Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZIGOITIKO UDALA
2976

IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozeduraren barruan.

2022ko maiatzaren 24ko 237. zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bidez, honako akordioa onartu da:

Lehenengoa.– Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren mendeko plazen enplegu publikoaren eskaintza onartzea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz:

– Administrazio Orokorreko teknikari lanpostu 1, A1 taldekoa, derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna duena.

– Arkitekto-Hirigintza Arloko zerbitzuburu lanpostu 1, Administrazio Bereziko Eskalakoa, A1 taldea, 3. hizkuntza-eskakizuna duena, derrigortasun-datarik gabe.

– Arkitekto tekniko plaza 1, Administrazio Bereziko eskalan, A2 taldea, 3. hizkuntza-eskakizuna duena, derrigortasun-datarik gabe.

– Mantentze-lanetako ofizial lanpostu 1, lan-kontratuduna, Lanbide Taldea; derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna.

Deitutako plazen kopurua handitu ahal izango da hautaketa-prozesuan sortzen diren lanpostu hutsen arabera, baldin eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen horrelako zerrenda duten langileek aldi baterako betetzen badituzte lanpostu horiek. Luzapen hori Alkatetzaren Dekretu bidez onartuko da eta ALHAOn argitaratuko da.

Bigarrena.– Udalaren Iragarki Taulan, ALHAOn argitaratzea, eta EHAOn laburpena argitaratzea.

Hirugarrena.– Aldi baterako egonkortzeko eskaintzan jasotako plazak betetzeko deialdia 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko da, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebatzi.

Laugarrena.– Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari ziurtatzea, Aurrekontuen eta Gastuen Estatu Idazkaritzaren bidez, eragindako eremu bakoitzean aldi baterako okupatutako egiturazko plazen kopurua.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke alkateari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo, zure bizilekuari dagokion lekuan, aukeran, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. Artikuluarekin bat eginez. Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte.

Ondategi, 2022ko maiatzaren 24a.

Alkatea,

JAVIER GORBEÑA GARCÍA.


Azterketa dokumentala