113. zk., 2022ko ekainaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 4 orri.)
- EPUB (280 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2637
IRAGARKIA, uraren kanonaren prozeduretan agerraldi bidez jakinarazteko zitazioa egiten duena.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza saiatu zen eranskinean zehaztutako interesdunei bertan adierazitako egintzak jakinarazten, baina, Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Beraz, zitazioa egiten zaie interesdunei edo legezko ordezkariei, agerraldi bidez jakinarazpena egin dakien, Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan, Boulevard Eraikina, Gamarrako atea 1.A, 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) helbidean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.
Aipatutako epean agertu ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epe hura bukatu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 23a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.