Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2022ko ekainaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARAMAIOKO UDALA
2641

IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzari buruzkoa.

Alkateak, 2022ko maiatzaren 19ko 170/2022 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du:

Lehenengoa.– 2022ko Enplegu Publikoa Egonkortzeko Eskaintza onartzea eranskinean agertzen den eran, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluaren arabera.

Bigarrena.– Erabaki hau ALHAOn eta, laburpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Erabakia behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Gasteizko Epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, interesatuek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko erabakia hartu zuen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte.

Aramaio, 2022ko maiatzaren 19a.

Alkatea,

LIERNI ALTUNA UGARTE.

ERANSKINA
Funtzionarioak:

Lanpostua: Zerbitzu askotarako langilea.

Kopurua: 1.

Taldea: E.

Azpieskala: Administrazio berezia.

Betetzeko modua: txanda librea (lanpostuen egonkortzea).

Lan-kontratupeko langileak:

Lanpostua: Euskara eta Hezkuntza Teknikaria.

Kopurua: 1.

Taldea: A2.

Azpieskala: Administraziozkoa.

Betetzeko modua: txanda librea (lanpostuen egonkortzea).


Azterketa dokumentala