116. zk., 2022ko ekainaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 4 orri.)
- EPUB (264 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2699
EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 31koa, Kulturako sailburuordearena, 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kulturarako publikoak garatzeko proiektuak eta jarduerak egiteko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.
AURREKARIAK
1.– 2022ko otsailaren 28an argitaratu zen 42 zenbakidun EHAAan 2022ko otsailaren 15eko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan kulturarako publikoak garatzeko proiektu eta jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten zuena.
2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari buruzko ebazpenak eta haien aldaketak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea emandako dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda (I. eranskina), diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 15eko Aginduaren babesean.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 31.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.