Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2983

12/2022 DEKRETUA, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari esleitu dio erakunde, antolakunde, entitate edo elkarteek Kontseilurako hautatzen dituzten ordezkariak izendatzeko ahalmena, eta lege-testu bereko 7. artikuluak ezartzen du Kontseilua osatzen duten pertsonen agintaldia lau urtekoa izango dela, horiek berriz hautatzeko aukera alde batera utzi gabe.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, antolakunde, entitate edo elkarteek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, Confebask enpresa-konfederazioak lehendakariaren maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren bidez izendatutako ordezko kide bat ordeztu du, eta beste bat izendatzea erabaki du.

Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Juan Lasa Ibarreche jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Confebask enpresa-konfederazioak hautatuta, Julián Ruiz Gutiérrez jaunaren ordez.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko ekainaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala