko ditu. Aipatu eskuliburua Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren webgunean (http://www.mitma.es) dago eskuragarri. Halaber, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak publizitate-neurrien inguruan dioena ere bete beharko da.

Halaber, eta hala badagokio, 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak Agindu honetako xede diren laguntzen publizitatea egiteko betebeharrei dagokienez xedatzen duena bete beharko da ere.

34. artikulua.– Laguntzen bateragarritasuna.

1.– Programa honetako dirulaguntzak bateragarriak dira xede berbera duten beste laguntza publiko guztiekin, baldin eta ez bada jarduketen guztizko kostua gainditzen eta nazio-mailako zein Europako beste laguntza horien arautzeek ere bateragarritasun hori aitortzen badute ere. Aplikatzekoa da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak 9. artikuluan dioena. Aipatu artikuluaren arabera, Mekanismoaren barruan emandako laguntza Batasuneko beste programa eta instrumentu batzuen eskutik jasotako horri gehituko zaio eta inbertsio-proiektuek Batasuneko beste programa eta instrumentu batzuen laguntza jaso ahalko dute, beti ere laguntza horrek ez badu kostu berdina estaltzen, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren barruko programen arteko eta horien eta Batasuneko beste instrumentu batzuen arteko finantzaketa bikoitza saihesteko.

2.– Ez dute Programa honi loturiko finantzariorik lortzerik izango Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) barruko Auzo-mailako birgaitze-jarduketen programaren (1. Programa) eskutik laguntzak jasoko dituzten eraikinek.

3.– Programa hau bateragarria da hurrengo Kapituluan arautzen den «Etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko jarduketak diruz laguntzeko Programa» delakoarekin, baldin eta frogatua geratzen bada laguntzen xedea ez dela kostu berdina izango.

4.– Halaber, Programaren laguntzek lehentasuna izango dute Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Aginduak, 2021eko uztailaren 21ekoak, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoak ezartzen dituen horien aurrean, Agindu honetako 3. artikuluan eta Lehenengo Azken Xedapenean zehaztutako baldintzetan.

Proiektu teknikoaren batasuna babesteari begira, berariazko bateragarritasuna aitortzen da Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Aginduak, 2021eko uztailaren 21ekoak birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obretarako zehazten dituen 3. laguntza-lerroarekin. Lerro horrek beste xede batzuk hartzen ditu aintzat, energia-efizientziaz gain: irisgarritasuna, kanpoko bizigarritasuna edo suteetatik babesteko segurtasuna, esaterako.

V. KAPITULUA
ETXEBIZITZETAN ENERGIA-EFIZIENTZIA HOBETZEKO JARDUKETETARAKO LAGUNTZA-PROGRAMA.
(URRIAREN 5EKO 853/2021 ERREGE DEKRETUA, 4. PROGRAMA)

35. artikulua.– Programaren xedea.

Programa honen xedea da etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzea xede duten jarduketak edo obrak finantzatzea. Etxebizitza horiek familia bakarrekoak izan daitezke edo familia anitzeko eraikinetan egon daitezke.

Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko 2021eko ekainaren 16ko Kontseiluaren Exekuzio-erabakiak (CID ingelesez) bere eranskinean jasotzen dituen helburuak betez, programa honetako laguntzen esleipenak eta exekuzioak ondoko helburuen lorpena babestuko dute:

a) CID-ren 27. Helburua: etxebizitzak berritzeko jarduketak 2023ko laugarren hiruhilekoan amaitzea, lehen mailako energian % 30eko batezbesteko aurreztea lortuz gutxienez (231.000 berritze-jarduketak 160.000 etxebizitza bakarretan, gutxienez).

b) CID-ren 29. Helburua: etxebizitzak berritzeko jarduketak 2026ko laugarren hiruhilekoan amaitzea, lehen mailako energian % 30eko batezbesteko aurreztea lortuz gutxienez (510.000 berritze-jarduketak 355.000 etxebizitza bakarretan, gutxienez).

36. artikulua.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunak.

1.– Ondokoak programa honetako laguntzen azken hartzaileak izan daitezke:

a) Etxebizitzen jabeak, gozamendunak edo maizterrak, pertsona fisikoak zein izaera pribatu eta publikodun nortasun juridikoko pertsonak badira.

b) Administrazio publikoak eta zuzenbide publikoko beste organismo eta entitate guztiak, bai eta higiezinen jabe diren administrazio publikoek osotasunean edo partzialki kontrolatzen dituzten enpresa publikoak edo merkataritza-sozietateak.

2.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunek laguntza horien kobratzea birgaitzearen eragilearen edo kudeatzailearen esku utz dezakete, Agindu honetako 26.2 artikuluan arautu den akordioaren bitartez.

3.– Azken hartzaile diren onuradunek edo, hala badagokio, beren ordez jarduten duen birgaitzearen eragileak edo kudeatzaileak, laguntzaren zenbateko osoa dagokion jarduketak ordaintzera bideratuko dute.

37. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduketen xede diren etxebizitzen betekizunak.

1.– Programa honetako finantzaketa eskatu duten etxebizitzek beren jabeen, gozamendunen edo maizterren ohiko bizilekua, eta iraunkorra, izan behar dute laguntza eskatzeko unean. Egoera hori dagokion ziurtagiria edo errolda-frogagiria aurkeztuz egiaztatuko da.

Betekizun honetatik salbuetsita daude:

a) Behar bezala justifikatutako lan, osasun edo mendekotasun arrazoien ondorioz aldi baterako hutsik dauden etxebizitzak, 39/2008 Dekretuak, martxoaren 4koak, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak 24. artikuluko hirugarren paragrafoan dioenari eta bere ordez onarturiko araudiak dioenari jarraiki.

b) Indarreko legedian ezarritako irisgarritasun-betekizunak betetzen ez dituztelako mugikortasun urritua edo desgaitasun sentsoriala duten pertsonek hutsik utzi behar izan dituzten etxebizitzak.

c) Senar-emazteak banandu edo dibortziatu edo izatezko bikotea hautsi ondoren bikote horretako kide bati esleitu zaion etxebizitza, esleipendun izan ez diren pertsonak aipatu etxebizitza uztera behartuta daudenean.

d) Egokiro frogaturiko genero-indarkeriako zioen edo gizarte-izaerako antzeko zioen ondorioz abandonatuak izan diren etxebizitzak.

2.– Programa honetako laguntzak eskatu dituzten etxebizitzek indarreko araudiak ezartzen dituen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte, dagokion jarduketa hasteko unean edo, bestela, aipatua bukatzeko unean.

3.– Edonola ere, ez dago Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa aldez aurretik egin beharrik Programa honetako laguntzak jaso ahal izateko.

38. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

1.– Programa honen eskutik diruz lagundu daitezkeen jarduketak dira etxebizitzetan egin eta berokuntzaren eta hozkuntzaren urteko energia-eskari globala % 7an gutxienez eta berrizta ezin daitekeen lehen mailako energiaren kontsumoa % 30ean gutxienez murriztuko dituzten horiek.

2.– Diruz lagundu daitezke ere inguratzaile termikoaren eraikuntza-osagaiak aldatu edo ordezkatuko dituzten jarduketak, bilatzen duten helburua ondokoa bada: bere ezaugarriak Eraikingintzaren Kode Teknikoak barne hartzen duen DB HE Energia aurrezteko Oinarrizko Dokumentuak 3.1.1.a–HE1 eta 3.1.3.a–HE1 tauletan jasotzen dituen transmitantzia termikoko eta airearekiko iragazkortasuneko muga-balioetara egokitzea.

3.– Diruz lagundu daitekeen kostuak ondokoak har ditzake barne: esku hartuko duten profesional ezberdinen ordainsariak, beharrezko proiektuak (obra-zuzendaritza barne), txosten teknikoak eta ziurtagiriak idazteko kostuak, administrazio-izapidetzeari loturiko gastuak eta antzeko beste gastu orokor guztiak, beti ere egokiro justifikatuta badaude. Ezingo dira diruz lagundu lizentzia, tasa, zerga edo tributuei loturiko kostuak. Nolanahi ere, BEZ edo zeharkako zerga baliokidea diruz lagundu daitezkeen horien artean egongo dira, beti ere osotasunean edo partzialki berreskuratu edo konpentsatu ezin badira.

4.– Diruz lagundu daitezke 2020ko otsailaren 1etik aurrera hasitako jarduerak.

Jarduketen hasiera-data egiaztatzeko emandako lizentziaren edo administrazio-baimenaren data hartuko da aintzat; horren faltan, aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpenak erregistroan duen sarrera-data hartuko da kontuan. Hala badagokio, dagokion obrak xede dituen exekuzio-agindua emateko data hartuko da aintzat.

5.– Ezingo da, inola ere, jatorri fosileko erregaia erabiltzen duten sorgailu termikoetan inbertitzea ekarriko duen jarduketarik diruz lagundu.

39. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Jarduketaren gutxieneko kostua 1.000 eurokoa edo handiagoa izango da, etxebizitza bakoitzeko.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekoa jarduketa-kostuaren % 40 izango da, 3.000 euroko mugarekin.

Ezingo dira diruz lagundu lizentzia, tasa, zerga edo tributuei loturiko kostuak. Nolanahi ere, BEZ edo zeharkako zerga baliokidea diruz lagundu daitezkeen horien artean egongo dira, beti ere osotasunean edo partzialki berreskuratu edo konpentsatu ezin badira.

Jarduketa hauen kostua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren VI. eranskinean jasotako «Dagoeneko eraikita dauden higiezinen energia-efizientzia berritzea, demostrazio-proiektuak eta energia-efizientziako irizpideen araberako babes-neurriak» izeneko 025bis esku-hartze eremuaren araberakoa izango da.

40. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

1.– Aurreko artikuluetan zehaztutako laguntzak eskatu ahalko dira Deialdi-agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, esleituriko kredituak agortzen diren arte.

Laguntzaren xede diren jarduketak aztertu eta ebatziko dira dagozkien eskariak aurkezteko ordenari zorrozki jarraiki, funtsak agortzen diren arte.

Laguntzen xede den jarduketak proiektu bat behar badu eta eskarian memoria bakarrik sartu bada, organo eskudunak ondoko berariazko ebazpen-baldintza sar dezake laguntza emateko ebazpenean: laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunean hasiko den hiru hileko gehieneko epean emandako laguntzari dagokion jarduketaren proiektua aurkeztu beharko dela.

2.– Energia-efizientzia hobetzea eta iturri berriztagarriak dituen energia sustatzea xede duten inbertsioetarako emandako laguntzen azken hartzaileak jarduera komertziala edo merkataritzakoa garatzen duten eta Estatuko laguntzen araudiaren mende dauden enpresak direnean, laguntza horiek 2014ko ekainaren 17ko Batzordearen (EB) 651/2014 Erregelamenduan (barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria jakin batzuk aitortzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz) eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen (EB) 1407/2013 Erregelamenduan jasotako baldintzen eta mugen mende egongo dira.

3.– Europar Batasuneko araudiak ezarri dituen laguntzen gehieneko mugak errespetatzeari begira, laguntzen azken hartzaileek jaso dituzten laguntza guztien inguruko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, ezarritako mugak bete direla egiaztatuz. Halaber, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, enpresa krisi-egoeran ez dagoela esanez («krisi-egoeran dagoen enpresa» definizioa 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamenduko 2. artikuluaren 18. atalean dago).

4.– Laguntzaren esleipena Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Ordezkariak sinatuko du, ezarritako baldintza guztiak bete eta eskaturiko dokumentazio guztia aurkeztu dela egiaztatu ostean.

5.– Ebazpena erabaki eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilekoa izango da, eskaria aurkeztu den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori amaituta ebazpenik ez balego eskaria ukatu dela ulertuko da.

6.– Programa honetako laguntzak jaso duten etxebizitzetan energia-efizientzia eta iraunkortasuna hobetzeko obrak exekutatzeko gehieneko epealdia hamabi hilekoa izango da, laguntza eman den egunetik zenbatzen hasita.

7.– Azken hartzaileek laguntzaren xede diren jarduketen exekuzioa instrukzio-organoaren aurrean justifikatu beharko dute, jarduketak amaitu eta hiru hileko gehieneko epealdiaren barruan.

8.– Jarduketa baino lehen eta jarduketaren ostean ziurtatze-sistema berdinaren bitartez egindako ebaluazioen eskutik ikusiko balitz berrizta ezin daitekeen lehen mailako energiari zein berokuntzaren eta hozkuntzaren eskari globalari dagokienez azkenean lortu den aurrezte-maila ez dela Agindu honetako 38. artikuluan ezarritako mailara iristen edo Agindu honetako beste edozein betekizuna betetzen ez bada, laguntza baliogabetu egingo da.

Programaren laguntzak esleitu ahal izateko ezarri diren baldintzetako edozein ez betetzeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluak ezartzen dituen suposizioetako edozeinetan, eta SEEP planari loturiko araudiko mugarriak, helburuak, epealdiak eta beste edozein alderdi ez betetzeak, Estatuko 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 7. artikuluko zazpigarren baldintzari jarraiki, jasotako zenbatekoak osotasunean itzultzeko eta dirulaguntza ordaindu zenetik pilaturiko berandutze-interesa eskatzeko prozedura irekitzea ekarriko du. Horretarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren II. tituluko II. kapituluan arautzen den itzulketa-prozedura aplikatuko da.

9.– Laguntzen azken hartzaile diren onuradunek ez badute justifikazioari loturiko betekizuna betetzen, laguntza eskatzeko eskubidea galdu dela adieraziko da, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartu zuen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduak 89. artikuluan dioena betez. Horretarako, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 42. artikuluan zehaztutako prozedurari jarraituko zaio.

10.– Laguntzak jasotzeko interesa duten pertsonek, onuradun izateko betekizunen betetzea egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztiarekin batera, eskaria egin beharko dute eta horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus) eskuragarri dagoen eta arau honen amaierako eranskinetan azalduriko eredu ofiziala erabili beharko dute. Eskariarekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa ondokoa da:

a) Eskatzailearen datuak, izen-deiturak eta izena edo sozietate-izena eta IFK adieraziz. Eskatzailea birgaitzearen eragile edo kudeatzaile bat denean, ordezkaritza-eginkizun horiek betetzeko baimena eta ahalordea ematen dion laguntzen azken hartzaile diren onuradunen akordioa aurkeztu beharko du.

b) Hala badagokio, ordezkariaren datuak, izen-deiturak eta IFK adieraziz, bai eta betetzen dituen ordezkaritza-eginkizunak ere, aplikatzekoa den araudi berezia betez.

c) Birgaitze-jarduketak hartuko dituen etxebizitzaren datuak: helbidea eta katastro-erreferentzia.

d) Egin beharreko jarduketaren proiektua edo jarduketaren justifikazio-memoria. Laguntzen azken hartzaile diren onuradunen oniritzia izan beharko dute biek. Memoria baten kasuan, gutxieneko dokumentazioa ondokoa izango da: deskribapena, xehakatutako aurrekontua eta planoak. Eskaturiko laguntzaren zenbatekoa adieraziko du ere.

e) Egungo egoerarekin etxebizitzak duen energia-efizientziako ziurtagiria. Ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuak eskatzen duen edukia izan beharko du, teknikari eskudun batek sinatuta eta autonomia erkidegoko organo eskudunaren erregistroan erregistratuta egon beharko du (edo erregistro hori egiteko eskaria eginda bederen, dagokion deialdiak azken hori onartzen badu); eta proiektuan aurreikusitako jarduketak amaitzerakoan lortu nahi den energia-efizientziako ziurtagiria. Bigarren hori, jarduketa gauzatu aurretik lehena lortzeko erabili den sistema berbera aplikatuz lortuko da ere. Teknikari eskudun batek sinatu beharko du eta laguntza lortzeko eskatzen diren betekizunak betetzen direla egiaztatu beharko du ere.

Ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretua indarrean sartu baino lehen hasitako jarduketa balitz, jarduketa hasteko unean gai honi dagokionez indarrean zegoen araudiak dioena bete beharko du ziurtagiriak.

f) Instalazio termikoaren ziurtagiria, hala badagokio, instalazioaren zuzendariak edo baimenduriko instalatzaileak sinatua eta, RITE erregelamenduari jarraiki, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren dagokion organoan erregistratua.

g) Laguntzaren xede diren osagaiak jarduketaren aurretik agertuko dituen argazki-erreportajea, kolorez ahal bada.

11.– Eskaria eta aurreko dokumentazioa aurkezteak esan nahi du Agindu honetan ezarritako oinarri guztiak, dirulaguntzak ezarriko dituen ebazpenaren edukia barne, salbuespenik gabe onartzen direla.

Eskariarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren barruan ondokoa aurkeztu beharko da: aldeko ebaluazio bat edo, bere kasuan, erantzukizunpeko adierazpen bat, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezarri zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak 2. artikuluko 6. atalean aurreikusten duen «Ingurumen-kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa betetzen dela adieraziz.

12.– Laguntzen azken hartzaileek laguntzaren xede diren jarduketen gauzatzea instrukzio-organoaren aurrean justifikatu beharko dute. Horretarako, eta orokorrean, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, dagokion deialdietan eska daitekeen dokumentazio osagarriari kalterik egin gabe:

a) Oinarri hauei jarraiki laguntzak deitzerakoan eta laguntzak emateko ebazpenean ezarri diren baldintzak bete direla justifikatuko duen jarduketa-memoria. Gauzaturiko jarduerak eta lorturiko emaitzak adierazi beharko ditu. Aipatu memoria tituludun teknikari eskudun batek egin eta sinatu beharko du. Memoriak jarduketen bukaera-data zehaztu beharko du ere. Azkenik, aplikatzekoa den derrigorrez bete beharreko araudia bete dela egiaztatu beharko du ere.

b) Jarduketak bukatu ostean lorturiko etxebizitzaren energia-efizientziako ziurtagiria. Jarduketa aurretiko ziurtagirirako erabili zen egiaztatze-sistema berbera aplikatu beharko da eta teknikari eskudun batek sinatu beharko du ziurtagiria. Organo eskudunean erregistratua egon eta laguntza lortzeko eskaturiko baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko du.

c) Instalazio termikoaren ziurtagiria, hala badagokio, instalazioaren zuzendariak edo baimenduriko instalatzaileak sinatua eta, RITE erregelamenduari jarraiki, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren dagokion organoan erregistratua.

d) Exekutatutako obren argazki-dokumentazioa, kolorez ahal bada.

e) Gauzaturiko jarduketaren gastu- eta ordainketa-frogagiriak.

f) Hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena, diruz lagunduriko jarduera finantzatu duten beste diru-sarrerak eta dirulaguntzak zehaztuz. Beren zenbatekoa eta jatorria azaldu beharko ditu.

13.– Obrak xede dituzten laguntzen jomuga den jarduketari edozein hedabidetan eginiko erreferentzia orok Programaren Irudi Eskuliburuan jasotako baldintzak bete beharko ditu. Aipatu eskuliburua Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren webgunean (http://www.mitma.es) dago eskuragarri.

41. artikulua.– Laguntzen bateragarritasuna.

1.– Programa honetako azken hartzaileek laguntza hauek auzo-mailako birgaitze-jarduketak diruz laguntzeko programaren eta eraikinen birgaitze integrala diruz laguntzeko programaren laguntzekin batera eska ditzakete. Horretarako, baina, laguntza ezberdinen xedea kostu berbera ez dela frogatu beharko dute. Kasu horietan, laguntzaren eskarian zein egiaztatze-prozesuan berariaz jaso beharko da, erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez, arestian aipatu programetan eskatu diren laguntzek ez dutela jarduketa berbera xede.

Nolanahi ere, Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onartzeari buruzko 2021eko ekainaren 16ko Kontseiluaren Exekuzio-erabakiak jasotzen dituen programa honen garapenari loturiko mugarrien eta helburuen lorpenari dagokionez Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bitartez finantzatu diren jarduketak aintzat hartuko dira bakarrik.

2.– Programa honetako dirulaguntzak bateragarriak dira xede berbera duten beste laguntza publiko guztiekin, baldin eta ez bada jarduketen guztizko kostua gainditzen eta nazio-mailako zein Europako beste laguntza horien arautzeek ere bateragarritasun hori aitortzen badute. Aplikatzekoa da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak 9. artikuluan dioena. Aipatu artikuluaren arabera, Mekanismoaren barruan emandako laguntza Batasuneko beste programa eta instrumentu batzuen eskutik jasotako horri gehituko zaio eta inbertsio-proiektuek Batasuneko beste programa eta instrumentu batzuen laguntza jaso ahalko dute, beti ere laguntza horrek ez badu kostu berdina estaltzen, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren barruko programen arteko eta horien eta Batasuneko beste instrumentu batzuen arteko finantzaketa bikoitza saihesteko.

3.– Programako laguntzek lehentasuna izango dute Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoak ezartzen dituen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduak ezartzen dituenen aurrean, agindu honetako 3. artikuluan eta Lehenengo Azken Xedapenean zehaztutako baldintzetan.

VI. KAPITULUA
BIRGAITZEKO ETA BIRGAITZE-PROIEKTUAK IDAZTEKO DAGOEN ERAIKINAREN LIBURUA EGITEN LAGUNTZEKO PROGRAMA
(URRIAREN 5EKO 853/2021 ERREGE DEKRETUKO 5. PROGRAMA)

42. artikulua.– Programaren xedea.

1.– Programaren xedea da birgaitzeko idazteko dagoen Eraikinaren liburua ezarri eta orokortzeko sustatzea eta, horretarako, dirulaguntza ematea, Liburua igortzeko ordainsari profesionalen gastuen zati bat ordaintzeko eta eraikinen birgaitze integralerako proiektu teknikoak garatzeko, ezarritako baldintzen arabera. Helburua da eraikinetan birgaitze energetiko adierazgarria eta kalitate handikoa aktibatzea, Europako helburuak betetzeko eta jarduera-sektore horren epe ertain eta luzeko jarduera sustatzeko.

2.– Agindu honen ondorioetarako, Eraikinaren Liburuak honako atal hauek barne hartuko ditu:

a) Eraikuntzaren datu orokorrak. Datuok aterako dira honako hauetan eskatutakoetatik: 250/2003 Dekretua, urriaren 21ekoa, Etxebizitzarako Eraikinaren Liburua Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena edo, hori izan ezean, 117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa eta garatzen diren dagozkion Aginduak.

b) Eraikuntzaren egoera eta Erabilera eta Mantentze Plana. Datu horiek aterako dira honako hauetan eskatutakoetatik: 250/2003 Dekretua, urriaren 21ekoa, Eraikinaren Liburua arautzen duena edo, hori izan ezean, 117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa eta garatzen diren dagozkion Aginduak. Dirulaguntzen eskatzaileek ez badute EIT osatuta, edo hori indarrean ez badago, osatu egin beharko dute.

c) Eraikinaren ezaugarriak hobetzeko ahalmenaren diagnostikoa, eraikuntzaren antolamenduko legediak eskatutako oinarrizko baldintzei dagokienez, eta hori laguntzak eskaintzen dituztenek osatu beharko dute, aurreko dokumentuetan jasotako informazioa abiapuntu.

d) Eraikinaren hobetzeko Jarduteko Plana, hobekuntza-maila gorena lortzeko, esku-hartze baten bidez, hala badagokio, fasetan banatuta eta lehenetsita eta ekonomikoki balioztatuta. Jarduteko planak berariaz jasoko ditu lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoa % 30 baino gehiago aurrezteko neurriak edo neurri-sortak, eta kasu bakoitzean kalkulatutako aurreztea adieraziko da. Hala, eraikinaren lehen mailako energia-kontsumoa murrizteari buruzko 1. taulan ezarritako hiru mailetarako neurriak edo neurri-sortak proposatuko dira. Hiru mailak hauek dira: % 30 eta % 45 artean, % 45 eta % 60 artean, eta % 60 baino gehiago.

3.– Kontseiluaren Exekuzio Erabakiaren (CID, ingelesez), 2021eko ekainaren 16koaren, Espainiako suspertze- eta erresilientzia-planaren ebaluazioa onartzeari buruzkoaren eranskinean ezarritako helburuak betetzeko, Programa honetako laguntzak eman eta exekutatzeko honako helburu hauek beteko dira:

a) CIDen 27. helburua: etxebizitzak berritzeko jarduketak amaitzea, lehen mailako energia, gutxienez, batez beste % 30 murriztuta (berritzeko 231.000 jarduketa 160.000 etxebizitza bakarretan, gutxienez), 2023ko laugarren hiruhilekoan.

b) CIDen 29. helburua: etxebizitzak berritzeko jarduketak amaitzea, lehen mailako energia, gutxienez, batez beste % 30 murriztuta (berritzeko 510.000 jarduketa 355.000 etxebizitza bakarretan, gutxienez), 2026ko bigarren hiruhilekoan.

43. artikulua.– Laguntzen azken hartzaile onuradunak.

1.– Programaren azken hartzaile izan daitezke honako hauek:

a) Familia bakarreko etxebizitza isolatuen edo lerroan multzokatutakoen jabeak edo gozamendunak, eta etxebizitza kolektiboko bizitegi-eraikinen jabeak edo gozamendunak, pertsona fisikoak edo pertsona juridiko pribatu edo publikoak izanik ere. Azken hartzaile izan daitezke, baita ere, administrazio publikoak eta zuzenbide publikoko erakunde eta entitateak, baita enpresa publikoak eta administrazio publikoek, osorik edo gehiengoz, partaidetutako merkataritza-sozietateak ere.

b) Jabeen erkidegoak, edo jabeen erkidegoen elkarteak, Jabetza Horizontalaren uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluak xedatutakoaren arabera eratu badira, edo aplikagarriak diren bestelako foru-arauen arabera eratu badira.

c) Elkartutako eraikinen jabe diren jabeak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak biltzen dituztenak eta Jabetza Horizontalaren dagokion titulua egiletsi ez dutenak.

d) Kooperatiba-sozietateak, etxebizitzen edo eraikinen jabeek osatutako elkarte bidez, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak biltzen dituztenak, eta jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak osatzen dituzten jabeak, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera edo aplikagarriak diren foru-arauen arabera eratu direnak.

2.– Laguntzen azken hartzaileek baimendu ahal izango dute laguntzak birgaitzearen ordezkariari edo kudeatzaileari ordaintzea eta, horretarako, Agindu honetako 26.2 artikuluan aipatutako akordioa beteko dute.

3.– Azken hartzaileek, edo hala badagokio, haien izenean jardungo duen birgaitzearen ordezkari edo kudeatzaileak, laguntzaren zenbateko osoa erabiliko du dagozkion jarduketak ordaintzeko. Jabeen erkidegoen eta jabeen erkidegoen elkarteen kasuan, arau hori bete egin beharko da ere, laguntzaren zenbatekoa eta obren kostua etxebizitzen jabeek eta, hala badagokio, merkataritza-lokaletako edo beste erabilera bateragarriko onibarretako jabeek ordaindu behar badute ere, jabetza horizontalari buruzko legedian aurreikusitako arauen arabera.

Hala ere, jabeen erkidegoko edo jabeen erkidegoen elkarteko kideren batek ezin badu laguntza jaso beste lege-arrazoi bat dela medio, ez zaio jabe horri emango jasotako laguntzaren dagokion zati proportzionala, eta erkidegoaren edo elkartearen gainerako kideen artean proportzionalki banatuko da.

44. artikulua.– Diruz laguntzeko jarduketak egiteko eraikinen baldintzak.

1.– Programa honen bidez diruz laguntzeko jarduketak egiteko honako baldintza hauek beteko dituzte eraikinek:

a) Eraikina 2000. urtea baino lehenago amaitu izana.

b) Lur-arrasaren gainean eraikitako azaleraren % 50, gutxienez (beheko solairua edo solairuak izan ezik, erabilera bateragarria baldin bada), bizitegi-erabilerarako izatea.

2.– Aipatu bi baldintza horiek egiaztatzeko eskritura, erregistro-oharra edo katastroko datuen kontsulta deskriptibo eta grafikoa erabiliko dira.

3.– Proiektuak barne hartuko du eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko azterketa eta hori ondoren egingo da, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko planean, 105/2008 Errege Dekretuak, otsailaren 1ekoak, Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duenak, ezartzen duenez. Honako hauek dira bete beharreko baldintzak:

a) Eraikuntzaren lekuan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakin ez arriskutsuen % 70 (pisuan), gutxienez (salbuetsita egongo da 2000/532 Batzordearen Erabakiak ezarritako hondakinen Europako zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala), berrerabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko da, baita beste material batzuk ordezkatzeko hondakinak erabiliz betetako operazioak ere, hondakinen hierarkiaren eta EBren eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketarako Protokoloaren arabera.

b) Operadoreek mugatu egingo dute eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan sortutako hondakinak sortzea, EBren eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko Protokoloa jarraiki, teknika erabilgarri onenak kontuan hartuta, eta eraispen selektiboa egingo da, sustantzia arriskutsuak deuseztatu eta manipulatzeko eta, materialen deuseztapenaren bidez, kalitate handiko berrerabilpena eta birziklapena errazteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen sailkapen-sistemak erabilita. Halaber, ahal izanez gero, selektiboki eraitsiko da, eta hondakinak sortzen diren lekuan bertan sailkatuko dira.

4.– Eraikinen diseinuek eta eraikuntzarako teknikek zirkulartasuna sustatuko dute eta, zehazki, frogatuko dute, ISO 20887 estandarrari edo eraikinen desmuntatzeko edo egokitzeko ahalmena ebaluatzeko bestelako arauei jarraiki, nola diseinatu diren baliabideen erabilera efizienteagoa lortzeko, egokitzeko, malgutzeko eta berrabilpena eta birziklapena ahalbidetzeko moduan desmuntatzeko.

45. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Birgaitzeko Eraikinaren liburua egiteko dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa horrela kalkulatuko da:

a) Familia bakarreko etxebizitzen eta 20 etxebizitza arteko familia anitzeko eraikinen kasuan: 700 euro, eta etxebizitza bakoitzeko 60 euro gehiago.

b) 20 etxebizitza baino gehiagoko familia anitzeko eraikinen kasuan: 1.100 euro, eta 40 euro gehiago etxebizitza bakoitzeko; dirulaguntza, gehienez, 3.500 euro izango da.

Eraikinaren Ikuskapen Teknikorik, Eraikinaren Ebaluazio Txotenik edo dokumentu analogorik ez badu, dirulaguntza % 50 handiagoa ere izan daiteke.

2.– Eraikinen birgaitze integralerako proiektu teknikoen kasuan, dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa horrela kalkulatuko da:

a) Familia bakarreko etxebizitzen eta 20 etxebizitza arteko familia anitzeko eraikinen kasuan: 4.000 euro, eta etxebizitza bakoitzeko 700 euro gehiago.

b) 20 etxebizitza baino gehiagoko familia anitzeko eraikinen kasuan: 12.000 euro, eta 300 euro gehiago etxebizitza bakoitzeko; dirulaguntza, gehienez, 30.000 euro izango da.

3.– Jarduketa horien kostua 025 esku-hartzearen kategoriari dagokio, «Egungo eraikinen energia-efizientzia berritzea, erakusketa-proiektuak eta laguntzeko neurriak», eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren VI. eranskinean dago jasota.

4.– Laguntzaren zenbatekoa ez da guztizko kostua baino handiagoa izango, zergak kenduta. Hala ere, BEZ edo halako zeharkako zergaren kasuan, hauta daitezke, baldin eta ezin badira osorik edo zati batean berreskuratu edo konpentsatu.

5.– Diruz lagunduko diren proiektuen dokumentuak 2020ko otsailaren 1aren ondoren idatzitakoak izango dira.

Dokumentuak noiz idatzi ziren egiaztatzeko, diruz laguntzea nahi den dokumentazioa erregistro ofizialean zein egunetan sartu zen hartuko da kontuan.

6.– Programa honen dirulaguntza jasotzen duten dokumentuak, behin betiko bertsioan, 2026ko ekainaren 30a baino lehen egongo dira idatzita.

46. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura.

1.– Aurreko artikuluetan ezarritako laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi-agindu hau argitaratu eta kredituak agortu arte eskatu ahalko dira.

Laguntzak jaso ditzaketen jarduketak eskaerak jaso diren orden zorrotzean hautatuko dira, funtsak agortu arte.

Proposatutako jarduketak proiektua behar badu, eta eskaeran memoria baino ez bada aurkeztu, organo eskudunak laguntza ematea ebatz dezake, eta eskatu, laguntza eman dela jakinarazi eta hiru hileko epean, aurkez dadila jarduteko proiektua, emandako laguntza egiteko beharrezkoa dena.

2.– Azken hartzaileak enpresak badira edo merkataritza-jarduera garatzen badute eta, hortaz, aplikagarriak bazaizkie energia-efizientziarako neurriak hartzeko inbertsioak egiteko eta iturri berriztagarrietatik eskuratutako energia sustatzeko estatuko laguntzen araudia, honako hauetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte: 651/2014 (EB) Erregelamendua, Europako Batzordearena, 2014ko ekainaren 17koa, barne-merkatuarekin bateragarri izateko laguntza-kategoriak izendatzen dituena, Tratatuaren 107 eta 108 artikuluei jarraiki, eta 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Batzordearena, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasuneko Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

3.– Europar Batasunaren araudiak ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoak errespetatzeko, laguntzen azken hartzaileek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko dute, jasotako laguntza guztientzat, eta adieraziko dute ezarritako baldintzak betetzen direla. Halaber, enpresa krisi egoeran ez dagoela adierazteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 18 atalean ezarritako «enpresa krisian» definizioaren arabera.

4.– Laguntza emateko ebazpena Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Lurralde Ordezkariari dagokio, eskaera bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen direla eta aurkeztutako dokumentazioa egiaztatutakoan.

5.– Ebatzi eta ebazpena jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Aipatu epean ebazpenik jaso ez bada, eskaera ez dela onartu ulertuko da.

6.– Interesdunek eskaera eta onuradunak izateko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa aurkezteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan, https://www.euskadi.eus webgunean, eskuragarri dagoen eredu ofiziala erabiliko dute. Arau honen amaierako Eranskinetan ere jasota datoz. Eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskatzailearen datuak, izen-abizenak edo sozietate-izena, eta IFZ. Eskatzailea birgaitzearen ordezkaria edo kudeatzailea baldin bada, laguntzen azken hartzaile onuradunen adostasuna aurkeztuko dute, ordezkari edo kudeatzaileari baimena ematen diotela egiaztatzeko.

b) Hala badagokio, ordezkariaren datuak (izen-abizenak eta IFZ) eta dagokion ordezkaritzaren egiaztapena, aplikagarria den berariazko araudiaren arabera.

c) Liburuaren edo proiektuaren xede den eraikina edo eraikinak, laguntza motaren arabera, helbidea eta katastroko erreferentziak.

d) Liburuaren edo proiektuaren xede den eraikinaren etxebizitza kopurua eta, hala badagokio, lokal kopurua, programa motaren arabera. Eraikitako azalera eta altuera zenbakiak adieraziko dira, beheko solairua barne.

e) Birgaitzerako idatzita dagoen Eraikinaren liburua edo eraikinaren birgaitze integralerako proiektu teknikoa, programa motaren arabera. Laguntzen azken hartzaile onuradunen adostasuna jaso beharko du.

Eraikinaren birgaitze integralerako proiektu teknikoen kasuan, proposatutako jarduketaren justifikazio-memoria aurkez daiteke. Memoria horrek jasoko du, gutxienez: deskribapena, aurrekontua, jarduteko eremu bakoitzaren arabera sailkatuta, eta planoak. Halaber, jarduteko proiektuaren dokumentazioan edo jarduketaren justifikazio-memorian, dagokionaren arabera, lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoa zenbat murriztea aurreikusi den adieraziko da, hasierako egoerarekin alderatuta, eta eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

f) Egungo egoeran eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiria. Ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuak ezarritakoa jasoko du, teknikari eskudunak sinatuta eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren dagokion erregistroan erregistratuta egongo da. Erregistro-eskaera ere aurkez daiteke, dagokion deialdiak hala baimentzen badu.

g) Eraikinaren birgaitze integraleko proiektu teknikoen kasuan, proiektuaren energia-efizientziako ziurtagiria eta proiektuak barne hartutako jarduketak jasoko ditu. Ziurtagiri hori eraikinaren egungo egoeraren energia-efizientziaren ziurtagirirako erabilitako ziurtapen-programa berarekin egingo da, eta teknikari eskudunak sinatuko du.

h) Hala badagokio, aktaren kopia edo idazkariaren edo administratzailearen ziurtagiria, jabeen erkidegoen elkartearena edo kooperatibaren batzarrarena. Bertan adieraziko da onartu dela laguntzaren xede den eraikinaren birgaitze integralerako edo birgaitze integralerako proiektu teknikorako Eraikinaren liburua egitea.

i) Hala badagokio, aktaren kopia edo idazkari edo administratzailearen ziurtagiria, dirulaguntza eskatzeko ordezkaria baimentzen duena.

j) Eraikinaren birgaitze integraleko proiektu teknikoen kasuan, eragindako gune guztien eta eraikinaren fatxada nagusiaren argazkiak, kolorean ahal bada.

k) Aldeko ebaluazioa edo, hala badagokio, «ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko» erantzukizunpeko adierazpena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 6 atalean ezarritakoari jarraiki.

7.– Dokumentazio hori aurkeztean, baldintzatu gabe onartzen dira Agindu honetan ezarritako oinarriak, baita dirulaguntzak deitzeko ebazpenean xedatutakoa ere. Instrukzio-organoek edukiak egiaztatzea dagokion laguntza ordaintzeko justifikazioa izango da.

8.– Laguntzen xede diren jarduketak zabaltzeko edozein komunikabidetan egingo den erreferentziak Programaren Irudi Gidaliburuko baldintzak beteko ditu. Gidaliburua eskuragarri egongo da Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren webgunean (http://www.mitma.es). Halaber, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan publizitate-neurrietan ezarritakoa ere beteko du.

Horrez gain, eta hala badagokio, 19/2013 Legean, abenduaren 9koan, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoan aurreikusitakoa ere beteko du, Agindu honen xede diren laguntzen publizitateari dagokionez.

47. artikulua.– Laguntzen bateragarritasuna.

1.– Programa honen dirulaguntzak eta xede bera duten beste laguntza publikoak bateragarriak dira, jarduketen guztizko kostua gainditzen ez bada eta beste laguntzen araudiak (eremu nazional edo europarrekoak izanik ere) hala baimentzen badu. Hala, aplikagarria izango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa. Horren arabera, Mekanismoaren baitan emandako laguntza Europar Batasunaren beste programa eta tresnen arabera gehituko da proportzionalki, eta zehazten du eraberritzeek eta inbertsio-programek jaso ahalko dutela Europar Batasunaren beste programa eta tresnen laguntza, baldin eta laguntza horrek ez badu kostu bera diruz laguntzen. Hala, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren programen arteko eta Europar Batasunaren beste tresnen arteko finantziazio bikoitza saihestuko da.

2.– Zehazki, programa honetan emandako dirulaguntzak eta Auzo mailako birgaitze-jarduketetarako laguntza-programan eta Etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko jarduketetarako laguntza-programan araututako laguntzak bateragarriak izango dira.

3.– Proiektuak programa honen dirulaguntza jaso duenean, jasotako zenbatekoari eraikinetan birgaitze-lanak egiteko programaren dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa deskontatuko zaio, 24. artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera.

4.– Aldiz, programaren laguntzak ez dira bateragarriak izango 2021eko uztailaren 21eko Aginduan, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarenean, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoan ezarritakoekin. Hori dela eta, dokumentu hauek idazteko kostuak ez dira dagokion jarduketaren aurrekontu babesgarrian txertatuko.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Erakunde laguntzaileen informaziorako irispidea.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzen erakunde laguntzaileek, Eusko Jaurlaritzan etxebizitzaren arloko eskumena duen sailak esku hartzen duen prozeduretan instrukzio-organo eta kudeatzaile gisa jardungo dutenez, dagokion ebazpen-proposamena egiteko, ofizioz egiaztatu, kontsultatu eta ziurtatu ahal izango dituzte prozedura horietan interesdun edo ordezkari gisa esku hartzen duten pertsonen nortasun-datuak.

Nortasun-datu horien ofiziozko egiaztapenak, kontsultak eta ziurtapenak administrazioen artean datu elektronikoak trukatzeko ezarritako sistemen bidez egingo dira; berariaz, baina ez modu esklusiboan, nortasun-datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko zerbitzuen bidez, nortasun-datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Birgaitze integral eta efizienteko obretarako agindu honetako laguntzak eta laguntza-eskaerak (3. lerroa).

1.– Birgaitze integral eta efizienteko erkidegoen obretarako laguntzen eskaerei dagokionez (2021eko uztailaren 21eko Aginduan, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarenean, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoan datoz araututa), eskaera horiek Agindu honetan araututako laguntzak eskatzeko direla ere ulertuko da, diruz lagundu daitezkeen energia-efizientzia hobetzeko jarduketei dagokienez.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Etxebizitzako, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza izango da laguntzen organo kudeatzailea, aurreko atalean ezarritako kasuan, eta Agindu honetan araututakoaren arabera ebatziko ditu laguntza-eskaerak.

Hala ere, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduak ezarritako izapidetze-arauen, ebazteko organo eskudunaren, errekurtso-araubidearen eta ordainketen arabera jokatuko du.

3.– Birgaitze integral eta efizienteko erkidegoen obretarako gainerako jarduketei dagozkien laguntzak Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak izapidetu eta ebatziko ditu, Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduaren arabera.

4.– Aurreko atalen ondorioetarako, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak birgaitze integral eta efizienteko erkidegoen obrak eskatzen dituztenen eskura jarriko ditu eredu bateratuak, agindu honetan ezarritako baldintzak betetzeko.

Eskaerarekin batera, Agindu honetan adierazitako dokumentazioa eskatuko da, proiektuari, lizentziari eta kontratuei dagozkienak salbu. Horiek 2021eko uztailaren 21eko Aginduaren 50. artikuluan araututako moduan eta epeetan aurkeztuko dira.

Edonola ere, beharrezkoa da esku hartzeko proposamena aurkeztea 2021eko uztailaren 21eko Aginduaren III.A Eranskinak adierazi moduan, eta honako hauek barne hartuko ditu: eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko azterlanaren aurrerapena, ISO 20887 estandarra edo proiektuaren idazketan eta obren exekuzioan eraikinen desmuntatzea edo moldatzeko ahalmena ebaluatzeko beste arauak kontuan hartu direla justifikatzen duen agiria, Agindu honen 41. artikuluaren 3 eta 4 puntuetan adierazitakoaren arabera.

Agindu honetan aipatutako eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko modua eskuragarri egongo da birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obretarako laguntzen egoitza elektronikoan.

5.– 2021eko uztailaren 21eko Aginduan araututako birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obrei dagozkien maileguen baimenak, laguntzak jasotzeko aldeko ebazpenak dutenak, aipatu Agindu horrek araututakoaren arabera eskatu, izapidetu eta ebatziko dira, eta hori kalkulatzeko kontuan hartuko dira Agindu honen arabera emandako laguntzak.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzeko urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuko 3, 4 eta 5 programen laguntzak emateko prozedura-izapidetze elektronikoa.

40/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 41.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, errekerimenduak automatikoki jakinarazi daitezke Agindu honetan araututako prozeduretan, eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzeko 3, 4 eta 5 laguntza-programen laguntzak emateko, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren 2. osagaiaren esparruan.

Xede horretarako, Etxebizitza alorrean sail eskudunaren Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Ordezkarien Zuzendaritzaren titularraren ebazpen bidez, aurretik ezarriko da zeintzuk izango diren prozedurak eta zehaztapenak, programazioa, mantentzea, ikuskapena eta kalitate-kontrola definitzeko organo eskudunak, baita, hala badagokio, informazio-sistemaren auditoria eta haren iturri-kodea ere. Halaber, eta ondorio horietarako, aurkaratzeaz arduratuko den organoa zein den adieraziko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA.– Eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia hobetzeko aurretik aurkeztutako laguntza-eskaerak.

Etxebizitzen edo bizitegi-eraikinen energia-efizientzia hobetzeko jarduketak 2020ko otsailaren 1aren ondoren hasi diren kasuetan, eta Agindu hau indarrean sartu aurretik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko 2006ko abenduaren 29ko Aginduak edo Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko 2021eko uztailaren 21eko Aginduak xedatutakoaren araberako laguntzak eskatu badira, Agindu honetan araututako laguntza-araubidean ere sartuko dira, eskaera modu independentean aurkeztuta. Kasu horietan, honako hau da jarraitu beharrekoa:

a) Eskaeran jakinaraziko da beste laguntzak eskatu direla, eta justifikatu egingo da eskatutako laguntzek ez dutela, batuta, diruz lagundu daitezkeen jarduketen kostua gainditzen.

b) Jarduketak amaituta baldin badaude, eskaeran bertan aurkeztu daiteke jarduketen justifikazio-dokumentazioa.

c) Jarduketaren energia-efizientziaren aurreztea egiaztatzeko, jarduketak hasterakoan indarrean zegoen ziurtapen-programaren arabera egingo da, edo eskaerarako erabilitakoaren arabera edo, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzaren laguntzen justifikazioaren arabera; edonola ere, dokumentazioa aurkeztuko da, teknikari eskudunak sinatuta, eta bertan ziurtatuko da laguntza jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen direla eta dagokion organoan erregistratu dela. Ildo horretatik, hala badagokio, aplikagarria izango da eraikinen energia-efizientziaren ziurtapenerako prozedurari buruzko 390/2021 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren laugarren atalean xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduko aldaketak.

Bat.– Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera, Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduko 11.2 artikulua honela geratuko da idatzita:

«2.– Birgaitze-jarduketen titular eta 26. eta 27. artikuluetan aipatzen diren finantza-neurrien onuradun izango dira pertsona fisiko edo juridikoak, pribatuak edo publikoak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziak. Horiek, nortasun juridikorik izan ez arren, jabe, errentari, gozamendun, eskubide errealen titular edo birgaituko diren eraikinaren elementu pribatiboen (etxebizitzak edo lokalak izan) erabilera eta aprobetxamendurako legitimatzen dituen beste edozein eskubide duten titularrak izan behar dira, baldin eta, horretara behartuta egonda, dagokien kuotarekin parte hartzen badute erkidegoaren, eraikuntzaren, eraikinaren edo kide diren higiezin-multzoaren obren ordainketan.

Aipatutako banakako finantza-neurriak eskuratu ahal izateko, 9. eta 10. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte».

Bi.– Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera, Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduko 14.1 artikulua honela geratuko da idatzita:

«1.– Jarduketa babesgarri horien xede izan ahal izango dira familia bakarreko etxebizitzak eta jabetza horizontaleko edo higiezin-konplexuko araubideko eraikinetako elementu pribatiboak, bizitegi-erabilera izango duten etxebizitzak zein lokalak, hogei (20) urtetik gorako antzinatasuna dutenak. Salbuespenak eta antzinatasuna kalkulatzeko moduak hurrengo artikuluaren hirugarren atalean xedatuko dira».

Hiru.– Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera, Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduko 14.3 artikulua honela geratuko da idatzita:

«3.– Edonola ere, ez da beharrezkoa izango eraikin osoan aldez aurretik Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egin izana, familia bakarreko etxebizitzen eta baserrien kasuan izan ezik, horiei Eraikinen Ikuskapen Teknikoa legez eskatzea baitagokie. Hori, eskaera egin baino izan beharko dute eginda, eta dagokion udalean erregistratuta egongo da eta eraikinaren antzinatasuna edozein delarik ere egingo da.

Era berean, emandako dirulaguntza likidatu aurretik, beharrezkoa izango da egiaztatzea EITan identifikatutako patologia guztiak zuzendu dituela, 1. (berehalakoa), 2. (oso premiazkoa) eta/edo 3. (premiazkoa) esku-hartze mailarekin, eta dagokion Erabilera eta Mantentze Plana duela».

Lau.– Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera, 2021eko uztailaren 21eko Agindua, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoaren 18. artikuluaren b) letraren azken paragrafoa honela geratuko da idatzita:

«Esku-hartzeek behar adinako irismena izan beharko dute jasangarritasun energetikoaren arloan erregelamendu bidez eskatzen diren gutxieneko kalifikazio-irizpideak bete ahal izateko, eta, nolanahi ere, CO2 isuriak gutxienez % 30 murriztea lortu beharko dute lehendik dagoen etxebizitzaren, lokalaren edo familia bakarreko eraikinaren adierazle globalarekiko. Jasangarritasun energetikoaren arloan eska daitekeen kalifikaziorik ezean, gutxienez E letra duen adierazle orokor bat lortu beharko du, energia-efizientziaren ziurtagiriaren adierazle globalaren arabera; hori etxebizitzen energia-efizientzia ziurtatzeko oinarrizko prozeduraren arloan indarrean dagoen araudian aurreikusita dago. Esku-hartzeek ez badute lortzen obra mota hori aintzat hartzeko ezarritako gutxieneko energia-efizientziaren maila, 1. motako obratzat hartu daitezke, mota horretako baldintzak betetzen badira betiere».

Bost.– Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera, Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduko 20.1 artikuluan jasota datorren 1 Taula honela geratuko da idatzita:

Sei.– Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera, Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduko 23. artikuluaren b) letraren azken paragrafoa honela geratuko da idatzita:

«b) 2. mota. Energia-efizientzia hobetzeko obrak:

Eraikinaren eta bertan dauden etxebizitzen energia-efizientziaren mailak hobetzeko obrak, energia aurrezteari eta energia-efizientziari buruzko araudi aplikagarrira egokitzeko. Esku-hartzeek ez badute lortzen 25. artikuluan obra mota hori aintzat hartzeko ezarritako gutxieneko energia-efizientziaren maila, 1. motako obratzat hartu daitezke, mota horretako baldintzak betetzen badira betiere».

Zazpi.– Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera, Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduko 23. artikuluaren b) letraren bigarren gidoia honela geratuko da idatzita:

«– Isolamendu termikoa. Isolamendua kanpoaldetik jartzen denean, suterik izanez gero fatxadan zehar hedapen bertikala mugatzeko prebentzio-sistemak jarriko dira edo, hala badagokio, haren biderazintasun tekniko edo ekonomikoa justifikatu».

Zortzi.– Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera, Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduko 25. artikuluaren b) letra honela geratuko da idatzita:

«b) 2. mota. Energia-efizientzia hobetzeko obrak:

– Energia-efizientziaren Ziurtagiriaren adierazle globalaren arabera (eraikinen energia-efizientzia ziurtatzeko oinarrizko prozeduraren arloan indarrean dagoen araudian aurreikusita dago), eraikineko egungo adierazle globalarekin alderatuta, CO2 isuriak % 30etik gora murriztea lortzen duten edo lor dezaketen jarduketek, jasangarritasun energetikoaren arloko erregelamenduzko araudiak gutxienez ezartzen duen E letrako edo goragoko adierazle orokor bat gutxienez lortuz, aurrekontu babesgarriaren % 40ko laguntza lortu ahal izango dute. Gehienezko zenbatekoa gutxienekoaren arabera kalkulatuko da; 5.000 euro etxebizitza bakoitzeko eta 50.000 euro atari bakoitzeko.

– Energia-efizientziaren Ziurtagiriaren adierazle globalaren arabera (eraikinen energia-efizientzia ziurtatzeko oinarrizko prozeduraren arloan indarrean dagoen araudian aurreikusita dago), eraikineko egungo adierazle globalarekin alderatuta, CO2 isuriak % 50etik gora murriztea lortzen duten edo lor dezaketen jarduketek, jasangarritasun energetikoaren arloko erregelamenduzko araudiak gutxienez ezartzen duen D letrako edo goragoko adierazle orokor bat gutxienez lortuz, aurrekontu babesgarriaren % 50eko laguntza lortu ahal izango dute. Gehienezko zenbatekoa gutxienekoaren arabera kalkulatuko da; 6.500 euro etxebizitza bakoitzeko eta 65.000 euro atari bakoitzeko».

Bederatzi.– Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera, 2021eko uztailaren 21eko Aginduaren, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoaren 35.2 artikulua honela geratuko da idatzita:

«2.– Arau honetan aurreikusitako finantza-neurriak bateragarriak dira beste administrazio batzuek helburu bererako eman dezaketen beste edozein laguntzarekin, baldin eta laguntza horiek bateragarritasun hori finkatzen badute. Hala ere, honako hauekin erabat bateraezinak direla deklaratzen da:

a) Lehendik dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketetarako laguntza-programa (PREE programa), Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kudeatua.

b) EGEFek kofinantzatutako beste edozein laguntza edo dirulaguntza.

c) Beste laguntza publiko batzuk, Europako programen esparruan etxebizitzaren arloan hauta daitezkeen jarduketengatik, beste egitura-funts edo eraldatzeko aparteko funts batzuen bidez kofinantzatutakoak, baldin eta aldi berean Eusko Jaurlaritza partaide bada, etxebizitzaren arloan eskumena duen sailaren bitartez.

2 bis.– Next Generationek edo Europako Egitura eta Inbertsio Funtsek (EIE) ezarritako laguntzen kasuan, higiezinen parkea energia-efizientziarako berritzeko programa baten arabera, Agindu honetan ezarritako finantza-neurriak ez dira bateragarriak izango baldin eta energia-efizientziako jarduketa berak EIE funts baten edo batzuen laguntza edo Europar Batasuneko programa batena edo batzuena eta beste tresna batzuena jaso badezake aldi berean. Helburua da Europako Inbertsio Funtsetako bat itzultzeko ordainketa-eskaeran sartutako gastuak Europar Batasuneko beste funts edo tresna batek edo funts berak diruz laguntzea galaraztea, beste programa baten arabera.

Horren ondorioz, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren programak arautzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan ezarritako laguntzei heltzeko aukera dute eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientziaren jarduketak horien araubidearen arabera ebatziko dira, eta Agindu honetan ezarritakoen gainetik egongo dira.»

Hamar.– Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera, Etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduko 49.2 artikuluaren j) letra honela geratuko da idatzita:

«j) Erabilera eta Mantentze Planaren ziurtagiria eta EITan antzemandako akatsak zuzentzeko ziurtagiria, baldin eta jarduketa babesgarriak egingo diren eraikinen EITak aurreikusten baditu esku-hartze mailak: 1 (berehalakoa), 2 (oso premiazkoa) edota 3 (premiazkoa).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Aginduko aldaketak.

Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrea, Alokairua eta etxebizitzen eta bizitoki-eraikinen bestelako erabilerak sustatzeko jarduketei buruzko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Aginduko 35. artikuluaren lehenengo paragrafoa honela geratuko da idatzita:

«1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituzten bestelako laguntzekin, baita Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren programak arautzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan energetikoki efizienteak diren eraikinetan alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko laguntza-programan».

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Aplikazio-arau osagarria.

Agindu honetan espresuki aurreikusi gabeko guztiari aplikagarriak izango zaizkio honako hauetan aurreikusitakoa: 853/2021 Errege Dekretua, urriaren 5ekoa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren programak arautzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioen Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutakoa; 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzen Lege Orokorra; eta 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, 38/2003 Legearen, azaroaren 17koaren, Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.– Indarrean jartzea.

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 21a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala