119. zk., 2022ko ekainaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
2784
EBAZPENA, 2022ko ekainaren 13koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Europako Gaietarako Zuzendaritzako Kanpo-Harremanetarako Teknikari Espezialista bat kargutik kentzeko dena.
Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliaturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iñaki Serrano Lasa jaunak Europako Gaietarako Zuzendaritzako Kanpo-Harremanetarako Teknikari Espezialista izateari utz diezaiola (kodea: 511291; dotazioa: 2); eta egindako lanarengatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargutik kentze horrek 2022ko ekainaren 9an izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 13a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.