Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2022ko ekainaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEZAKO UDALA
2672

IRAGARKIA, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu da:

Lehenengoa.– Enplegu publikoaren eskaintza onartzea, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiari buruzko 6. xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa):

Lan kontratuko langileak.
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– ALHAOn eta laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea xedatzea.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Alkatetzari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte. Era berean, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jarri ahal izango du.

Jende guztiak jakin dezan ematen da horren berri.

Leza, 2022ko maiatzaren 20a.

Alkatea,

JOSÉ ANTONIO SUSO PÉREZ DE ARENAZA.


Azterketa dokumentala