Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2022ko ekainaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2651

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko maiatzaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita obra-kontratuak (prozedura irekia eta ireki sinplifikatua), zerbitzu-kontratuak (prozedura irekia, ireki sinplifikatua eta negoziatua) eta hornidura-kontratuak (prozedura irekia eta ireki sinplifikatua) esleitzeko administrazio-klausula partikularren agirien eredua. Next Generation funtsak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak hau ezartzen du: argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako huts bat atzeman da honako agindu honetan: Agindua, 2022ko maiatzaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita obra-kontratuak (prozedura irekia eta ireki sinplifikatua), zerbitzu-kontratuak (prozedura irekia, ireki sinplifikatua eta negoziatua) eta hornidura-kontratuak (prozedura irekia eta ireki sinplifikatua) esleitzeko administrazio-klausula partikularren agirien eredua. Next Generation funtsak. Agindu hori 2022ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (98. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, zuzendu egiten da hemen.

2022/2213 (2/2) orrialdean,

hau dio:

«Lehenengoa.– Administrazio-klausula partikularren agirien eredua onartzea, honako kontratu hauek esleitzeko: obra-kontratuak (prozedura irekia eta ireki sinplifikatua), zerbitzu-kontratuak (prozedura irekia, ireki sinplifikatua eta negoziatua) eta hornidura-kontratuak (prozedura irekia eta ireki sinplifikatua). Next Generation funtsak. Eranskinean dago jasota.»

Baina hau esan behar du:

«Lehenengoa.– Administrazio-klausula partikularren agirien eredua onartzea, Next Generation funtsen finantzaketa duten kontratu hauek esleitzeko: obra-kontratuak (prozedura irekia eta ireki sinplifikatua), zerbitzu-kontratuak (prozedura irekia, ireki sinplifikatua eta negoziatua) eta hornidura-kontratuak (prozedura irekia eta ireki sinplifikatua).»


Azterketa dokumentala