Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2022ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BEASAINGO UDALA
2725

IRAGARKIA, enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Beasaingo Udalak, Alkatetzaren maiatzaren 26ko 781/2022 Ebazpenaren bidez, honako hau

ERABAKI DU:

1.– Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin bat etorriz, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko ezohiko enplegu publikoaren eskaintza onartzea, honela:

(Ikus .PDF)

2.– Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta honen laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Dagokion deialdietan zehaztuko dira hala prozedura nola eskainitako plazak eskuratzeko betebeharrak.

Hori guztia bat etorriz urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena) 70. Artikuluarekin, eta uztailaren 6ko 6/1989 Legearen (Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa) 23. Artikuluarekin.

Beasain, 2022ko maiatzaren 26a.

Alkatea,

LEIRE ARTOLA UGALDE.


Azterketa dokumentala