Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LARRAULGO UDALA
2980

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022rako aparteko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Alkateak, 2022ko maiatzaren 12ko dekretu bidez, Larraulgo Udaleko 2022. Urterako aldi baterako enplegua egonkortzeko aparteko lan eskaintza publikoa onartu zuela. Hona hemen lanpostuen zerrenda:

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2022RAKO (EPE)

Karrerako funtzionarioak:

– Plazaren izena: Administrari laguntzailea.

Eskala: Administrazio Orokorra.

Azpieskala: Laguntzailea.

Taldea: C2.

Euskara: 3 HE nahitaezkoa.

Plaza kopurua: 1.

Txanda: askea.

Hautaketa-sistema: lehiaketa.

Jornada: 45 %.

Ondorio horietarako, aipatutako eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bai eta eskaintzaren laburpena ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa betez, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazketaren arabera.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi zatian adierazitako administrazioarekiko auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko erre kurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Larraul, 2022ko maiatzaren 12a.

Alkatea,

MAITE ARANA PEREZ.


Azterketa dokumentala