114. zk., 2022ko ekainaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2647
EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 31koa, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2022ko otsailaren 15eko Aginduan aurreikusitako laguntzen entitate onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2022rako deialdia egin eta arautu egiten da emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakumeen organoetan eta erakundeetan talentu-erakundeak sartzeko xedea duten entitateei dirulaguntzak emateko.
Agindu horren 14.4 artikuluan ezarritako betebeharra betetzeko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2022ko otsailaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda, emandako dirulaguntzaren diru-zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 31.
Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.