Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2022ko ekainaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ITSASONDOKO UDALA
2622

IRAGARKIA, behin-behineko enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikulutik 24. artikulura eta Enplegatuaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan xedatutakoa betez, alkateak, maiatzaren 17ko 173/2022 Alkatetza Dekretu bidez, honako hau ebatzi du:

Lehenengoa.– Itsasondoko Udalaren aldi baterako enplegua egonkortzeko lan eskaintza publikoa onartzea.

Bigarrena.– Eskaintza hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bide administratiboan behin betikoa den erabaki honen aurka jo daiteke, Donostian dagoen Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian administrazioarekiko auzi-helegitea jarriz bi hilabeteko epean, iragarki hau argitara ematen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hala ere, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-helegitearen aurretik, partikularrek berraztertzeko helegitea aurkeztu ahal izango dute, Udal Alkatearen aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Helegitea aurkezten den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean jakinarazpenik jaso ez bada, ez onartutzat joko da.

Hautazko berraztertzeko helegitea aurkeztuz gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-helegiterik aurkeztu, berraztertzekoa berariaz edo isilbidez ebatzi bitartean.

Itsasondo, 2022ko maiatzaren 17a.

Alkateak,

JOSE IGNACIO AIZPURU OYARBIDE.


Azterketa dokumentala