Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2022ko ekainaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SOPUERTAKO UDALA
2674

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Alkatetzak 2022ko maiatzaren 30ean emandako Ebazpenaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko Sopuertako Udalaren 2022ko Lan Eskaintza Publikoa onartu zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin bat etorriz, ondoren aipatzen diren plazei dagokienez:

A) Funtzionarioak:

(Ikus .PDF)

B) Lan kontratuko langileak:

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak 2. artikuluak xedatzen duenaren arabera, deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratuko dira eta deialdia 20/2021 Legearen Seigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako lehiaketa sistemaren bidez egingo da, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Testu Bateginaren 61.6 eta 7. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Dagozkion deialdietan, eskainitako plazak lortzeko baldintzak eta prozedura zehaztuko dira.

Onartutako Lan Eskaintza Publikoaren iragarkia argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta haren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Korporazioaren iragarki taulan eta Sopuertako Udalaren webgunean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91.1 artikuluak eta Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. Artikulua betez eta Legearen 24. artikuluaren arabera.

Sopuerta, 2022ko maiatzaren 30a.

Alkatea,

UNAI ANTON CASTELAO.


Azterketa dokumentala