Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2022ko ekainaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2631

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 13koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, Ingurumeneko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen duen dekretu aurreproiektuaren entzunaldiko eta jendaurreko informazioko izapidea egiteko dena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez, Ingurumeneko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen duen dekretu-proiektua egiteko prozedurari ekin zitzaion.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute; era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarri beharko dira.

Era berean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 8ko Aginduaren arabera, Ingurumeneko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dituen dekretu-proiektua herritarrei entzuteko izapidearen mende jarriko da, eragindako herritarrak biltzen edo ordezkatzen dituzten eta xedapenaren xedearekin zuzeneko lotura duten erakunde eta elkarteen bitartez, arauaren izaera aintzat hartuta, uste baita hori dela bide egokia entzunaldi-izapidea egiteko. Era berean, dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da.

Azaldutako guztiagatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 7.m) artikuluak zuzendari-kargua duten pertsonei ematen dien eskuduntzari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidearen mende jartzea Ingurumeneko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen duen Dekretuaren Aurreproiektua, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko, Ingurumeneko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen duen Dekretuaren Aurreproiektuaaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hasiera/ eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekonomiaren-garapen-jasangarritasun-ingurumen-saila/).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 13a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala