116. zk., 2022ko ekainaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
MENDAROKO UDALA
2695
IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.
Mendaroko Alkateak, 2022ko maiatzaren 26an, ondorengo ebazpena hartu du:
«Lehenengoa.– 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea, ebazpen honen eranskinean jasotako plazak barne biltzen dituena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitakoa betez.
Bigarrena.– Enplegu publikoaren eskaintza udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan, probintziako aldizkari ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak aldatutako uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera.»
Egintza hau behin betikoa da, eta administrazio bidea amaitzen du.
Egintza horren aurka, errekurtso hauek jarri ahal izango dira:
– Administrazioarekiko auzi errekurtsoa Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
– Berraztertzeko errekurtsoa alkatetza, aurreko paragrafoan adierazitako errekurtsoa jarri baino lehen, hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Berraztertzeko hautazko errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri errekurtso hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte. Halaber, egokitzat jotzen duen beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango du interesdunak.
Mendaro, 2022ko maiatzaren 26a.
Alkatea,
IÑAKI ARREGI URIA.
ERANSKINA
2022KO EGONKORTZEKO ENPLEGU PUBLIKORAKO ESKAINTZA
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzea (6. eta 8. xedapen gehigarriak):
1.– Karrerako funtzionarioei gordeta:
(Ikus .PDF)
2.– Lan harremandunei gordeta: