Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2022ko ekainaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ELGETAKO UDALA
2957

IRAGARKIA, 2022rako enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Udalbatzarrak, 2022ko maiatzaren 17an, honako hau erabaki zuen:

1.– 2022ko Lan Eskaintza Publikoa onartzea.

2.– Aipatu Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta bere laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 1989/6 Legearen 24. artikuluan xedatutakoa beteaz.

2022rako lan eskaintza publikoa.

Karrerako funtzionarioak.

– Izena: Kontabilitateko administraria.

– Izena: Idazkaritzako administraria.

Lan kontratudun pertsonala.

– Izena: Liburutegiko arduraduna.

– Izena: Ludotekako monitorea.

– Izena: Kirol monitorea.

– Izena: Garbitzaile 3 postu.

– Izena: Brigadako peoia.

Xehetasunak 2022ko maiatzaren 26ko 99 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Elgeta, 2022ko maiatzaren 30a.

Alkatea,

IRAITZ LAZKANO GARITAONANDIA.


Azterketa dokumentala