117. zk., 2022ko ekainaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
FAGOR AUTOMATION, S. COOP. ETA BERRIOLA, S. COOP.
2745
IRAGARKIA, Fagor Automation, Koop. E. kooperatiba bereganatzailearen eta Berriola Koop. E. kooperatiba bereganatuaren arteko bat-egiteari buruzkoa.
Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 83.6 artikuluan (aurrerantzean, EKL) ezarritakoaren arabera, jakitera ematen da 2022ko maiatzaren 20an Berriola, Koop. E. eta Fagor Automation, Koop. E.ren Ohiko Batzar Nagusiek, Legez eta estatutuen arabera eskatzen diren gehiengoekin, bi kooperatiben bat egitea onartu dute, Berriola, Koop. E. kooperatiba-sozietatea Fagor Automation, Koop. E. kooperatibak bereganatuta, eta 2021eko abenduaren 31n itxitako fusio-balantzeak onartuta, hala badagokio, kooperatiba horien kontu-auditoreek egiaztatu dituztelarik balantze horiek, eta bategitea bat datorrelarik Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2022ko apirilaren 26an gordailututako fusio-proiektuarekin. Eragiketa honen bitartez Berriola, Koop. E. desegingo da, likidatu gabe, bere ondare guztia blokean Fagor Automation, Koop. E.ri eskualdatuko diolarik, titulu unibertsal gisa.
EKLren 84. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako bazkide guztiek, bat-egitearen aurka bozkatu badute, edo batzarrera joan ez arren, desadostasuna adierazten badute, administratzaileei zuzendutako idazki baten bidez, kooperatiba uzteko eskubidea egikaritu ahalko dute, berrogei eguneko epean, bat-egitearen azken iragarkitik aurrera EKL-n xedatutakoaren arabera.
Era berean, jasota geratzen da bat-egitean parte hartzen duten kooperatiben hartzekodunei dagokien aurkajartze-eskubidea, zeina, hala badagokio, EKLren 85. artikuluan aurreikusitakoaren arabera egikarituko baita, hilabeteko epean, bat egiteko erabakiaren azken iragarkiaren datatik zenbatzen hasita.
Arrasate (Gipuzkoa) eta Usurbil (Gipuzkoa), 2022ko maiatzaren 23a.
Fagor Automation, Koop. E. eta Berriola, Koop. E.ren errektore kontseiluetako lehendakariak,
ANDONI LARRAÑAGA OROZ.
RAMÓN SANTAMARÍA EXPÓSITO.