114. zk., 2022ko ekainaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
2639
28/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, 25/2022 Ebazpenaren bidez deitutako karrerako funtzionarioen lanpostu bat betetzeko lehiaketari dagokion Balorazioko Batzorde Teknikoko kideen izendapena argitara ematen duena.
Lehendakaritza honen 25/2022 Ebazpen bidez lehiaketa deitu da Herri Kontuen Euskal Epaitegiko karrerako funtzionarioarentzat gordetako lanpostu bat betetzeko, eta horren oinarri-arauak ezarri dira.
Zazpigarren oinarri-arauak dio lehiaketan balorazioko batzorde tekniko batek egingo duela merezimenduen balorazioa eta batzorde horretako kideak izendatuko direla aipatu zazpigarren oinarri-arau horrek xedatzen duen moduan, hau da, Lehendakaritzaren ebazpen bidez; ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.
Hori dela eta, Lehendakaritza honek, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 19.3 artikuluak aitortzen dizkion eskumenen indarrez,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean zerrendatutako Balorazioko Batzorde Teknikoko kideak izendatzea.
Bigarrena.– Izendapena EHAAn argitara ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 18a.
HKEEko lehendakaria,
ANA HELGUERA LÍBANO.
HKEEko idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
Balorazioko Batzorde Teknikoa:
Lehendakaria:
Titularra Enrique Lumbreras Tutor.
Ordezkoa: Iñaki Ruiz Céspedes.
Batzordekideak:
1.– Titularra: Carmen Echezárraga Zuluaga.
Ordezkoa: Elena Cordero Zárraga.
2.– Titularra: Joseba Arrizabalaga Zabala.
Ordezkoa: Gema Uriarte Zugazabeitia.
3.– Titularra: Fernando Martínez de Zuazo Letamendi.
Ordezkoa: : Juan Carlos Calzada Elorduy.
Idazkaria:
Titularra: Arantza Martínez de Lagrán Larrauri.
Ordezkoa: Aitor Calzada Uribe.