117. zk., 2022ko ekainaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2741
IRAGARKIA, zeinaren bidez informazio publikoaren izapidean jartzen baita honako lege-aurreproiektua: Enpleguari buruzko Euskal Legea.
Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 28ko Aginduaren bidez, Euskal Enplegu Sistemaren Legearen aurreproiektua egiteko prozedura hasteko agindua eman zen, eta, 2022ko ekainaren 6an, agindu hori zuzentzeko, Legearen nomenklatura aldatu zen: Enpleguari buruzko Euskal Legearen Aurreproiektua izena hartu zuen.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak 8.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Horrenbestez, aipatutako lege-aurreproiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, dagokion iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurreko puntuan xedatutakoa betetzeko, eta alegazioak aurkezteko, legearen aurreproiektuaren testua eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (www.euskadi.eus eta Lan eta Enplegu Sailaren web-orrian (www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/lan-enplegu-saila/).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 9a
Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.